artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Femias kolektiboaren 'Ahotsak AA(r)entzat' proiektuak irabazi du Loraldiaren Sormen Digitaleko Beka

Adimen artifiziala "heztea" helburu duen instalazio bat da, "jolas kreatibo bat". Epaimahaiak nabarmendu du lanak "mugarri bat" jartzen duela euskal kultura garaikidearen eta teknologiaren arteko elkarrizketan.

femias-kolektiboaren-ahotsak-aa-r-entzat-proiektuak-irabazi-du-loraldiaren-sormen-digitaleko-beka
Femias kolektiboko kideak. LORALDIA

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 16 Novembre 2025

Arteak, teknologia eta feminismoa uztartzen ditu Femias kolektiboak, eta Ahotsak AA(r)entzatproiektuarekin irabazi duLoraldiaren Sormen Digitaleko Beka. Instalazio interaktibo bat da proiektua, "jolas kreatibo bat", adimen artifizalak gidatutako makina bat izango duena protagonista. Ideia honako hau da: instalaziora joaten direnek elkarrizketa bat izango dute makinarekin, galdera honen inguruan: zer den euskal nortasuna haientzat, zer euskal kultura. Elkarrizketa horien bidez, AAk euskal izaeraren inguruan duen ulermena eguneratuko du, aldez aurretik bildutako aurreiritziak eta kontakizunak auzitan jarri, eta, bide batez, AAren inguruko begirada kritiko bat ere sustatuko du proiektuak. Lana garatzeko, 10.000 euroko saria jaso du orain Femias kolektiboak, eta 2027ko Loraldian aurkeztuko dute emaitza.

Beka nori eman ebatzi duen epaimahaiak proposamenaren izaera "berritzailea, kritikoa eta parte hartzailea" nabarmendu du, eta proiektuak euskal kultura garaikidearen eta teknologiaren arteko elkarrizketan "mugarri bat" jartzen duela ere aipatu du. "Ahotsak AA(r)entzatproiektuak ezin hobeto islatzen du bekaren espiritua: diziplinak nahastea, ikuspegi berriak eskaintzea eta euskara abangoardiako kultur adierazpenen erdigunean kokatzea", adierazi dute ohar bidez.

Laugarren aldia

Loraldiak Sormen Digitaleko Beka banatzen duen laugarren urtea da aurtengoa. Lehen aldian, EHUko irakasle talde batek —Josu Rekalde, Katixa Agirre, Enrike Hurtado, Izarne Oiarzabal eta Patxi Azpillagak— sortutakoGorputza atzean utziproiektua izan zen saritua, eta 2024ko martxoan aurkeztu zuten emaitza. Hurrengo urtean,Hitzaurreaproiektuak irabazi zuen deialdia, Piszifaktoriak eta Fikzio Fabrikak garatutako soinu esperientziak; eta iaz, berriz, #Mauriziakezdauinorhil kolektiboarenAppaMauriziaproiektua gailendu zen. Errealitate birtualeko proiektua da, teknologia berritzailea eta euskal folklorearen kultur ondarea uztartzen dituena. Ines Osinaga eta Lorea Argarate ari dira hura gidatzen.


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 18 Septembre 2026
Au 06 Décembre 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 25 Septembre 2026
Au 21 Novembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).