artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Euskal artista gazteen saretzea bistaratu du 'Ertibil Bizkaia' erakusketak Bilbon

Aurtengo deialdira aurkeztutako hemezortzi artistaren lanak bildu dituzte Rekalde aretoan. Estela Miguelek eta Markel Gonzalez Elezkanok jaso dute lehen saria, Natalia Suarezek bigarrena eta Jone Elorriagak hirugarrena.

euskal-artista-gazteen-saretzea-bistaratu-du-ertibil-bizkaia-erakusketak-bilbon
Estela Miguel eta Markel Gonzalez Elezkano artistak, Ertibil Bizkaia deialdian parte hartu duten beste hainbat artistarekin, Bilboko Rekalde aretoan. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 10 de Agosto 2026

Aurkezpen bat izan da, baina izan du lagunarteko topaketa baten aire bat ere. Guztira165 proposamen jaso ditu aurten Ertibil Bizkaia deialdiak, eta haien arteko hemezortzi hautatu ditu aditu talde batek Bilboko Rekalde aretoan antolatutako erakusketarako. Elkarrekin ikasi dute artistetako batzuek. Tailer berean egiten dute lan hainbatek. Eta, are, badira kolaboratu izan duten sortzaileak ere. Eta, hain zuzen ere, artista bakoitzaren lanez gain, artisten arteko harreman sare horixe ere bistaratzen du bildumak.

Hemen proiektuko kide dira Estela Miguel eta Markel Gonzalez Elezkano, esaterako, eta haiek sortutako Hala bazan eta ez bazan lanak eskuratu du aurtengo deialdiko lehen saria.Hain justu ere, pieza hori osatzen lagun izan duten Tripak kolektiboko Natalia Suarez Ortiz de Zarate artistak eskuratu du bigarren saria, 6354margolanari esker. Azkenik, Jone Elorriaga Soto artistaren Contenidainstalazioak jaso du hirugarren saria, eta, hiru lan horiekin batera, epaimahaiak erakusketarako aukeratutako beste hamabost artistak osatu dute zerrenda.

"Oihalek zer poltsiko eduki ditzaketen ikertu genuen, eta hortik abiatuta saiatu ginen haiek desegiten". Miguelek eta Gonzalezek 2016an jarri zuten abian Hemen proiektua, eta Bilboko Erronda kalean dute egoitza. "Neoartisautzako lantegi bat" da gunea, haien hitzetan, eta sorkuntzarako ez ezik, dibulgazio garaikiderako ere baliatzen dute. Ikastaroak eta tailerrak ere ematen dituzte, eta arropa marka propio bat dute: H05. Eta, nolabait, joan-etorriko jardun eta saretze horren guztiaren erakusgarri da orain Ertibil Bizkaian saritutako proiektua ere. Sortzaileen hitzetan, berez, "aitzakia gailu bat" baita haien artelana. Aitzakia bat, "batera egoteko bestelako moduak bilatzeko". Eta aitzakia bat"bizitza berri bat kontatzeko".

"Marrazketa da nire lan prozesuen oinarri nagusietako bat, eta haren freskotasuna eta berehalakotasuna biltzeneta pinturara eramaten saiatzen nabil azkenaldian"

NATALIA SUAREZ ORTIZ DE ZARATE Artista

Eremuak programan parte hartzeko eskari batek abiatu zuen proiektua, eta oihal beltz bat da, funtsean. Edo hori da aitzakia behintzat. Oihal hori poltsikoz, zakuz eta bestelako elementuz beteta baitago, eta, Bilbonlurrean bilduta jarri badute ere, behin baino gehiagotan zabaldu, mugitu, tolestu, eta erabili dute, eta beti era kolektiboan. Zornotzan aurkeztu zuten pieza lehenengoz, eta, era berean, bertan aktibatu zuten lehen aldiz ere, herriko frontoian. Poltsikoz, zakuz eta zuloz betetako oihal horrekin zer egin zitekeen ikertu zuten herritarrekin, eta berriz biziarazi zuten pieza gero, Tripak kolektiboko kideekin, handik denbora batera. Eta, hain zuzen ere, bizialdi horien lekukotza ematen duten hainbat argazki ere jarri dituzte ikusgai Rekalde aretoan.

Bat-batekotasuna

Suarez Ortiz de Zarateren margolanaren erdialdean giza figura etzan bat ikus daiteke. Azaldu duenez, lanean ari denean, pieza batzuek harritu egiten dute bera ere, eta, maiz, sorpresahorri segika sortzen zaizkio ondorengo lanak ere. Hori gertatu zitzaion orain Bilbon ikusgai dagoen 6354margolanarekin. Olioa, pintura akrilikoa eta espraia uztartzen ditu lanak, eta, nolabait ere, teknika horien arteko joan-etorritzat deskribatu du margolana. "Marrazketa da nire lan prozesuen oinarri nagusietako bat, eta haren freskotasuna eta berehalakotasuna biltzen eta pinturara eramaten saiatzen nabil azkenaldian, berezpinturak, eta batez ere olioak, tempo motelagoak dituen arren".

Askotarikoa da erakusketa. Mikel Laboaren Hegazti errariakabestia entzun daiteke, esaterako, Izaro Mazo artistak aretoan jarritako bideo sorkuntzan. La Plata hiriaren kanpoaldean trenetik ateratako hainbat argazkik osatzen dute Julen Sainz de Rozas Gonzalezen pieza. Idoia Leatxe artistaren bi eskultura ere ikus daitezke aretoan, autoen osagaiak birkonfiguratuz osatutakoa. Eta, azkenik, Ibon Landa artistak aldizkariak metatuz osatutako piezak ixten du ibilbidea.

