artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Euskal artisten ordezkaritza bat Veneziako Biurtekoan izango da, 1976ko sortzaileen "lekukoa" hartuta

Eusko Jaurlaritzak, Artiumek eta Etxepare Euskal Institutuak 'I Baschi alla Biennale 1976/2026' programa ondu dute elkarrekin, duela 50 urte biurtekora joan ziren euskal artistak gogoan hartuta. Maiatzaren 6tik 8ra aurkeztuko dute, Venezian.

euskal-artisten-ordezkaritza-bat-veneziako-biurtekoan-izango-da-1976ko-sortzaileen-lekukoa-hartuta
Jaurlaritzako ordezkariak, artistak eta eragileak Artiumen, 'I Baschi alla Biennale 1976/2026' programaren aurkezpenean. RAUL BOGAJO / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 27 Avril 2026

Aurten 50 urte beteko dira Euskal Herriko artista, zinemagile, musikari eta poeta talde batek Veneziako arte garaikidearen biurtekoan parte hartu zuenetik. 1976ko urrian izan zen, Franco diktadorea hil berritan, eta giro politikoa oso nahasia zela. Garai hartan, euskal kultura eta "herri baten ahotsa" nazioarteko erakusleihoan erakutsi zituzten, besteak beste, Nestor Basterretxeak, Fernando Larrukertek, Jose Antonio Sistiagak, Jose Maria Zabalak, Joxean eta Jesus Artzek eta Mikel Laboak. Euskal artisten urrats "aitzindari" hark mende erdi bete duenean, haien "lekukoa" hartu, eta Veneziako Biurtekora itzuliko dira zenbait euskal sortzaile, kultur eragile eta instituzio, I Baschi alla Biennale 1976/2026 proiektuaren bidez.

61. aldia du Veneziako Biurtekoak, eta maiatzaren 9tik azaroaren 22ra egingo dute, In Minor Keys lelopean. Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Artiumek elkarlanean ondu dute euskal ordezkaritzak hara eramango duen egitaraua, eta maiatzaren 6tik 8ra bitarte aurkeztuko dute. Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azaldu du proiektuak memoria eta sorkuntza garaikidea uztartuko dituela, eta gogoeta bat proposatuko duela arteak "adierazpen, askatasun eta baieztapen kolektiborako tresna gisa" betetzen duen zereginari buruz.

Gasteizko Artium museoan aurkeztu dute euskal ordezkaritzak biurtekora eramango duen egitaraua. Ekitaldian izan dira, besteak beste, 1976ko biurtekoan parte hartu zuten Jose Maria Zabala eta Jose Angel Rebolledo artistak, baita garai hartako sortzaile batzuen senideak eta esparru artistikoko eta akademikoko ordezkariak ere.

1976an Veneziara joan ziren euskal artistek "herrigintza eta kulturgintza" lehen lerrora eraman zituzten, eta nazioarteko eztabaidaren erdigunean kokatu zuten Euskal Herriko errealitate kultural eta politikoa, Bengoetxeak gogorarazi duenez. 50 urte geroago, "Euskadi beste leku batetik eta beste tresna eta hizkuntza batzuekin bueltatuko da Veneziara, baina oraingoan, eta orduan ez bezala, erakunde propioekin eta kultur sistema sendo batekin". 1976ko gertaera hura "modu kritikoan" berraztertzea, eta, batez ere, sortzaileen belaunaldien arteko elkarrizketa bultzatzea izango du xede aurtengo ekinbideak.

Hiru ardatz eta hiru gune

"Izan ginena, garena eta izan nahi duguna islatzen duen programa bat egin dugu", nabarmendu du sailburuak. Egitaraua hiru ardatzetan egituratuta dago —instituzionala, akademikoa eta artistikoa—, eta hiru lekutan garatuko dute: programa instituzionala Veneziako San Juan Ebanjelariaren Eskola Handian egingo dute, eta Imanol Pradales lehendakaria buru izango da. Bestetik, programa akademikoa Ca' Foscari Unibertsitateko Santa Margherita entzunaretoan garatuko dute. Han euskal arteak nazioarteko testuinguruan izan duen rola aztertzeko jardunaldiak egingo dituzte, eta, besteak beste, Joseba Zulaika antropologoa, Miren Vadillo arte irakaslea, Peio Agirre komisarioa eta Beñat Sarasola EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultateko irakasle eta idazlea gonbidatu dituzte identitateaz, errepresentazioaz eta gizarte eraldaketaz mintzatzera.

Contarini della Porta di Ferro jauregiak hartuko ditu jarduera artistikoak. Asmoa da duela 50 urteko gertakarien dimentsio historikoa eta politikoa aztertzea, eta, horretarako, material historikoak —ikus-entzunezkoak, soinuak eta dokumentuak— eta obra garaikideak uztartuko dituzte. Besteak beste, 1976an aurkeztutako lanak ikusgai jarriko dituzte, hala nola Nestor Basterretxearen eta Fernando Larrukerten Ama Lur filma, Jose Antonio Sistiagaren ...ere erera baleibu izik subua aruaren... film esperimentala, Jose Mari Zabalaren Axut pelikula eta Jose Angel Rebolledoren Arriluze pieza.

Artiumeko bildumaren parte diren beste lan batzuk ere paratuko dituzte Venezian, hala nola Mari Puri Herreroren El juicio de Burgos (manifestación) (1971) eta Damaris Panen Dobla (2021) margolanak. Halaber, Itziar Okarizen performance bat eta Tripak kolektiboaren beste bat ere ikusi ahalko dira.


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 18 Septembre 2026
Au 06 Décembre 2026

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Juillet 2026
Au 10 Janvier 2027

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 12 Octobre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).