artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bustoaren absentziari tiraka

1934an Jorge Oteizak Jose Sarriegiri eginiko bustoari eta haren desagerpenari tiraka ondu du Iñaki Garmendiak 'Faux départ' erakusketa Oteiza museorako. Orduko giro artistikoa orainera helarazteko ere baliatu du obra, "antinarratiba" izanik oinarri.

bustoaren-absentziari-tiraka
Iñaki Garmendia, ondoan 'Faux départ. Buru ezabatzailea' erakusketako eskultura duela, Altzuzan. IÑIGO URIZ / FOKU

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 22 Avril 2025

Jorge Oteizak Jose Sarriegi pintoreari eskainitako busto galdura bueltatu da Iñaki Garmendia (Ordizia, Gipuzkoa, 1972). Edo, zehatzago, hamarkada pasa honetan inoiz ez da askorik aldendu harengandik. "Eten batzuekin tarteka, baina aspaldi nabil haren bueltan lanean". Izan ere, 2013an, Bilboko Guggenheim museoanizandako Prozesua eta metodoa erakusketan parte hartu zuen Garmendiak, Erlea Maneros Zabalarekin eta Xabier Salaberriarekin batera, eta, horretarako, propio egin zuen Oteizaren eskultura hartan oinarritutako lan bat. Dena dela, azkenerako, obra hori erretiratu egin behar izan zuen Garmendiak, museoak ohartarazi ziolako problemak izan zitzakeela egiletza eskubideekin loturik, Oteizaren oinordekoen baimenik ez zeukalako eta jatorrizko piezaren "kopia" gisara uler zitekeelako.

Artistaren eta museoaren arteko gatazka aski sonatua izan zen orduan, eta, nolabait, eztabaida bat ere sorrarazi zuen horrek: obra bat izan ote daitekeen kopia gisara ulertua, jatorrizkoa desagertua badin badago. "Definizioz, ezin da", argudiatu du Garmendiak orain, beste behin, liskarra piztu zenetik hamabi urte joan diren honetan. Jakitun zegoen galdetuko ziotela auzi horren gainean, baina, dudak badirela ikusita, ohartarazpena egin du, eta argitu: abiapuntua berbera izanik ere, orain Oteiza museoan ikusgai jarritako pieza ez da Guggenheimerako eginiko hura. Baina, bai, Oteizaren busto horixe bera du inspirazio. Faux départ. Buru ezabatzailea jarri dio izena Altzuzako (Nafarroa) erakusketari.

Oteiza museoak eta Uharteko Arte Garaikidearen Zentroak (Nafarroa) elkarlanean antolatzen duten Hazitegia programaren zazpigarren proiektua da Garmendiarena. Hiru elementu nagusiz osatutako erakusketa ondu du, zehazki: busto bat, axonometria eta marrazki sorta bat dauzka, eta ikus-entzunezko pieza bat. Azken horretan, JAI Jardun Artistikoentzako Institutuko ikasle batzuek ere hartu dute parte, eta, oro har, Tractora kooperatibako kide Ainara Elgoibar eta Usue Arrietaren laguntza ere izan du Garmendiak. Mostra maiatzaren 25era arte izanen da ikusgai.

Oteizak 1934an sortu zuen Garmendiaren proposamenak abiapuntutzat daukan busto hura. Artistak oroitarazi duenez, eskultura hori aspaldi dago "desagertua", "dagoeneko ez da existitzen", eta Nicolas Lekuonak eginiko argazki batzuk dira gaur egun hari buruz dauden arrasto bakarretakoak.

Obra horrek irudikatzen duenak nabarmen liluratzen du Garmendia. "1934ko uda horretan batez ere, Sarriegik Ordizian zeukan estudioan biltzen ziren [Cristobal] Balentziaga, Oteiza, Lekuona eta Sarriegi bera, eta bertan aritzen ziren hizketan, adibidez, euskal artearen orduko noranzkoak eragiten zien nekeaz; abangoardia gisako bat ziren", kontatu du, eta zera erantsi: "Horregatik diot busto hau, elementu formal hau, macguffin bat ere izan daitekeela, orduko errelato artistikoak orainera ekartzeko".

Eta, besteak beste, gaur egun arteak bizi duen garaia "arraroa" delakoan interesatzen zaio Garmendiari 1930eko hamarkadako diskurtsoak gogora ekartzea. Oraingoa "garai arraroa" dela uste du, dioenez, sumatzen duelako halako motibazio falta bat arte munduan lanean dabiltzanen artean —Garmendia: "Ni ere sar naiteke zaku horretan"—, eta iritzi dio batik bat "arte garaikidea antolatzen duten azpiegituretan" dagoela gogo falta horren motiboa. "Niri, esaterako, ez zait gustatzen nire prozesu artistikoen emaitzak aurreratzea, ez dut inoiz egiten, eta kultur industriak hori eskatzen digu artisteialdiro, hain zuzen ere, eta gainerakoa ez zaie inporta; soilik emaitzak. Eta, nahi gabe, guztiok bukatzen dugu logika horren mende lan egiten".

"Solemnitatea apaltzeko"

Altzuzarako eskultura sortzeko, Oteizak 1934an erabili zuenaren gisako molde bat erabili du Garmendiak. Dokumentazio lan sakona egin, eta oriotarrak eginiko urratsak orpoz orpo segitu ditu horretarako. Ondotik, baina, bestela landu du pieza, eta diferentzia estetikoa ere bistakoa da. Irregularra da materialean, eta zuloduna. Zuloak zergatik? "Eskultura bat ez ezik, pieza bero sorgailu bat izatea ere nahi nuelako", onartu du Garmendiak.

