artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Musika eta irudia: Diskoen karatulak objektu artistiko gisa

Mikel Bilbao Salsidua UPV/EHUko irakasleak Eresbil artxiborako egindako azterlanean, Euskal Herriko ehunka diskoren azalak berreskuratu ditu, horien egile diren artista eta diseinatzaile grafikoen lanak aldarrikatzeko asmoz.

musika-eta-irudia-diskoen-karatulak-objektu-artistiko-gisa
Mikel Bilbao Sasildua Arte Ederretako Fakultatean | Argazkia: Ibai Biritxinaga. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU

27 de Marzo 2023 | Campusa | EHU

Historian zehar, hainbat ikerketa egin dira sorkuntza lanaren eta sormenaren inguruan, gure kultura ondarearen alderdi adierazgarria baitira. Nolanahi ere, Mikel Bilbaok, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakasleak, uste zuen zor bat kitatzeke zegoela binilo diskoen eta CDen karatulekin, eta ezinbestekotzat jo zuen horrelako lanen egileen sormen eta talentua aldarrikatzea. Horregatik, Eresbil - Musikaren euskal artxiboak "Artearen eta diseinu grafikoaren artean. Disko-karatulak" azterlana egitea eskatu zionean, berehala onartu zuen erronka, zalantzarik egin gabe, eta ehunka karatulen ikerketa eta analisi historiko-artistikoan murgildu zen. Ondoren, Eresibilek webgune tematiko bilakatu du ikerketaren emaitza. Lanean jasotako pieza guztiak historiaren parte dira, eta horien iturburu izan ziren produktu musikalen edukiari lotuta daude ezinbestean.

Egungo ikuspegitik aztertuta arraroa irudi dezakeen arren, musika industriaren lehen hamarkadetan, eduki musikala biltzeko euskarri baino ez ziren diskoak eta paper lodiz egindako zorroetan saltzen ziren, azalik gabe. Horrekin lotuta, Mikel Bilbaok dio Alex Steinweiss diseinatzaileak egin zuela binilo disko baten lehen karatula, 1940an. Columbia Records diskoetxeak Smash Song Hits diskoa argitaratu zuen eta salmentak masiboak izan ziren; horrek mugarria markatu zuen diskoetxeek beren produktuak sustatzeko erabiltzen dituzten teknikei zegokienez. "Punta-puntako apeu bisuala izan zen. Irudiei esker, karatularen imajinario hark desira-objektu bilakatu zuen diskoa eta ordura arte kontsumitzaileek euskarri harekin izandako harremana aldarazi zuen". Halaxe azaldu du Artearen Historia eta Musika Saileko irakasleak.

Karatulak Euskal Herriko kultura bisual eta artistikoaren parte adierazgarria dira. Ikerketak sortzaileen lana aldarrikatu eta azalen bilakaeraren garrantzia azpimarratzen du

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagunduta, Musikaren euskal artxiboak proiektu bat abiatu zuen, hirurogeiko hamarkadatik gaur egun arte argitaratu diren 4.000 disko-karatulatik gora formatu digitalean gordetzeko. Merkaturatu ziren unetik bertatik, lan musikalekin lotu izan dira artelan horiek guztiak, "musikaren eta arte plastikoen arteko elkarreraginaren" isla argi bilakatuta. Bilduma zabal horretatik, Mikel Bilbaok hainbat ale aukeratu zituen diseinuaren kalitate zalantzazkoa, originaltasuna edo sortzailearen adierazgarritasuna irizpide hartuta.Hala, proiektu osoaren helburu nagusia izan da sortzaileen lana aldarrikatzea eta horrelako piezek izan duten bilakaeraren garrantzia azpimarratzea, Euskal Herriko kultura bisual eta artistikoaren parte adierazgarria baitira.

Karatulen diseinuaren egileei dagokienez, esan daiteke bi profil profesional uztartu direla: "Batzuk artistak izan dira, era puntualean karatularen baten diseinua egin dutenak. Besteak grafistak, sorkuntza aplikatuak egiten diharduten profesionalak, hau da, disko, liburu eta abarren azalak diseinatzen dituztenak. Adibidez, ez dut uste Néstor Basterretxea edo José Luis Zumeta diseinatzaile grafikotzat jo ditzakegunik, zentzurik zorrotzenean. Haien ekoizpenaren zati bat baino ez da karatulena, baina artistak izan ziren funtsean" azaldu du. Gaur egun, eredu dual honek bere horretan jarraitzen du; batzuetan, artista batengana jotzen da era puntualean karatula bat egin dezan, baina, oro har, diseinu grafikoarekin lotura duten profesionalak arduratzen dira lan horretaz.

