artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Beste zerbait, beste nonbait

Miren Doiz artistak 'Aukera batzuk (zabor eta simulakrotik abiatuta)' erakusketa zabaldu du Bilbo Arte aretoan. Berrerabilitako eta topatutako materialak darabiltza bere lanetan, eta egungo gizarteak bizi dituen krisiak azaleratzen ditu.

beste-zerbait-beste-nonbait
Miren Doiz artista, Bilbo Arteko erakusketa aretoan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 27 Avril 2026

Harrizko horma bat dirudi, baina harri itxurako horma paper bat da benetan. Miren Doiz artistak (Iruñea, 1980) urteak daramatza kalean zein hustutako etxeetantopatutako materialakberrerabiltzen, eta, dioenez, behin eta berriz egiten du topo harri paperaren moduko simulazio saiakerekin. "Konstante bat da". Beste zerbait dira gauzak maiz. Zeramikazkoa dirudien ile apaindegiko konketa bat, adibidez, zeramika itxurako erretxinazkoa da benetan. Eta beste zerbait ez badira, beste lekuren bat irudikatzen dute bestela. Inguru erabat industrial bateko etxe baten horman aurkitutako baso lanbrotsu baten irudikapena bezala, kasurako. "Simulazioaren munduan bizi gara". Hondakin horiexek dira bere artelanetarakolehengaiak. Ez diren horiek. Bilbo Arteko egoiliar izan zen iaz, eta bertan egindako lanak biltzen dituen erakusketa zabaldu du orain Bilbo Artek Bilboko Uribitarte kalean duen aretoan. Aukera batzuk (zabor eta simulakrotik abiatuta)deitu du bilduma, eta maiatzaren 31ra arte egongo da ikusgai.

Pinturak berak ez ezik, pintatzeko jardunak ere hasieratik piztu izan dio arreta Doizi. Iruñeko Arte eta Ofizioen Eskolan egin zituen lehen ikasketak, Arte Ederrak ere ikasi zituen gero EHUn, eta Bartzelonan master bat ere egin zuen ondoren. Madrilen bizi da egun, eta, artista ez ezik, unibertsitateko irakasle ere bada. Eta, nolabait ere, oihaletik hasi eta errealitate osora zabalduz joan den jardun bat izan da harena.

"Uste dut ordua badugula diziplinekin obsesionatzeari uzteko", azaldu du. "Baina egia da urte luzez pintura hedatua egin izan dudala nagusiki. Oihala deseraikitzen aritu nintzen, eta zuzeneko interbentzioak ere egin izan ditut hormetan, baina nik Bilbon ikasi nuen, eta beti egon da eskulturaren erreferentzia hori ere, hemen eskultura oso garrantzitsua izan delako. Orain arteko nire erakusketarik piktorikoenetan ere, beti txertatu izan ditut objektuak: pintatzeko ekintzari lotutako elementuak, adibidez. Brotxak erabiltzen nituen, pintura biltzeko erabiltzen diren poteak eta halakoak".

Eta zabalduz eta hedatuz joan da joera hori urteekin. "Hogei urte daramatzat hondakinak baliatzen", onartu du. "Hasieran, nire jardunak sortzen zituen hondakinak erabiltzen nituen. Azken batean, zu zeu ere etengabe ari zara hondakinak sortzen. Hor ikusten duzu kadmio edo kobalto urdina konketatik behera joaten, urarekin nahasita". Orain, ordea, askoz ere zabalagoa da artea sortzeko darabiltzan elementuen zerrenda.

Topatutako materialekin osatutakoak dira Doizek Bilbon jarritako obra guzti-guztiak. Tartean badira zur puskak, zapatak, sokak, lanbasa idorgailuak, kalkulu orriak, horma paperak, larrialdietarako trafikoko triangelu laranja apurtutakoen zatiak, metal puskak, kristalak, tutuak, pala baten hondarrak, norbaitek tarratatutakogerraren aurkako afixak, loreontzi puskak, eraztundunartxibagailuak, altzari hondakinak, autoko alfonbrak…

"Bestelako kezka batzuek gain hartu diote pinturari buruzko hasierako kezka hari, eta esango nuke hondakinak etengabe ekoizten dituen gizarte turbokapitalista hau aztertzen dutela nire azkenaldiko lan gehienek". Baina ez dira krisi global, sozial eta ekologikoak bakarrik, onartu duenez, denbora batez krisi sakona bizi izan baitu artearen munduarekin berarekin ere. Eta, dioenez, krisi horien guztien pilaketaren ondorio ere bada Bilboko erakusketa.

Autonomia eta iraupena

"Niretzat, artea da nire autonomia gune nagusia", ebatzi du Doizek. "Benetan oso gauza gutxi erabaki ditzakegu bizitzan, baina artearen esparruan nik hartzen ditut erabaki guztiak, eta ez nago horri uko egiteko prest, nahiz eta, era berean, oso latza den herrihonetan artearen munduan bizirik irautea;ikaragarrizko hauskortasuna du gure bizibideak".

Hiru gune ditu erakusketak. Lehena eta azkena dira aretorik txikienak, eta hor ikusten da argien Doizen ikuspegi piktorikoa. Hain zuzen, bereak pinturarik gabeko obra piktorikoak direla zehazten du erakusketarako prestatutako testuak. Izan ere, ez dago horman zintzilikatutako margolanik, eta, halere, pinturaren logikarekin sortutakoak dira haren piezak. Lerroak ikus daitezke. Kolore masak. Konposizioak.

Erdikoaretoa da erakusketako lekurik handiena, eta baita argiki eskultorikoena ere. Beste bi aretoetan bezala, hor ere badira hormara zein zorura zabaltzen diren elementuak, baina badira hormatik kanpo ia era buruaskian ikusteko sortutako piezak ere. Baina Doizek dioenez, erabat eskultore denean ere, ez du uste sekula pinturatik erabat apartatu denik. "Niretzat, eskulturetan ere kolorea da garrantzitsuena: eskulturen formak ere kolorearen bidez erabakitzen ditut, adibidez, oraindik ere nire ikuspegia pintorearena delako".

Euskarazko bisita gidatua egingo dute bihar, asteazkena, eta hilaren 29an egingo dute gaztelaniazkoa. Horrez gainera, Itsaso Iribarrenek eta German de la Riverak performance bat egingo dute maiatzaren 14an, eta erakusketari buruzko liburuaren aurkezpena ere egingo dute. Maiatzaren 21ean izango da hori.


circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Octobre 2026
Au 28 Février 2027

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 18 Octobre 2026

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).