artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zazpi atedun Tebas hura nork eraiki zuen?

'Ardatza neurtuz' | Artistak: Ainara Elgoibar, Ainhoa Resano, Bego Anton, Estibaliz Sadaba Murgia, Eva G. Herrero, Isa Fernandez Reviriego, Leire Muñoz, Mafalda Salgueiro, Matilde Viegas, Nuria Cubas, Sandra Cuesta Aizkorbe, Susana Blasco. | Non: Orconera gunean, Barakaldon. | Noiz arte: ekainaren 29ra arte.

zazpi-atedun-tebas-hura-nork-eraiki-zuen
'Ardatza neurtuz' erakusketako lanetako batzuk, Barakaldoko Orconera gunean. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU

15 Avril 2025 | Enara Herranz [BERRIA.eus]

Pascual Marin argazkilariak Euskal Herriko hainbat industriabururen enkarguz lantegi hutsak, gizon trajedunak eta makina orbangabeak erretratatzen zituen bitartean, fabrikako beharginek, objektuen atzetik, oihal zuri bati heltzen zioten: teknologia bere horretan azaltzeko, makineria bere testuingurutik isolatuko zuen hondo neutro bat sortu beharra zegoen. Margo zuriarekin ezabatzen zituen gero langileen presentziaren aztarnak. Mostra osatzen duten artelanak argazki hauei bizkar emanez kokatu dira, eta, behin sarrera zeharkatuta, bira egitera behartu eta Marinen lanen atzealde zurira begira jartzen gaituzte. Oihal koloregabe horien atzean gordetako keinuen bilduma gisa har daiteke, beraz, Ardatza neurtuz.

Orconera-Lutxana Eusko Jaurlaritzaren industria-ondare higigarriaren gordailua da, eta honi atxikita eraiki den pabiloi berrian kokatzen da erakusketa, Barakaldoko Lutxana auzoan. Bilduma honekin elkarrizketan sortu da mostra, bere hutsune eta absentzien klase eta genero irakurketa batetik, alegia. Emakumeek industrian egindako ekarpena ikusarazteko helburua egotzi zaion arren, auziari buruzko ikuspuntu konplexu eta zabalagoa da hemen Tamara Garcia Iglesias erakusketaren komisarioak proposatzen duena. Lanaren eta bere irudikapenaren, beharrak gure keinuak zeharkatzen dituen moduen, eta iragan industrialaren narratiben inguruko hausnarketak dakartza erdigunera, besteak beste.

Marinen argazkien fetitxismo mekanikoa eguneratzen du Ainara Elgoibarren filmak, kameraren bidez motorraren kurba eta distirak sentsualki laztanduz. Salbuespena da, ordea, gainontzeko artelanek gorputza —eta honen eta lanaren arteko harreman gatazkatsua— baitute ardatz; hala nola Susana Blascoren eskalaz kanpoko esku erraldoi futuristak (Fijarse en el detalle), edo zaintza lanen auziari zorrotz heltzen dion Estibaliz Sadabaren Etxeko Iraultzak pieza kritiko eta erreferentziaz beteak.

Eva G. Herrerok, itsaski-biltzaileen memoria korporaletik abiatuta, etengabe makurtzen diren emakumeen argazkiak bildu ditu Párrafo del gesto keinu-katalogoan: arropa eskegi, umeei eutsi, garbitu, jaso. Ainhoa Resanok, bestalde, Purificacion Bengoetxeak Telefonica enpresan lan egiteko gainditu behar izan zuen proba errepikatzera gonbidatzen gaitu La medida del Brazo-n: zabaldu besoak. Makinaren neurriak zehazten zuen langilearen gutxieneko beso-hedadura, eta ez alderantziz. Mafalda Salgueiroren obrak ere gorputza behartzera garamatza, behatxulo batetik makurtuta begira baino ezin baita bere Amasando o mundo animazioa ikusi, zaintza lanen ikusgarritasun ezaren erakusle.

