artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Lehen erdia

MAIDER LOPEZ. UKITU | Non: Donostiako Tabakalera zentroan. | Noiz arte: 2026ko otsailaren 1era arte.

lehen-erdia
Maider Lopez, Tabakaleran. Arg/ GORKA RUBIO / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 4 Décembre 2025

Zer diren kasualitateak, eta nola diren gauzak. Aurreko batean bikotekideari Maider Lopezen Ataskoa ekintzari buruz hitz egiten aritu nintzaion, bere eskolan arte proposamen ezberdinak izan nahi zituztelako erreferentzia gisa, ondoren ikasleekin proiektuak gauzatzeko. Arte praktika gisa ekintzak egiten zituzten artisten izenak biltzen ari ziren. Handik gutxira, Donostian artista beraren erakusketa handi bat inauguratukozela jakin genuen. Eta ni konturatu orduko, hura iragartzen zuen artikulu bat bidalia zidan; beraz, noski, erakusketa horretara joan beharra genuen.

Ezohiko proposamena da Ukitu erakusketa, bi pausagune baititu, bi espaziotan baitago banatua, bakoitza instituzio batean. Modu honetako azken proposamena duela urte batzuk ikusi nuen; Komisario Berriak programaren lehen aldia izan zelakoan nago. Bertan, erakusketaren lehen zatia Montehermoson aurkeztu zen, Gasteizen, eta bigarrena, berriz, hilabete batzuk geroago, Bilboko Azkuna zentroan. Kasu honetan, ordea, badu aldagai bat Lopezen proposamenak: bi espazioak aldi berean eta hiri berean daude martxan.

Dena den, eta oraingoz, areto bat soilik dut bisitatua, erakusketa erdia: Tabakalerakoa. Hegal nagusia osatzen duten guneetako batean dago, Marlene McCartyren banakakoaren aurrez aurre, eta kontrastean. McCartyren erakusketak bizidunen arteko jarraitutasuna jorratzen du ikuspuntu feminista batetik, eta Maider Lopezen proposamenak ere gorputzera garamatza, baina gorputzaloturak bermatzen dituen eramailetzat ulertuta, aktibatzailetzat, ia espazio formal bihurtuta.

Hamar urte pasatu dira Lopezek Donostian azken banakako erakusketa egin zuenetik: Tokialdatu. Koldo Mitxelenan izan zen, oraindik ere erakusketa azpimarragarriak egiten ziren garaian Ana Salaberriaren zuzendaritzapean. Ez naiz zehatz-mehatz oroitzen, baina gogoratzen dut areto txikitan zatikatutako espazioak erakusketari laguntzen ziola, eta bakoitzean artistaren proiektu bat zegoela erakusgai; eta baita interesgarriena espazioan bertan egindako esku hartzea izan zela ere, aretoko hormen oinarrien bikoizketekin.

Tabakalerako erakusketa ezberdina da;batetik, bertan aurkeztutako proiektuak beste batzuk direlako —gehienak berriagoak—, eta bestetik, gehienakespazio txikietan banatuta egon beharrean, elkarrekiko elkarrizketan aurkezten direlako, espazio ireki batean.

Artistakkeinuetan eta ekintzetan oinarritutako proiektuak garatzen ditu bereziki, eta gertaera jakin horiek eta haietan parte hartzaileek izandako sentsazio eta esperientziak aretora ekartzea zaila da benetan. Ekintza horiek gainazalen batean pausatu behar dira, materia bihurtu behar dira; historikoki, argazkiak eta ikus-entzunezkoak izan dira. Eta hala, aretoan ere argazkiak eta ikus-entzunezkoak gailentzen dira. Baina itzulpen horretan eraldaketa bat dago, esanahian eta interpretazioan ere eragiten duena, esperientzian. Eta hautemate estetikoa mantentzen bada ere, eta testuen bidez ekintzaren nondik norakoak errazago irudika badaitezke ere, ekintzaren jatorrizko potentzialitatearen zantzurik nagusienak bidean galtzen dira. Hala, erakusketan benetako esanahia hartzen duten proiektuak barne espazioetan eragiteko sorturikoak dira, instalazioen bidez bisitariekiko elkarrizketan funtzionatzen dutenak: Señalética (2003/2015) eta Cámaras de vigilancia (2008), aretoko seinalizazio eta bigilantzia kameren presentziaren eta egitekoen inguruan hausnarketak aktibatzen dituztenak, hurrenez hurren. Gainontzeko proiektuek dokumentazio izaera handiagoa hartzen dute, begirada historiko batetik atzera begiratueta memoria mantentzeko ariketa gisara.

Eta nahiz eta konparazioak gorrotagarriak izan, erakusketa honetan nintzelarik ezinbestean zetorkidan burura orain dela hamar urtekoa, eta bertan,ezinbestean faltan izan ditut erakusketarako propio egindako esku hartzeak proposamenari ematen zion batasuna eta ekintza baten parte izatearen ezusteko esperientziaren berezitasuna. Baina agian erakusketan sentitutako hoztasuna proposamenaren erdia soilik ikusi izatearekin lotuta dago; beraz, badut plana hurrengorako.

ukitu

Ukitu

Maider López

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 24 Octobre 2025
Au 07 Février 2026


fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Du 25 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).