artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Helen Frankenthaler: araurik gabeko sei hamarkada

Artistak lorratza utzi zuen espresionismo abstraktuan. Haren 30 margolan eta hainbat eskultura biltzen dituen erakusketa zabaldu dute Guggenheim museoan. Frankenthalerren lanez gain, haren lagun izandako zenbait artistaren artelanak jarri dituzte ikusgai.

helen-frankenthaler-araurik-gabeko-sei-hamarkada
Emakume bat, Bilboko Guggenheim museoak Helen Frankenthaler artistari eskainitako erakusketa ikusten. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 16 Avril 2025

"Ez dago araurik". Douglas Dreishpoon arte ikerlariaren hitzetan, Helen Frankenthaler artistaren (New York, 1928–Connecticut, 2011) jardun osoa gurutzatzen duen mantra moduko bat da esaldi hori. Arte ikasketak egin, eta 1950eko hamarkadan hasi zen ezagun egiten. Denbora gutxi behar izan zuen espresionismo abstraktuaren izen esanguratsuenetako bat bilakatzeko, eta ezinbestekoa izango zen haren ekarpena kolore eremu pinturarako trantsizioan. Baina, Dreishpoonek dioenez, lehen urte haietan bezala, ondorengo sei hamarkadetan ere, berdin-berdin eutsi zion hasierako jarrera esperimental hari. "Araurik ez dagoela sinisten baduzu, aske zara iritzia aldatzeko, gauzak beste modu batera egiteko, eta, agian, hanka ere sar dezakezun arren, beti izango duzu aurrera egiteko joera. Araurik ez egoteak etengabeko sorkuntzarako atea irekitzen dizu". Eta, hain zuzen ere, jarrera horren erakusgarri da Bilboko Guggenheim museoak eskaini dion atzera begirako zabala. Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen deitu diote erakusketari, eta irailaren 28ra arte egongo da zabalik.

Frankenthalerren obra osoaren katalogo arrazoituaren egilea da Dreishpoon, eta hark egin ditu erakusketako komisario lanak. Bilbon egindako erakusketaren aurkezpenean esan duenez, haren ibilbide osoa "kristalizatzen" du ikusgai jarri berri duten bildumak. Artistaren neurri ertain eta handiko 30 margolan bildu dituzte guztira, eta, horrez gainera, haren lagun izandako beste hainbat artista esanguratsuren lanak ere topatuko ditu bisitariak. Hala nola, Jackson Pollock, Robert Motherwell eta Mark Rothkorenak.

Hamarkadaz hamarkada antolatu dute erakusketako ibilbidea. Atea gurutzatu, eta 1953ko Horma irekia margolanarekin egingo du topo aurrez aurre bisitariak. Artistaren sasoi hartako lanaren maila eta ausardia erakusten du obrak, komisarioaren hitzetan. Artistaren ibilbidean esanguratsua izango den pintura urtsua baliatuz sortutako margolanen erakusgarri ere bada ibilbide hasierako lan hori.

Espazioa eta lagunak

Irudi geometrikoak eta kolore multzo handiak topatuko ditu bisitariak Frankenthalerren lanetan, baina, horrez gainera, badute komisarioak behin eta berriz nabarmendu duen beste ezaugarri esanguratsu bat ere: sakontasuna. Dreishpoonek azaldutakoaren arabera, ezin garrantzitsuagoa baitzen dinamismoa artistarentzat, eta horren erakusgarri da, esaterako, Ocean Drive West #1 margolana. Izan ere, kolore urdina nagusi den arren, hainbat koloretako lerro horizontalak ere baditu margolanak, eta, olatuz olatu antolatuta baleude bezala, espazialtasunaematen dio horrek irudi osoari.

Frankenthalerren ibilbidean adiskideek izandako garrantziaren lekukotza moduko bat ere bada erakusketa.

Dreishpoonek dioenez, esaterako, funtsezkoa izan zen artistak Clement Greenberg arte kritikari ezagunarekin izan zuen harremana. Bost urtez izan ziren maitale eta lankide, eta komisarioak azaldutakoaren arabera, Frankenthalerrek haren bidez ezagutu zituen garai hartan New Yorken garrantzitsuak ziren artista guztiak. Eta, haien guztien artean, Jackson Pollock artistak izandako eragina nabarmendu du komisarioak. Kontatu duenez, zuzenean eragin baitzion;adibidez, oihala lurrean jarrita pintatzeko moduak.

Hain zuzen ere, Pollocken koadro bat da ibilbidean bisitariak ikusiko duen lehen margolanetako bat. Horrez gainera, senar izan zuen Robert Motherwellenen lan bat ere ikus daiteke erakusketan. Halaber, Anthony Caroren, Morris Louisen, Kenneth Nolanden, Mark Rothkoren eta David Smiten hainbat margolan eta eskultura ere bildu dituzte erakusketarako.

Frankenthalerrek sortutako hiru eskultura ere ikus daitezke aretoan: hirurak altzairuz egindakoak, eta hirurak urte berekoak; 1972koak. Matissen mahaia izenekoa da lehena,Londresen bihotzaren mapa, bigarrena, etaPatioa da hirugarrena. Eta artistak lagun izan zuen David Smith eskultorearen lanen ondoan ikus daitezke hirurak.

