artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artisten babeslekua

Zapart euskal artisten sarea sortu dute, euskal lurralde guztietako artistak batzeko asmoarekin. Ikusgaitasuna lortzea dute xede, baita euren eskubideak aldarrikatzea ere.

artisten-babeslekua
Berria

1 Mars 2023 | Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]

Eskutik helduta egon izan dira beti artea eta kultura. Gaur egun ere, hainbat dira adierazpide horretan diharduten artistak, baina arlo horretako hainbat sortzailek uste dute euren lanbidea ez dela ofiziotzat hartzen. "Euskal Herrian badago artearekiko nolabaiteko atxikimendu bat, baina, gerora, ez zaio baliorik ematen: ez gara saltzaileak, eta sorkuntza prozesu osoan ez dugu ordainsaririk jasotzen", kontatu du If Matxikote artistak. Arte mundutik bizi diren artisten egoera aldatzeko asmoz sortu dute Zapart euskal artisten sarea Euskal Herri osoko zenbait sortzailek. Haien arteko zubiak eraikitzea dute xede nagusi, eta euren eskubideak aldarrikatu eta defendatu nahi dituzte; baita ikusgarritasuna lortu ere.

Berez, 2020. urtean sortu zuten Zapart sarea, baina orain hasi dira ezagutarazten: "Aurten urrats jakin batzuk egitea lortu dugu, eta, hala, hasi gara sarea pixkanaka egituratzen". Arte plastikoetako sortzaileak dira gehienbat sareko kide, eta kultur arloko gainerako artisten maila berean egotea lortu nahi dute, Irantzu Lekue artistak kontatu duenez: "Beste edozein kultura eskaintzatako artisten lanekin egiten den bezala, arte plastikoetako sortzaileok gure lanaren saria jasotzeko eskubidea dugu".

Oraingoz, 25 kide inguru daude taldean. "Baina ez gara artistak bakarrik, arte sektore osoko profesionalak biltzea da asmoa", zehaztu du Matxikotek. Tartean, elkarteak, arte espazioak zein galeriak. Era berean, espero dute aurrerantzean gero eta kide gehiago batzea sare horretara: "Norbere eskubideen aldeko dinamika bat da Zapart sarea: gure estatusa aldarrikatu nahi dugu. Uste dut jendeak oraindik ez duela argi hori".

Espainiako Gobernuak intermitente eredua hartu du aintzat Artisten Estatutua sortzeko. Zaparteko kideak, baina, ez daude ados: "Nola liteke artistak beraiek aintzat hartzen ez dituen Artista Estatutu bat egotea? Parisek ez gaitu artista plastiko bisualok intermitente eredu horretan sartzen. Aparteko estatusa eskaintzen digu, ogasun neurri propio eta egokituagoak dituena".

Hain zuzen, Astre sare frantziarraren tresna hartu dute eredu gisa Kalkulagailua sortzeko. Ipar Euskal Herriko artistentzat indarrean dagoen kalkulu sistema bat da hori, baina, orain, Hego Euskal Herrira zabaltzea da euren asmoa. "Erakusketa bat egiteak dakartzan faktoreak aintzat hartuta, gutxi gorabeherako prezio bat ezartzean datza tresna horrek", azaldu du Matxikotek. Besteak beste, kontuan hartzen da erakusketaren iraupena, sarreraren prezioa eta artista kopurua. Aurrerantzean "erreferente" izatea lortu nahi dute: "Artista profesionalen eskubideen bermerako tresna praktiko eta lagungarria da: datuak sartu eta gure lanei prezio bat jartzeko gida gisa balio digu", nabarmendu du Lekuek. Artisten laguntzarako abian jarri duen dispositiboan Kalkulagailua ezartzea onartu du, hain zuzen ere, Euskal Hirigune Elkargoak.

Gizartean ikusgaitasuna lortze aldera, berriz, Artekaria.eus ataria jarri dute martxan. "Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu", zehaztu dute euren webgunean. Museoak, arte zentroak, areto publiko zein pribatuak eta arte galeriak. Horien guztien informazioa bilduko du atari horrek. Erakusketak iragartzeaz gainera, deialdien, prentsaurrekoen eta askotariko jardueren berri ere emango dute webgunean; eta gaurkotasunari lotutako iritzi artikuluak eta analisiak ere txertatuko dituzte. Bestalde, profesionalen txokoa ere badago eskuragarri atari horretan. Artisten "behar bereziei" erantzuteko txoko bat da atal hori, eta, besteak beste, egonaldien, beken, formakuntza saioen eta proiektuetarako deialdien berri ematen dute bertan.

Erronka ugariÀ¯ö¿

Aurrera begira, Elkartasun Kutxa sortzea da Zapart sarearen erronka nagusietako bat. "Artisten lanak bultzatzeko eta laguntzeko balioko du horrek", azaldu du Matxikotek. Oraindik ere, oinarriak finkatu gabe dituztela aitortu du, baina ari dira pixkanaka proiektua garatzen.

Era berean, sarea handitzea ere bada helburuetako bat. "Komunitatea indartu nahi dugu, gauzak elkarlanean egitea beti da onuragarria", azpimarratu du Lekuek. Konpromiso mailaren arabera, hainbat modu daude kide egiteko: "Bizi seinalea eman nahi duen artista izan zaitezke, batetik; edo ekarpen aktiboa egin zenezake, bestetik", azaldu dute euren webgunean. Zapartista, kide aktibo edo zale izateko aukera dago, besteak beste.

Erronka horiek abiapuntua baino ez direla gaineratu dute bi artistek: "Joango gara pixkanaka proiektua finkatuz eta zilegitasuna lortuz".


situ-akzioak

Situ-akzioak

Andrea Canepa

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 26 Mars 2026
Au 19 Juillet 2026

ekoiztu-2025-i

Ekoiztu 2025.I

Elvira Ongil Escribano, Ada Garrués Paularena eta Acid loverz rock

Uharte Zentroa (Uharte, Nafarroa)

Du 22 Janvier 2026
Au 27 Mars 2026

mere-ocean

Mère-Océan

Irène Jonas

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Du 20 Mars 2026
Au 26 Avril 2026

emakumeen-genealogiak

Emakumeen genealogiak

Pilar Citoler bilduma berria

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 12 Février 2026
Au 17 Mai 2026

katalogo-arrazoinatuak-aro-digitalean

Katalogo arrazoinatuak aro digitalean

| 21 Mars 2026

Katalogo arrazoinatua artista batek sortutako obra ezagutu guztien bilduma da. Urte gutxitan, horien digitalizazio masiboak nabarmen hobetu du haien erabilera. Hala ere, digitalizazioak erronka berriak ere ekarri ditu.

burdina-eta-azal

Burdina eta azal

12 Mars | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Silver Ships | Artista: Karlos Martinez Bordoy. | Non: Montehermoso kulturgunean, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 6ra arte.

klientelismoa

Klientelismoa

12 Mars | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Otsailaren 12an Eusko Legebiltzarrean kulturgileen egoera eztabaidatu zuen jardunaz aritu zen Ismael Manterola aurreko astean. Luze jotzen ari da bilkura horren oihartzuna, eta ez da harritzekoa: astero bada Garikoitz Mendizabalek esan zituenak ezbaian jartzen dituen beste adibide bat.

euskal-eskulturak-ez-dezan-gizon-izena-bakarrik-izan

Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan

06 Mars | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkartea osatzen duten hemeretzi artisten lanak bildu dituzte 'Eskultoreak hemen orain' erakusketan. Bizkaiako Batzar Nagusietan dago bilduma ikusgai, Bilbon.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).