Bilbaok "Artearen eta diseinu grafikoaren artean" kapituluan azaltzen duenez, artearen nahiz diseinuaren munduan izan diren korronteek eragin nabarmena izan dute diskoen azaletan. "Diskoen azalak abiapuntu hartuta, sakon azter daitezke diseinu grafikoaren historia eta haren korronte ezberdinak, baita musika ekoizpenari lotutako arte adierazpenen forma eta teknikak ere, hala nola ilustrazioa, argazkilaritza…" azaldu du Bilbaok. Gainera, errealitate musikal ezberdinen isla ere badira karatulak. Espainian esterako, 80ko hamarkadan "movida madrileña" mugimendua izan zen postmodernitatearen erreferenteetako bat. Edonola ere, Bilbaok dioenez, Euskadiko egoera oso bestelakoa zen eta, ondorioz, espiritu hark hemen ez zuen lekurik kausitu; "contra movida" antzeko bat sortu zen. "Espainiako gainerako lekuetan Alaska y los Pegamoides taldearen erritmora dantzatzen ziren bitartean, Euskal Herriko errealitate sozioekonomiko eta politiko gogorraren ondorioz, oso bestelako musika sortu eta entzuten zen hemen, eta disko haien irudia ere oso bestelakoa zen, jakina". Orduan sortu ziren hainbat talde entzutetsu, hala nola Eskorbuto, La Polla Records, Kortatu edo Vulpes.

"Euskal Herriko errealitate sozioekonomiko eta politiko gogorraren ondorioz, hemen sortu eta entzuten zen musika oso bestelakoa zen, eta disko haien irudia ere"

Ikerlanean aipatzen diren izenen artean azpimarratzekoak dira hainbat artista ezagun: Néstor Basterretxea eta José Luis Zumetaz gain (dagoeneko aipatu ditugu), han ziren Juan Luis Goenaga, Rafael Ruiz Balerdi eta Vicente Ameztoy, baita UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko zenbait irakasle ere. Horiek bezain garrantzitsuak dira emakumezko artista eta diseinatzaileen izenak, maiz ahaztuak: Rosa Valverde, Laura Esteve, Estíbaliz Sádaba, Dora Salazar, Itziar Barrio, Susana Rico, Mel Mardaraz edo Eider Corral.

Ikerlanean 600 bat karatula aipatzen dira. Lanean aztertu diren azalen bidez ilustratutako disko guztiek ez zuten lortu arrakasta eta ospea; hau da, bilduman ez dira lan arrakastatsuak soilik jaso, sorkuntza edo diseinu grafikoaren aldetik adierazgarrienak izan ziren lanak jaso nahi izan baitira. Bilbaoren hitzetan, "Sarritan, bat etorri izan dira mugarri musikala eta kalitate grafikoa, baina, ikerlan honetan, aitortza merezi duten lanak berreskuratu eta ezagutarazi nahi izan ditugu, batez ere, emakumeenak, zeinak, zoritxarrez, askoz ere ezezagunagoak izan baitira".

Bukatzeko… Gai izango zinateke karatularen bat nabarmentzeko?

Oso zaila da hain eremu zabalean baten bat aukeratzea, baina niri izugarri gustatzen zaizkit José Luis Zumetak Mikel Laboaren disko gogoangarri haietarako sortu zituenak (Bat, Hiru [1971] esaterako), edota Eider Corralek azken urteetan egin dituen diseinuetako batzuk.

Eta nolakoak dira gaur egun argitaratzen diren diskoen azalak?