Gaur-gaurkoz, pieza horrek ezin du aipatutako funtzio hori bete, baina ez du baztertzen aurrerago berriz ahalegintzea. Izan ere, erronka bereziki interesgarria iruditzen zaio. "Oteizaren gainean dagoen solemnitatea apaltzeko modu bat ere izan liteke, bere horretan".

Aretoaren erdi-erdian kokatu du eskultura Garmendiak, eta haren inguruko hormetan paratu ditu figura horretatik abiatuta eginiko axonometriak eta marrazkiak —orrialde zurietan daude eginda, trazu finez—. Artistaren esanetan, besteak beste, kontrapuntu gisara ere funtzionatzen dute marrazkiok erakusketan, eta halako balioa izan dute prozesuan berean ere. Izan ere, aitortu du "sakon-sakon" izan dela prozesuan murgilduta, "bulkada nahiko emozional batetik abiatuta", eta esan du, ondorioz, prozesuak "epeltzen" ahalegindu behar izaten duela fase batzuetan, "hotzago aritzen". Horretarako estrategia hau da, dioenez: subjektibotasunak parte hartu ezin duen teknikak baliatzea. Eta, hain zuzen, horren adibide dira axonometriak egiteko baliatutako programak, zeinak algoritmoen bitartez funtzionatzen duten, "analitikoago".

'Rave' bat museoan

Erakusketa aurkeztu aurreko sei hilabeteetan, Garmendia ikus-entzunezko piezan aritu da lanean batez ere. Bideoak 34 minutu irauten du, eta, hain justu, bustoa eta marrazkiak ikusgai diren alboko salan dago proiektatua, hiru kanalen bitartez, eta buklean. Iragan udan grabatu zuten, Oteiza museoan eta ingurumarietan —irudi batzuk segurtasun kamerek hartutakoak dira—, eta JAI Jardun Artistikoentzako Institutuko hainbat ikaste dira protagonistak, gutxi-asko. Parte batzuetan, ikasleok ageri dira museoko hainbat obrari behatzen, linternekin argiztatzen edo haiek bideoz erregistratzen. Beste batzuetan, antzeman daiteke ikasle horiexek eskultura bat daramatela mendi aldera; eta, beste parte batean, rave gisako batean dabiltza dantzan, museoan bertan, ilunetan.

Bideoa "guztiz antinarratiboa" da, Garmendiak deskribatu duenez. "Horretan tematua nengoen, eta, gainera, buklean proiektatzen denez, lortzen da ikusleak diferente pertzibitzea bideoa, ikustaldia une batean edo beste batean hasten duen". Dioenez, "gidoiekin" baino gehiago, "partiturekin" egin du lan ikus-entzunezkoa egituratzeko. Eta aitortu du ikasleekin jardutea "haluzinantea" izan zaiola.


muskoko

Muskoko

Leyre Arraiza

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Avril 2026
Au 28 Juin 2026

enfin-la-plage

Enfin la plage!

Claude Nori

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Juin 2026
Au 19 Juillet 2026

lau-urteko-erakusketarako-deialdia-zabaldu-du-eremuak-programak

Lau urteko erakusketarako deialdia zabaldu du Eremuak Programak

| 15 Juin 2026

Deialdia artistei eta arte garaikidearen praktiketan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Hautaketa-epaimahaia eremuak-eko Batzorde Teknikoak osatuko du —gaur egun Iñaki Garmendia, Raúl Domínguez eta Olatz Otaloraz osatua—, Chus Martínezekin batera kanpoko gonbidatu gisa. Hautagaitzak uztailaren 5a arteko epean bidali behar dira.

rosalind-nashashibiren-get-me-a-stone-erakusketa-jarri-dute-artium-museoan

Rosalind Nashashibiren 'Get Me A Stone' erakusketa jarri dute Artium Museoan

| 15 Juin 2026

Erakusketan azken bost urteetan ekoiztutako margolan batzuk daude ikusgai, eta horrekin batera Occupation of The Inner Life (2026) filma. Artistak Gazako egungo egoerarekin duen inplikazio afektibo eta politikoa islatzen dute Get Me A Stone erakusketan bildutako lanek. Aita palestinarraren alaba, Nashashibik hainbat lan eskaini dizkio historian zehar era guztietako indarkeria jasan duen lurralde bati.

david-hockney-88-urterekin-hil-da

David Hockney 88 urterekin hil da

| 12 Juin 2026

Ekainaren 12 honetan iragarritako Artista britainiarraren heriotzak pintura, argazkigintza, irudi inprimatu eta ukipen-pantailen arteko zatiketak gutxitan kontuan hartu dituen ibilbideari amaiera eman dio.

san-telmo-museoak-baltzune-eta-p-003687-obrak-aurkezten-ditu

San Telmo Museoak Baltzune eta P-003687 obrak aurkezten ditu

| 12 Juin 2026

Tractora Koop. E.-ko kide diren Usue Arrieta Otaolaren Baltzune eta Ainara Elgoibarren P-003687 obrak 2026ko ekainaren 11tik aurrera urtebetez museoko dorreoian eta elizan ikusgai izango dira Museo Bikoitza programaren barruan.

louvre

Louvre

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 11 Juin 2026

Louvre museoko langileak greban omen daude. Xalbat Alzugarai [Berria egunkariko] kazetariak argitaratutako erreportaje luzean ondo baino hobeto deskribatu zuen munduko museo handienetako baten egoera penagarria.

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 Juin 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 Juin 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).