artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Natalia Suarezek 'maila berean' jarri ditu pintura eta marrazkia bere azken lanean

Artistak 'Eszena iluna. Bera esna' erakusketa jarri du Donostiako San Telmo museoan. Zazpi pintura handi eta 32 marrazki txiki bildu ditu bertan. Martxoaren 1era bitarte bisitatu ahalko da.

natalia-suarezek-maila-berean-jarri-ditu-pintura-eta-marrazkia-bere-azken-lanean
Natalia Suarez Ortiz de Zarate bere lanetako baten alboan, abenduaren 4an, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 22 Décembre 2025

"Nire lan egiteko modua oso intuitiboa da". Natalia Suarez Ortiz de Zarate artista mintzo da. Lan egiteko modua aski ondo definitua du, eta horixe bera islatu du bere azken erakusketan: Eszena iluna. Bera esna. Hala, zazpi pintura handiz eta 32 marrazki txikiz jantzi dute Donostiako San Telmo museoko Laborategia aretoa. Martxoaren 1a bitarte egongo da ikusgai, eta sarrera doakoa da.

Urtebetez etxean itxi da Suarez, eta horren emaitza izan da aurkeztu berri duen erakusketa. Begia proiektuan jarrita egin ditu lan guztiak;"osotasun batean pentsatuz". Marrazkiekin hasi zen lehen zirriborroak egiten:"Abiadura bat ematen didate, eta denbora gutxian asko sor ditzaket". Sortutako marrazki horien guztien artetik"indarra" dutenak aukeratzen ditu gero, horiek pinturara eramateko."Marrazki bat hartzen dut, eta aurretik prestatua dudan atzealde baten gainean jartzen dut [akrilikoarekin eta espraiarekin egindakoa]. Gero marrazkia kopiatzen dut, eta inprobisazio eta esperimentazio lan bat hasten da hortik, ikusteko nola sostengatu dezakedan marrazki horipinturarekin".

Marrazkiak mihiseen gainean jarrita "beste forma batzuk" agertzen direla azaldu du, baita "desbideratze asko" ere:"Ni zabalik nago irudia aldatzera, baina bai saiatzen naiz hasierako marrazki hori mantentzen. Eta errepikatu ere egiten dira". Aitortu du, esaterako, pintura bat bukatu zuenean asko gustatu zitzaiola agertutakoa, eta, beraz,buelta eman ziola figurari, eta beste pintura batean erabili gero.

Horrexegatik hain justu, pintura eta marrazkia maila berean jarri ditu artistak:"Nik marrazkian topatzen dut beti freskotasuna, eta uste dut pintura hauetan ere egon dela marrazkien energia hori". Bien arteko nahasketaren ondorioz, bi mundu daudela iruditzen zaio:"Alde batetik, figurak daude; eta, bestetik, egitura sendoago batzuk, figura horiei eusten dietenak. Marrazkien arintasuna pinturan sostengatzeko modu bat da".

Marrazkiak eta pinturak ikustean, bat baino gehiago jabetuko da badagoela behin eta berriz errepikatzen denfigura bat. Artistak argitu du ez dagoela nahita eginda:"Ez dut istorio zehatzik kontatu nahi izan; ikuslearen esku utzi nahi izan dut hori, [interpretazioa] irekita uztea gustatzen baitzait. Koadro batek hurrengora eramango du ikuslea". Eta horixe bera gertatu zitzaion Suarezi margotzeko garaian ere: "Iruditzen zait koadro batek galdera batzuk uzten dizkidala; beraz, hurrengo koadroan galdera horiek erantzuten saiatzen naiz; hor agertzen dira beste batzuk, eta horrela pasatzen naiz batetik bestera". Horrek definitzen du haren lan modu "intuitiboa".

Beste hainbat objektu

Koadroez eta marrazkiez gain, badaude erakusketa osatzen duten beste hainbat objektu. Horietako bat da katalogoa. Adrian Romero diseinatzailearekin, Nadia Barkateren testuekin, eta Lander Ibarretxeren eta Mikel Godoyren marrazkiekin osatu du: "Lan kolektibo oso polita izan da. Objektu bezala ulertu eta sortu dut katalogoa, erakusketari beste pisu bat ematen diona".

Koadro bakoitzaren izenburuak ere badu xarma berezi bat, artistarentzat"beste espazio batzuk"baitira, katalogoa bezala:"Harremana izan dezakete ikusten ari zaren irudiarekin edo ez. Ate ireki batzuk dira, ikusleak berak erlaziona ditzan. Irekiak eta iradokitzaileak". Erakusketaren izena nondik otu zitzaion ere azaldu du:"Lehen aipatu dutnarrazioaren iradokizuna. Horretan oinarrituta, Eszena iluna. Bera esnaizenburua gustatu zitzaidan; izan ere, antzerki baten gidoiaren zerbait zuela iradokizidan, gertatuko den akzio bat bezala. Errepikatzen den pertsonaia bat dagoenez, hori azpimarratu nahi nuen, eta fikzioaren iradokizun hori utzi".

Suarez Ortiz de Zarateren erakusketa Artea abian egitasmoko seigarren edizioaren parte da. 2019an jarri zuten abian Kutxa fundazioak eta San Telmo museoak,"garapen fasean dauden artistei bultzada eta babesa eskaintzeko", Ana Lopez Donostiako Kultura zinegotzi delegatuak azaldu duenez. Azpimarratu du, besteak beste, Suarezen lana "oso berritzailea" eta "indartsua" dela.


gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 22 Novembre 2026

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 02 Octobre 2026
Au 28 Décembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).