artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

"In Minor Keys", Koyo Kouohen azken ikuskera

2025ean zendu zen komisarioak ondua, Veneziako 61. Bienaleko Nazioarteko Erakusketak muga eta hierarkia geografiko, kultural zein espiritualak ezabatzen ditu.

in-minor-keys-koyo-kouohen-azken-ikuskera
Kambui Olujimi. Arg/ Veneziako Biurtekoa

| 26 Mai 2026

Koyo Kouoh jatorri kamerundarreko komisario suitzar handia bat-batean hil eta urtebetera zehatz-mehatz, Veneziako Biurtekoak haren azken komisariotza-ukitua agerian utzi du. Veneziako arte garaikideko erakusketaren zuzendari artistiko gisa izendatutako jatorri afrikarreko lehen emakumea izan zen, 2024ko azaroan. Dakarreko (Senegal) RAW Material Company arte-zentroaren sortzaileak xehetasun txikieneraino zizelkaturik zeukan jada 2026ko Nazioarteko Erakusketaren gidoia —bere tesi nagusitik hasi eta artisten hautaketa, eszenografia eta identitate grafikoaraino—, 2025eko maiatzaren 10ean minbizi baten ondorioz hil zenean. Une horretatik aurrera, Kouohek aukeratutako komisario-taldea (Gabe Beckhurst Feijoo, Marie Hélène Pereira eta Rasha Salti komisarioek, Siddhartha Mitter kazetariak eta Rory Tsapayi ikertzaileak osatua) haren asmoak zehaztasun handiz gorpuzten saiatu da.

Bertako herri-jakituriariko sentiberatasuna

Sortze-prozesuaren inguruabar mingarriak gora-behera, "In Minor Keys" erakusketa argitsua eta lagunkoia da zeharo, arte-pultsazio txikienekiko sentikorra. Mendebaldeko musikologiaren hizkuntzan intimitateari eta goibeltasunari erreferentzia egiten dioten izenburuko "tonalitate minorreen" metafora erabiliz, Koyo Kouohek sorkuntza garaikidearen frekuentzia baxuetan, xuxurla diskretuetan eta isiltasunetan jartzen du arreta. Erakusketak Giardiniko pabiloi zentralean, Corderien eta garai batean Arsenaleko artileria gordetzeko erabiltzen ziren guneetan hartzen du lekua, eta ez du ibilbide finkorik edo atal zurrunik ezartzen. Jatorri geografiko eta espiritual anitzeko 111 uhartetxoz osatutako artxipelago baten itxura dauka gehiago; gehienak "Hego Globalekoak" dira, baina memoriaren inguruko kezkak, izaki bizidunekiko zaintza eta iruditerien dekolonizazioa partekatzen dituzte.

61. edizio honetako Nazioarteko Erakusketak leku berezia gordetzen die ikuspegi artistiko "kokatuei" eta antzinako kultura-praktikei. Koyo Kouohek artearen eta artisautzaren arteko hierarkia ezabatzen du, eta sorkuntza garaikide polifoniko bat goratzen du, ikuspegi kosmogoniko, ekologiko, erritual eta estetikoen konstelazio batean txertatua. Badirudi bisitariari proposatzen zaiola ikusgai dauden artelanen "agentzian" (eragiteko gaitasunean) pentsatzea, Alfred Gell arte-antropologoak 1990ean definitutako kontzeptua berreskuratuz: lanek intentzionalitate bat islatzen dute, euren sortzaileena, eta hori euren jatorriko ingurunearen eta mundu-ikuskeraren menpe dago erabat. Behin Mendebaldeko kanon estetiko hutsetara mugatzen den begirada alde batera utzita, ikusleak obren polisemia eta euren erabilbideen ugaritasuna antzeman ditzake.

"In Minor Keys" gonbidapen bat da arte garaikidea kultura-aniztasunaren prismatik ikusteko. Big Chief Demond Melancon-en Amistad Takeover (2026) lanak irekitzen du erakusketa Giardinin; edertasun handiko perla-brodatuz jositako lumazko jantzi bat da, baina baita AEBetako Orleans Berriko Black Indians (Indiar Beltzak) komunitateek duela ehun eta berrogeita hamar urte baino gehiagotik partekatzen duten jakituriaren emaitza ere, sortzaileak inauterietan janzteko egina. Aurrerago, Celia Vásquez Yui artistak egindako The Council of the Mother Spirits of the Animals eskultura zoomorfoen multzo ikusgarria dago; zeramika polikromatuaren prozeduraren bidez egina dago, Amazoniako Shipibo-Konibo herrian (artistaren jatorrizko herrian) milurteko batean belaunaldiz belaunaldiz transmititu den teknika bera erabiliz. Eskulturak apaintzen dituzten motibo geometrikoak, kené deituak, kosmosaren adierazpideak dira, tributako kideek ayahuascararekin transan sartzen direnean ikusten dituztenak.

Arte garaikidearen ertzetako kolektiboak

Erakusketak, gainera, arte garaikidearen ertzetan jartzen du arreta, galeria eta kultur erakundeetako igarobideetatik kanpoko beste ibai-ertz batzuetan mugitzen direnen gainean. Koyo Kouohek munduko hainbat iturritako artistek sortu eta lagundutako hezkuntza, partekatze eta ekoizpen artistiko independentearen hainbat ekosistema jartzen ditu fokupean; esaterako, New Yorkeko Denniston Hill diziplinarteko plataforma, Kumasin egoitza duen blaxTARLINES KUMASI Ghanako artista kolektibo eta arte garaikideko inkubagailua, eta Caliko (Kolonbia) Lugar a Dudas sorkuntza kolaboratiboko gunea. Gune alternatibo horien babesean sortutako obra ugari erakutsiz, komisario-taldeak artearen ikuspegi erlazional bat hartzen du, eta kolektiboak ekoizpen artistikoan duen funtsezko papera azpimarratzen du, bere tailerrean bakarrik lan egiten duen sormen-jenioaren mito iraunkorraren kontrako noranzkoan.

Eta arte garaikideko aurpegi ezagun batzuk agertzen badira ere 111 gonbidatuen zerrendan (Kader Attia kasu), "In Minor Keys" berehala irteten da ohiko bideetatik: Kouohek hautatutako artista gehienak ez dira nazioarteko erakusketa handietan ibili ohi direnak. Erakusketak, beraz, kultur erakundeetan ohi baino gutxiago entzuten diren ahots ugari ezagutzeko aukera ematen du, horien artean Werewere-Liking handiarena. Artista panafrikarra batez ere idazle gisa egindako lanagatik bada ezaguna ere, erakusketak bere pintura-lan koloretsua omentzen du, hogei bat mihansek osatutako hautaketa baten bidez.

— JdA-tik ekarria


landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa | Musée basque (Baiona, Lapurdi)

Du 18 Septembre 2026
Au 10 Janvier 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).