Edertasun konplexua

Artistaren koadro koloretsuenekin batera, aretoan ikusgai daude haren joera ilunagoen berri ematen duten lanak ere. Dreishpoon komisarioak gogoratu duenez, gizakia bezain konplexua baita Frankenthaler artistak edertasunaz zuen ikuspegia. Eta, hain justu, horren erakusle dira erakusketako azken lan ia-ia bikiak. 2002ko Hegoalderako esposizioa margolan koloretsua ikus daiteke bertan, ezkerraldera lanbrotuz doan lerro horizontal nagusiki gorriekin. Eta, justu haren ondoan, 2002ko Ekialderantz gidatzen margolanak ixten du ibilbidea. Ortzi mugaren lerro horizontaladirudien konposizio ilun bat da lana.

New Yorkeko Helen Frankenthaler eta Florentziako Palazzo Strozzi fundazioekin elkarlanean antolatu du erakusketa Bilboko Guggenheim museoak. Eta, horregatik, Bilbora heldu aurretik, aurrez Florentzian ere egon da ikusgai. Komisarioak onartu duenez, proiektua aurreratu xamar zutenean heldu zitzaien bilduma Euskal Herrian ere ikusgai jartzeko proposamena, eta, zehaztu duenez, lau hilabete baino gutxiagoan egin dute lan hori.

Edonola ere, aurrez ere erakutsi izan dituzte Frankenthalerren lanak Bilbon. 1998an jarri zituzten ikusgai lehenengoz, zehazki, Guggenheim museoa ireki eta urtebete ere pasatu ez zenean. 1956tik 1959ra arteko artelanak bildu zituzten orduan. Eta, oraingo erakusketan ez bezala, ordukoan bai, aukera izan zuten artistaren artelanik ikonikoenetako bat erakusteko: 1956ko Mendiak eta itsasoa.

Bilboko lehen erakusketa hura egin ziotenean, artean bizirik zen artista bera ere, eta harekin batera antolatu ahal izan zutela gogoratu dute Guggenheim museoko ordezkariek. Miren Arzalluz museoko zuzendariak kontatu duenez, Bilbon ikusitakoak "hunkitu" egin zuen artista. "New Yorkeko bere lagunei aipatu zien zeinen gustuko izan zuen museo berri hura".

Orain ikusgai den erakusketaren harira, katalogo bat ere eman dute argitara, gaztelerazko eta euskarazko testuekin.

Frankenthaler eta Motherwellen Lapurdiko uda

"Badago Hellen Frankenthalerrek Euskal Herrian sortutako artelan sorta bat ere". Miren Arzalluz Bilboko Guggenheim museoko zuzendariak gogoratu duenez, Euskal Herrian udaldi bat eman zuten Helen Frankenthaler eta Robert Motherwell artista estatubatuarrek. 1958an ezkondu zen bikotea, eta uda hura osorik pasatu zuten Donibane Lohizunen (Lapurdi). Etxe bat alokatu zuten horretarako, eta bertan jarri zituzten euren bi estudioak. Euskal Herria ezagutzeko tartea izan zuten bi artistek hortaz, baina, Arzalluzek gaineratu duenez, bi artistak lanean ere aritu ziren Lapurdin egindako egonaldian, eta, beraz, biek dituzte Euskal Herrian sortutako artelanak.

Hain zuzen ere, Frankenthaler artistari eskainitako erakusketan, Donibane Lohizuneko malekoian ateratako argazki bat ere topatuko du bisitariak, haren biografiari eskainitako txokoan. Bertikala da irudia, eta irribarrez ikus daiteke artista bikotea lehen planoan, gorputz osoz, eta herriko portua eta haren inguruko eraikinak igar daitezke atzealde lausoan.

FRANKENTHALERREN BI MARGOLAN DITU BILDUMAN biLBOKO MUSEOAK

Bilboko Guggenheim museoak iazko urte bukaeran eman zuen bere bildumarako erositako azken lanen berri. Yoshitomo Nara, Martha Jungwirth eta June Crespo artisten lanak ez ezik, Helen Frankenthalerren bi margolan ere eskuratu zituztela jakinarazi zuten orduan, eta orain jarri ahal izan dituzte ikusgai. 1965eko Santorini izeneko margolana da bata, eta 1992ko Requiem da bestea. Biak izango dira aurrerantzean Bilboko museoaren bildumaren parte, eta ireki berri duten erakusketan egongo dira biak orain. Museoko ordezkariek jakinarazi dutenez, Helen Frankenthaler Fundazioak dohaintzan emanda jaso dute bi koadroetan zaharrena.

araurik-gabe-margotzen

Araurik gabe margotzen

Helen Frankenthaler

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Avril 2025
Au 28 Septembre 2025


itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Du 11 Septembre 2026
Au 16 Octobre 2026

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 24 Janvier 2027

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 11 Septembre 2026
Au 01 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).