artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hiri baten barneko bederatzi hiri

Pedro G. Romero artistak Sevilla ardatz duen bederatzi bideoko instalazioa zabaldu du Bilboko Arte Ederren Museoan. Flamenkoaren munduari lotutako bederatzi pertsonak hirian emandako paseo mutu bana biltzen du pieza bakoitzak.

hiri-baten-barneko-bederatzi-hiri
Pedro G. Romero artista, Bilboko Arte Ederren Museoan, 'Flamenkoak' erakusketa aurkezten. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 12 Juillet 2025

Koronabirusak eragindako krisiak hiri oso bat kaxoian gordetzera behartu zuen Pedro G. Romero artista (Aracena, Huelva, Espainia, 1964). Bilboko Arte Ederren Museoak eta BBVA fundazioak sortutako Bideoartea Sortzeko Multiverso beka jaso zuen sortzaileak 2018. urtean, eta Sevillaren erretratu koral bat eskaintzen zuen ikus-entzunezko bat sortu zuen babes horri esker. Hiriko kultura flamenkoari lotutako bederatzi pertsona esanguratsuk egindako beste hainbeste paseo mutu biltzen zituen lanak, baina osasun krisia lehertu, eta ezkutuan eduki behar izan du geroztik. Flamenkoak deitzen da pieza, eta orain izan du, azkenik, lehenengoz jende aurrean erakusteko aukera, Bilboko Arte Ederren Museoan jarri du ikusgai Sevillaren bereerretratu hori.

2019an Gonzalo Garcia Pelayo zuzendariarekin batera Nueve Sevillas izeneko filma sortzen lagundu zuen Romerok. Pelikula hartan ere, orain instalazioan agertzen diren bederatzi protagonistek hartzen zuten parte, eta, ondorioz, lan paraleloak dira biak. Gidoi zehatzik gabe sortu zuten filma, Romerok azaldu duenez: "Hainbat egoera sortzen genituen eta grabatu eta grabatu egiten genuen". Bi ordu pasako filma izan zen prozesu horren emaitza, eta, artistak dioenez, lan haren muina da orain instalazioan ikus daitekeena. Haren "esentzia psikogeografikoa", zehazki.

Instalazioan, hitzik egin gabe, mutu, hirian paseoan ikus daiteke filmeko protagonistetako bakoitza, eta, paseo kiribil batean balego bezala, bisitariak ere, Bilboko museoko areto batetik bestera paseatu beharko du haiek ikusteko. Bost minutu eta bederatzi segundokoa da paseo sekuentzia horietako bakoitza, eta, beraz, guztira, 49 minutuko ikus-entzunezko zatikatu bat da instalazioa.

Flamenkoa ez da existitzen

Izan ere, protagonistetako bakoitzak du bere bideo propioa aretoetan. Haiekin batera, artistak flamenkoari, hiriari zein ijitoa izateari buruzko hainbat gogoeta ere txertatu ditu hormetan. "Flamenkoa ez da existitzen" dio lehen aretoan dagoen idazkietako batek, eta flamenkoa deskolonizazio prozesu bat ere badela gogoratzen du beste batek. Eta beste areto batean, Sevillaren izaera askotarikoaz mintzo da beste testuetako bat: "Sevilla hiri anakronikoa da", dio. "Hainbat garai historiko gainjartzen ditu, polirritmoetan, gurutze erako erritmoetan, erritmo bitar eta hirutarretan, amalgama batean".

Artistaren hitzetan, hiriaren zein hiriko kultura flamenkoaren erretratu "heterodoxo" eta "koral" bat osatzen du instalazioan agertzen diren parte hartzaileen multzoak ere. "Bideoetan agertzen diren pertsonek askotariko pertsonaiez egindako fresko bat osatzen dute, eta, guztien artean, hiriaren mapa heterodoxo bat aurkezten dute. Gainera, Sevillaren nortasunaren irudi oso tenkatua erakusten dute". Eta, gero, banan-banan aurkeztu du bideoetako pertsona bakoitza hori erakusteko.

Yinka Esi Graves da lehen sekuentziako protagonista, Londresen jaiotako sustrai afrikardun flamenko dantzaria. Juan Jimenez Bobote flamenkozale eta artistaren laguna da instalazioko beste paseatzaileetako bat. Gonzalo Garcia Pelayo Sevillako kontrakulturako figura esanguratsua da beste bat. Javiera de la Fuente perutarra ere bada instalazioaren parte, eta zaldi gainean ikus daiteke hirian paseoan Vanesa Montoya toreatzaile ijito lesbiana. Eta, azkenik, David Pielfort poetak, Rocio Moreno eta Rudolf Rosgas Janek artistek eta Pastora Filigrana ijito aktibistak osatzen dute bederatzikoa.

Irudietan isilik ageri dira protagonista guztiak, baina soinuak eta kantak ere entzun daitezke instalazioko bozgorailuetan, besteak beste, txoriak eta zaldien apatxak. Halaber, ijitotasunari buruzko eta naziek haien aurka egindako jazarpenari buruzko gogoetak entzun ahalko ditu bisitariak, bai eta kanta batzuk ere.

Bilboko erakusketan egindako aurkezpenean, agerian geratu da flamenkoaren kulturari buruz zer-nolako erudizioa duen ere, eta, hain zuzen, ikerketa eta praktika artistikoa uztartzeko modu hori laudatu zion Espainiako Kultura Ministerioak, iaz, Arte Plastikoen Saria emanda. Artista ez ezik, ikertzailea, komisarioa, editorea eta zinema zuzendaria ere bada, gainera, eta haren lanetan ohikoa izaten da goi kultura eta behe kultura deitzen diren horien arteko mugak zalantzan jartzea.

Multiverso proiektua

Batez ere, Sevillan eta Bartzelonan egiten du lan Romerok, baina ezagun du Euskal Herria ere. Arteleku espazioan egona da, esaterako, eta, horrez gainera, Iruñeko Ikuspuntu jaialdian ere izan da azken urteetan. 2016an Bake ituna erakusketako komisarioa ere izan zen Donostiako Kultur Hiriburutzako programazioaren barruan, eta, berriki, Zorraren Z erakusketa ere antolatu du Zumalakarregi museoan, Ormaiztegin (Gipuzkoa).

Bilboko Arte Ederren Museoak eta BBVA Fundazioak 2017an jarri zuten abian Multiverso izeneko programa, eta bi ildo nagusi izan ditu. Hitzarmen horren bidez, alde batetik, hainbat artista garaikideren lanak ikusgai jartzeko aukera izan du Bilboko Arte Ederren Museoak. Baina, horrez gainera, euren lanak ekoizteko laguntzak jasotzeko aukera ere izan dute beken deialdi irekira aurkeztu diren artistek. Josu Rekalde, Ana Laura Alaez, Antoni Abad, Toni Serra, Mabel Palacín, Nadia Hotait eta Manu Arregi artistek hartu dute parte deialdi horretan, esaterako, eta, Pedro G. Romeroren lana bezala, Bilbon egon dira ikusgai haien lanak ere.


au-sablier-de-l-air

Au sablier de l'air

Philippe Herbet

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Du 01 Octobre 2026
Au 08 Novembre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 18 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).