Ertibil Bizkaiak 44. aldia izan du aurtengoa. Deialdian parte hartu nahi duten artistek 35 urtetik behera izan behar dituzte beti, eta Bizkaikoak izan behar dute edo, bestela, Bizkaian aritu behar dute ikasten edo lanean. Erakusketan parte hartzeko hautatutako artista bakoitzak 2.000 euro jasotzen ditu, eta lehen sariaren irabazleak7.000, bigarrenaren irabazleak 5.000 eta hirugarrenaren irabazleak 4.000 euro. Gainera, Japonian bi hilabeteko egonaldi artistikoa egiteko aukera izango dute lehiaketan saritutako artistek.

Erakusketa ibiltaria

Duela sei urte jarri zituzten martxan egonaldi horiek, eta antolatzaileak pozik azaldu dira orain artean izandako emaitzekin. Kultur trukea sustatzen duelako, batetik, eta baita artistei euren lan esparrua zabaltzeko aukera ematen dielako ere, bestetik. Aurtengo sarituek 2027ko uztailean eta abuztuan egingo dituzte egonaldiak.

Hain zuzen ere, Ertibilek "bi helburu" duela aipatu du Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak. Batetik, artista gazteei euren ibilbide profesionalaren hasieran laguntzea, eta euren lanak Bizkaian erakusteko aukera ematea. Horregatik erakusketa ibiltaria izan ohi da, eta lanak, Bilboko Rekalde aretoan ez ezik, Barakaldon, Basaurin eta Igorren ere egongo dira ikusgai datozen hilabeteetan.

Egoitzak

  • Bilbo. Rekalde aretoan, urriaren 18ra arte.
  • Barakaldo. Ceferino del Olmo aretoan, urriaren 21etik azaroaren 5era.
  • Basauri. Arizko dorretxean, azaroaren 6tik 29ra arte.
  • Igorre. Lasarte aretoan, azaroaren 30etik abenduaren 30era.

ARTISTAK

  • Estela Miguel eta Markel Gonzalez Elezkano. Lehen saria
  • Natalia Suarez Ortiz de Zarate. Bigarren saria
  • Jone Elorriaga Soto. Hirugarren saria
  • Julen Sainz de Rozas Gonzalez
  • Solonur
  • Argiñe Ceballos Gelozaga
  • Raimo Gali i Munt
  • Jorge Isla
  • Idoia Leatxe Olague
  • Clara Leton Gil
  • Ibon Landa Amutxategi
  • Izaro Mazo Zuloaga
  • Martze do Nascimiento Goiria
  • Javier Ozkoidi
  • Kathy UdaondoCarmen Valero Rodriguez
  • Judith Voet
  • Andoni Zamora Txakartegi
ertibil-bizkaia-2026

Ertibil Bizkaia 2026

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 14 de Julio 2026
Al 06 de Septiembre 2026


bideko-ezustekoak

Bideko Ezustekoak

Graciela Iturbide

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 30 de Agosto 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Octubre 2026
Al 21 de Febrero 2027

natura-harmonia-poesia

Natura Harmonia Poesia

Mikel Lertxundi

Okendo Kultur Etxea (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 26 de Junio 2026
Al 29 de Agosto 2026

museo-bat-eraikitzea-erakusketetatik-harago

Museo bat eraikitzea erakusketetatik harago

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 24 de Agosto 2026

Zazpi urte eta erdi daramatza Beatriz Herraezek Artium museoaren zuzendari. Bilduma artistikoa erdigunean jarri, dokumentazio eta artxibo lana indartu, eta arte garaikidearen kontakizun kritiko bat osatu du.

alvaro-ledesma-artista-hil-da-51-urte-zituela

Alvaro Ledesma artista hil da, 51 urte zituela

Odile Bourguignon Goñi [BERRIA.eus]
| 14 de Agosto 2026

Eskultore lanetan aritu zen bereziki, baina, besteak beste, argazkilari, margolari, musikagile, bideogile eta idazle ere izan zen.

olioz-eta-esperientziaz-margotutako-gainazalak

Olioz eta esperientziaz margotutako gainazalak

Malen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 14 de Agosto 2026

Kur galeria berriro zabaldu dute, Hondarribian, 2023an Donostiakoa itxi ondoren. Jose Antonio Sistiagaren erakusketa bat jarrita inauguratu dute erakustokia.

cm2-konspiratzeko-metro-koadro-gutxi-batzuk

CM2: konspiratzeko metro koadro gutxi batzuk

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 14 de Agosto 2026

Gasteizko CM2 aretoa arte garaikiderako gune independente bat izan zen. 1992tik 1996ra bitarte ia 30 erakusketa antolatu zituen, eta ideiak partekatzeko eta eztabaidarako erreferentziazko gune bilakatu zen artista askorentzat, batez ere hasiberrientzat.

azalaren-atzean-ezkutatzen-den-hori

Azalaren atzean ezkutatzen den hori

Malen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 2 de Agosto 2026

Kutxa fundazioak Sally Mann argazkilari estatubatuarraren hamahiru seriez osatutako erakusketa bat ondu du Tabakalerako Artegunea aretoan. Urriaren 18ra arte bisitatu ahal izango da.

santos-inurrietaren-margolanik-intimoenak-paisaiak

Santos Iñurrietaren margolanik intimoenak: paisaiak

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 25 de Julio 2026

Artistak aurrez sekula erakutsi gabeko paisaiak bildu dituzte Bilboko Lumbreras galeriako erakusketan. Langintza horri eskainitako liburu bat ere kaleratu dute, eta dokumental labur bat ere egin diote.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).