artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

HAU'26: Tradizioa eta garaikidetasuna ongien uztartzeagatik Sandra Hermosa Morgado saritu dute

Kriseilua izan da edizio honetan aukeratutako objektua eta gaurtik aurrera, San Telmo Museoko gastrokultura gunean, ikusgai izango dira epaimahaiak aukeratutako 8 proiektuak; tartean, Sandra Hermosa Morgadoren "HALO" irabazlea.

hau-26-tradizioa-eta-garaikidetasuna-ongien-uztartzeagatik-sandra-hermosa-morgado-saritu-dute
Sandra Hermosa Morgado saria jasotzen. Arg/ STM

| 15 Juin 2026

Aurten bederatzigarrenez antolatu dute HAU Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketa Bitaminek eta San Telmo Museoak. Mondragon Unibertsitatea, Aranzadi Zientzia Elkartea, EIDE Euskal Diseinuaren Elkartea eta B.lux enpresa izan dira laguntzaileak. Lehiaketa honen xedea euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzea da. Batetik, deialdiak gure tradizioaren inguruko ikerketa sustatzen du, usadioak eta ohiturak ezagutu eta berreskuratzeko; bestetik, objektu tradizionalak egokitu, berritu eta berrinterpretatzea bultzatzen du, diseinu garaikidearen begiradatik. Horrela, gure historiarekin lotura berriak sortzen dira, baita diseinu alorrean ikerketa-ildoak urratu eta ekintza-eremuak zabaldu ere.

Deialdi honetan kriseiluak berraztertzea proposatu da eta 47 proiektu aurkeztu dituzte lehiaketan. SANDRA HERMOSA MORGADO-k sortutako HALO proposamena izan da irabazlea eta 2.000 euroko saria jaso du atzo arratsaldeko sari-banaketa ekitaldian. Gainera, gaurtik, ekainak 12, irailaren 27ra arte, museoan jarritako erakusketan izango da ikusgai. Hau izan da epaimahaiaren balorazioa:

"HALO proiektuak tradizionala eta garaikidea uztartzen jakin du, hainbat arlotan oinarritutako berrikuntzak aurkezten dituen diseinuarekin: estetika, materiala, teknologia eta funtzionaltasuna. Oroimena eta nostalgia tarteko, HALOk ez du bilatzen gela bat argitzeko oinarrizko premia bati erantzutea, baizik eta atseden hartzeko eta dedikazio pertsonalerako tartea argiztatzea, deskonexio-erritu gisa."

Irabazlearekin batera, aurkeztutako beste lan nabarmenduak izango dira ikusgai:

  • Proiektu finalista izan dena: HARRERA, Marco Tiberghien Presa
  • Aipamen berezia jaso duena: ERROTZE, Markel Peñas Gallo, Carlota Rodríguez-Marín
  • Eta hauekin batera, sorkuntza berriak egungo usadio eta ohituretara hurbiltzeko asmoz, kriseilu berriak imajinatzen egindako ahaleginagatik aukeratutako beste hauek: SUTONDOAN, Eneko Fernández Lozano / NAÖ BILDUMA, Iker Martin Leizaola Arregui / BERTA, Inés Bayo Rodríguez / HIRUBI, Lourdes Márquez Quesada eta ARKEIA, Valeria Benito Bardeci, Yone Varo Peciña, Uxue Ordeñana Bikandi

Epaimahaia

Edizio honetan ondorengoek osatu dute epaimahaia:

  • Maite Errarte Zurutuza, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria.
  • Elisabeth Urrutia Bea, industria-diseinatzailea.
  • Xabier Llordes Arratibel, EIDE Euskadiko eta Nafarroako diseinatzaile industrialak, grafikoak eta espazioetakoak biltzen dituen elkarte profesionalaren arduraduna.
  • Nagore Lauroba Izaguirre, industria diseinuko graduaren koordinatzailea (Mondragon Unibertsitatea-Goi Eskola Politeknikoa).
  • Harriet Ibarretxe, B.lux enpresako zuzendari orokorra
  • Helga Massetani Piemonte, Bitamine sormen lantegiaren zuzendaria.
  • Arkaitz Olea Herrero, San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna.

Kriseilua. 2026ko edizioan berraztertzeko hautatutako objektua

Antzinatetik, kriseilua argiztatzeko erabili izan da. Material askotakoa (buztina, harria, metala...) izan daitekeen ontzia da, olioa edo beste erregairen bat (argizaria, animalia-koipea...) jartzeko. Bertan kotoizko metxa sartzen da, eta haren muturrean sua piztuz, argia ematen du. Denboran zehar izandako garapenaren ondoren, kriseilua ezagutzen dugun metalezko objektu tipikora iritsi zen: metalezko ontzi mokoduna, zintzilikatu eta garraiatu ahal izateko burdinazko hagaxka bati lotua. Kriseiluak edo olio-lanparak egunero erabiltzen ziren etxeko guneak (sukaldeak, biltegiak, logelak...), lantokiak edota eraikin publikoak argiztatzeko. Tenpluetan hileta eta botozko ekintzetarako ere erabili izan dira.

galerie d'images

halo-hau-26-1-saria

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 02 Octobre 2026
Au 28 Décembre 2026

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).