Bego Antonen piezaren antzera, ekoizpen-sistemari berezkoa zaion seriazioarekin eta errepikapenarekin lotu daitezkeen obrak ere badaude, eta horrek dakarren nekea transmititzen digu Leire Muñozek Lo posible bideo-lan hunkigarrian izotz bloke bat akitu arte altxatuaz. Lan mota ezberdinekin lotzen gaitu, berriz, Matilde Viegasen Ás Mâos esku maiztuen bildumak, edo Nuria Cubasen Ana y Kazuyo eta Viernes 4, Martes 8 film laburrek, ahizparen prozesu artistikoa eta harrobi bateko langile baten jarduna aurrez aurre jarriz. Sandra Cuestaren Bolumena proposamena da agian ulertzen zailena, eta espazioa hartu, hartzen duen arren, badirudi obrak ez duela bere lekua ondo aurkitu. Aipatu lanetako asko soinudunak dira, baina Isa Fernandezen Mecánica clara da berez soinu-artelan bakarra, industria-ondare ez-materialaren dimentsio ahaztu bat berrasmatzen duena: erritmoa, melodia, tempoa.

Industriari erreferentzia esplizitua egin ala ez, eraikin honek gogora ekartzen duen memoriarekin elkarrizketan daude artelan denak; eta pieza bakoitza auziari sentsibilitate ezberdin batetik hurbiltzen zaion arren, hartu-eman etengabe bat dago haien artean. Denek gehitzen diote esanahi geruza berri bat besteari. Jolas polit bat ezartzen da, gainera, ikusgarritasunaren ideiarekin. Izan ere, bolumen handiko joko modularrak sortzen dituzten eta pabiloiaren espazio zabala betetzen duten egitura beltzetan kokatu dira obrak, baina hauek ezarri diren moduak —alboz edo bizkarrez— ez digu sarreratik ezer antzematen uzten. Ez beti, baina batzuetan hurbildu beharra dago ikusteko.

Mostraren helburua gorputza erdigunean kokatzea izan den heinean, interesgarria da gure ingurura begiratu eta orain arte hau nola irudikatu den aztertzea. Izan ere, badago Barakaldon bertan, Elkano kalea eta Herriko Plaza lotzen dituen bidegurutzean, eskultura terrible bat; altzairu eta brontzezko zazpi metroko erraldoi bat: El coloso. Monumento a la industria. Egikera klasizistako gizon biluzi eta gihartsu bat irudikatzen du, idealizatua guztiz, mailu bat heroikoki astintzen. Ezagutzen duenak —kontzienteki edo ez— badaki; hau da Barakaldon, gaur-gaurkoz, industriaren eskultura unibertsala, garai oso baten pertsonifikazio eta ikur erabatekoa. Irudi honek, ordea, Marinen margo zuriak bezala, hutsune bat sortzen du, eta bizipen zehatz batzuk estaltzen ditu. Hutsune horren zati bat da Ardatza neurtuz.

ardatza-neurtuz

Ardatza neurtuz

Exposition collective

Orconera-Lutxana (Barakaldo, Bizkaia)

Du 08 Avril 2025
Au 29 Juin 2025


pello-azketa

Pello Azketa

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 23 Janvier 2026
Au 27 Mars 2026

eskultoreak-hemen-eta-orain

Eskultoreak hemen eta orain

E3 Euskal Emakume Eskultoreak Elkartea

Bizkaiko Batzar Nagusietako aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 03 Mars 2026
Au 24 Avril 2026

an-nima

An¿nima

Txuspo Poyo

Azkuna Zentroa (Bilbo, Bizkaia)

Du 19 Février 2026
Au 17 Mai 2026

katalogo-arrazoinatuak-aro-digitalean

Katalogo arrazoinatuak aro digitalean

| 21 Mars 2026

Katalogo arrazoinatua artista batek sortutako obra ezagutu guztien bilduma da. Urte gutxitan, horien digitalizazio masiboak nabarmen hobetu du haien erabilera. Hala ere, digitalizazioak erronka berriak ere ekarri ditu.

burdina-eta-azal

Burdina eta azal

12 Mars | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Silver Ships | Artista: Karlos Martinez Bordoy. | Non: Montehermoso kulturgunean, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 6ra arte.

klientelismoa

Klientelismoa

12 Mars | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Otsailaren 12an Eusko Legebiltzarrean kulturgileen egoera eztabaidatu zuen jardunaz aritu zen Ismael Manterola aurreko astean. Luze jotzen ari da bilkura horren oihartzuna, eta ez da harritzekoa: astero bada Garikoitz Mendizabalek esan zituenak ezbaian jartzen dituen beste adibide bat.

euskal-eskulturak-ez-dezan-gizon-izena-bakarrik-izan

Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan

06 Mars | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkartea osatzen duten hemeretzi artisten lanak bildu dituzte 'Eskultoreak hemen orain' erakusketan. Bizkaiako Batzar Nagusietan dago bilduma ikusgai, Bilbon.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).