artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Amazoniaren alde

Amazoniak. Antzinako etorkizuna | Non. San Telmo museoan, Donostian. | Noiz arte. Apirilaren 12ra arte.

amazoniaren-alde
Amazoniak, Antzinako etorkizuna Donostiako San Telmo museoan. GORKA RUBIO / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 26 Février 2026

San Telmo museoko programazioa bi motako erakusketek osatzen dute: propio museorako egindakoek eta kanpoko beste instituzioren batean ekoiztutako erakusketa ibiltariek. Azken multzo honetan, azkenaldian Bartzelonako CCCB guneak ekoiztutako proposamen dezente izan dira, eta orain martxan dagoena ere halaxe da: Amazoniak. Antzinako etorkizuna izenekoa.

Kataluniako instituzioaren izenak azaltzen duen moduan (Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroa), bertan ekoizten diren proposamenak kultura garaikideari loturikoak izaten dira, eta diziplinartekoak maiz. Beraz, San Telmora iritsi den erakusketa hau ere ildo horien barnean kokatu beharko genuke. Kasu honetan, ordea, komisarioa artearen esparrutik etortzeak atentzio berezia eman zidan: Claudi Carreras da, Arte Ederretan lizentziaduna eta zehazki argazkigintzaren esparruan lan egindakoa. Baina ez hori bakarrik; Amazoniaren inguruko proiektu hau gauzatzeko,elkarlanean ere aritu da ahots ezberdinekin: hango aktibista, pentsalari, historialari, antropologo eta arkeologoekin, baita arte esparruari hertsiago lotzen zaizkien zinemagile, komisario eta artistekin ere. Eta egiletza multzo honek iradokitzen zidan, naiz eta diziplinarteko oinarria izan proposamenak, artearen esparrutik oso hurbil kokatu zitekeela emaitza.

Erakusketa oso handia da tamainan: San Telmoko proposamen nagusiak biltzen diren bi eremuak hartzen ditu haien luzera osoan. Eta edukiei dagokienez ere, oso handia eta mardula da; Amazoniara hurbiltzeko saiakera egin baita, espazio geografiko horren konplexutasun, aberastasun eta kezka guztiak kontuan hartuaz. Horretarako, mostrak hainbat azpi-esparru ditu: Sustraien mezua, Urez egindako zuhaitza, Oparoaldi suntsitzaileak eta Ehun bat gara, bakoitza kolore adierazgarri batekin nabarmendua. Hain zuzen, koloreak zein museografiaren egitura —sartu-irtenez osaturikoa— dira erakusketari erritmoa ematen dietenak, eta, hala, atseginago egiten dute bisitaren esperientzia.

Izan ere, testu asko dago, ikaragarri; gehiegi dagoen irudipena ere ematen du zenbaitetan. Ez haietan dagoen informazioa interesgarria ez delako, edo erakusketarekin bat ez datorrelako; baizik eta testu andanaren ondorioz, proposamenak panfleto itxura hartzen duelako zenbaitetan. Erakusketak ez die bisitariei haien hausnarketa propioa egiteko espaziorik uzten, haien ondorioztapen propioak ateratzekoa; informazio guztia erabat murtxikaturik ematen du, bisitariek hura soilik irents dezaten, erraz, eta gainera, zenbaitetan, informazio bera euskarri ezberdinen bidez transmitituz: testuz zein irudiz; badaezpada izango da, bisitariek edukia ongi barneratu dezaten.

Eta asmo horiei segika, proposamen artistiko batera baino proposamen zientifiko baten aurkezpenera gehiago hurbiltzen dela dirudi. Zientzia enpirikora, gainera: alegia, sinesteko ikusi egin behar dela baieztatzen duen horretara. Izan ere, arte esparrutik egindako ekoizpenetan ere, haien interes artistikoaren gainetik, gertaerak erakusteko helburua gailentzen da, ideien ilustrazio huts bilakatuz. Eta, ondorioz, artelanen izaera bera ere ez da aintzat hartzen, asko inprimatutako kopiak izanik; edo proiektu zinematografikoen kasuan, trailer hutsak.

Hala, proposamen honetako aspekturik azpimarragarriena da testu eta irudiez gain bisitarien beste zentzumenekin ere jokatzen duela geografikoki hain urrun dagoen esparrua hurbiltzeko —erakusketetan oso ohikoa ez dena—: lehenengo aretoaren amaieran, modu erritualez burututako artelanekin batera haien sorkuntzen parte diren kantuak entzuten dira, adibidez; eta ibilbidean zehar, halako potetxo batzuetan, Amazoniako testuinguru ezberdinetako usainak aurkezten dira —batzuk besteak baino atseginagoak—.

Erakusketaren oinarrizko ideia interesgarria da, ez dut hori zalantzan jartzen: Amazoniara hurbilketa bat egitea eta, haren aberastasun eta beharraz kontziente izanik, bere bizirautearen garrantzia aldarrikatzea. Eta hori helaraztea, noski, lortzen da erakusketan zehar; baina, agian, bestelako lengoaia eta moduen bidez, barne hausnarketa sakonagoak bultzatzeko bidea egon zitekeen, erakusketa bisitatzeak albisteak entzutearen edo dokumental bat ikustearen sentsazio bera utzi gabe.


circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Octobre 2026
Au 28 Février 2027

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 11 Septembre 2026
Au 01 Novembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).