artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Elkarketa ala murrizketa

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

elkarketa-ala-murrizketa
Bilbaoarteko ateak zabalik egun bateko argazkia.

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 29 Janvier 2026

2024ko abenduaren 12an eman zen ezagutzera Fernando PerezAzkuna zentroko zuzendariaren dimisio gatazkatsua, eta iazko abenduaren 16an jakinarazi zuten Guggenheim Urdaibai proiektua utzi egingo zutela. Hain zuzen, berri esanguratsu horrek estali zuen Bilbo Arteren eta Azkuna zentroaren elkarketarena, oso esanguratsua eta larritzekoa den arren.

Bi erakundeak Bilboko arte esparruko baliabide funtsezkoak dira, eta funtzio oso desberdinak betetzen dituzte. Azkuna zentroak erakusketa propio esanguratsuak ekoizten ditu, askotan Euskal Herriarekin lotura duten arren berton ezagunak ez diren artistenak —Marisa Gonzalez oraintxe, Bene Bergado, Maria Luisa Fernandez—; edo, bertakoak izanda ere, museoetan leku gutxi izan dutenena —Mabi Revuelta, Ana Laura Alaez, Ixone Sadaba, bestek beste—. Horretaz gain, literaturaren, dantzaren, zinemaren eta bestelako adierazpideen topaleku ere bada zentroa.

Bilbo Arte ezezagunagoa da jendartean, bere jarduna arte ekoizpenari zuzenduagoa dagoelako. Urazurrutia kalean kokatuta, tailer espezializatuak eskaintzen dizkie artistei euren lana egin dezaten. Badira beka eta estudioa duten egoiliarrak, baina, horietaz gain, zentroko baliabideak erabiltzeko aukera ematen dien suskripzio bat izan dezakete inguruko artistek. Metala mozteko makinak, zeramika egosteko labeak, 3Dko inprimagailuak edo grabatzeko platoak erabilditzakete, prezio zentzuzko baten truke. Gainera, Bilbo Artek bilduma bat du, 25 urtean bertan egondako egoiliarren lanekin osatutakoa, eta 2023an erakusketa areto berria ireki zuen Uribitarte pasealekuan.

Orain gutxi arte, funtzio desberdin bakoitzak bere arduraduna zuen: Javier Riañok zuzentzen zuen Bilbo Arteko ekoizpen partea, Helena Lopez Camachok bilduma eta erakusketa aretoa, eta Javier Perezek programatzen zuen Azkuna zentroa. Erabaki berriarekin, eta Riañoren erretiroarekin, Lopez Camachok hartu beharko ditu bere gain eginkizun guztiak. Asko larritzen nau horrek. Profesional bikaina da Lopez Camacho, baina argi dago hiru pertsonak egiten zutena baten esku geratzen bada asmoa programazioa murriztea edota funtzioak kentzea dela.

Bi zentro hauek ez dira turistak erakartzeko eginak, bertako arte sistemari eta artezaleei lekua emateko baizik, eta hori salbuespen bilakatzen ari da Bilbon. Azken urteotan "Bilbo mapan jartzeko" balio ez duten ekintza kulturalak gutxiesten eta baztertzen aritu da udala; erabaki hau norabide berberean doalakoan nago. Bada garaia bi erakundeak aldarrikatzeko, beranduegi izan baino lehen.


kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 11 Septembre 2026
Au 01 Novembre 2026

portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

au-sablier-de-l-air

Au sablier de l'air

Philippe Herbet

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Du 01 Octobre 2026
Au 08 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).