Galdera ona da hori, eta erantzun zaila du. Musika kontsumitzeko dugun modua eta, ondorioz, musika industriaren errealitatea nabarmen aldatu dira azken hamarkadetan. Izan ere, duela hainbat urtetatik, zuzenean deskargatu eta erraz ekoitzi eta merkaturatu daiteke musika, euskarri finko batean argitaratu beharrik izan gabe. Hori dela eta, karatulen presentzia txikituz joan da. Hala eta guztiz ere, aldi berean existitzen dira deskarga digitalak eta bildumazaleentzako edizioak, edo desagertutzat jotzen genituen hainbat euskarri, biniloa kasu. Hortaz, denetarik dagoela esan dezakegu. Nik neuk, tarteka musika deskargatu egiten dudan arren, bereziki gustuko dut euskarri fisikoa eta, zaharkitua dirudien arren, aukeran, nahiago dut disko fisikoa deskarga digitala baino, edo liburua ebook-a baino.


etorkizun-ezeztatua

Etorkizun ezeztatua

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2025
Al 11 de Enero 2026

artelekun-zehar-1987-2002

Artelekun zehar. 1987-2002.

Una exposición sobre Arteleku a través del archivo

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 04 de Julio 2025
Al 11 de Enero 2026

hivernies

Hivernies

Patrick Bogner

L'Angle (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 21 de Noviembre 2025
Al 19 de Diciembre 2025

pintamonas

Pintamonas

Zaragüeta

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 10 de Octubre 2025
Al 22 de Febrero 2026

alma-de-cantaro

Alma de cantaro

Alberto Peral

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 12 de Diciembre 2025
Al 14 de Febrero 2026

tinduen-zirriborroen-kontserbazio-delikatua

Tinduen zirriborroen kontserbazio delikatua

12 de Dic. | Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]

Marrazki bilduma handia du Baionako Bonnat Helleu museoak. Tindu lanak egiteko zirriborroak dira gehien-gehienak, eta, erakusleihoetan izateko, zaharberritu behar izaten dituzte. "Xinaurri lana" dela kontatu du Cecile Bignon kontserbatzaileak.

materialtasunaren-ondarea

Materialtasunaren ondarea

11 de Dic. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Argizari galdua | Artistak: Askoren artean. | Non: Iruñeko Ziudadelako Labean. | Noiz arte: urtarrilaren 25era arte.

frank-gehry-bilboko-guggenheim-museoaren-arkitektoa-hil-da

Frank Gehry Bilboko Guggenheim Museoaren arkitektoa hil da.

| 10 de Diciembre 2025

Arkitektoa abenduaren 5ean, Santa Monican (Kalifornian) 96 urte zituela zendu da. Beren garaia hainbeste aztarna utziz eta hirigintza-paisaian hain nabarmen eragin duten arkitekto gutxik lortu dute Frank Gehryk lortutakoa.

art-beyond-fire

Art Beyond Fire

10 de Dic. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Arteari eta arriskuari buruzko topaketak antolatu zituen aurreko azaroaren 27an Moving Artists delako GGKE garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak. Ixone Sadaba artistak eta Ignacio Rodriguez Tucho abokatuak sortutako erakundeak gatazkak dauden tokietan bizi diren artisten mugikortasuna du helburu. Era berean, gure inguruko artistek gatazkak dauden tokiak ezagutu ditzaten da beste helburuetako bat.

nafarroako-museoak-bere-erakusketa-iraunkor-osoa-berriz-ireki-du

Nafarroako Museoak bere erakusketa iraunkor osoa berriz ireki du

| 9 de Diciembre 2025

Irekiera energia-eraginkortasuneko lehen faseko obren amaierarekin etorri da. Estalkiaren isolamendua eta kanpoko arotzeria berritu dira, eta aretoak eguneratu eta garbitu. Bigarren fasea martxan da jada eta Museoak 2026rako aldi baterako erakusketa eta programazio zabala aurkeztu du.

degasek-eginiko-eta-orain-arte-ezagutu-gabeko-margolan-bat-autentifikatua-izan-da

Degasek eginiko eta orain arte ezagutu gabeko margolan bat autentifikatua izan da

05 de Dic. | JdAren artikulutik itzulia

Michel Schulman, XIX. eta XX. mendeetako margolanen adituak, Edgar Degas artistaren margolan berri bat autentifikatu duela jakinarazi du. Artistaren garai italiarrekoa litzateke, 1856 eta 1860 artekoa. Margolana, adituak sortutako Edgar Degasen katalogo arrrazoinatu digitalizatuan sartu da. Egiazko bertsioa bilduma partikular batean dago.

lehen-erdia

Lehen erdia

04 de Dic. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

MAIDER LOPEZ. UKITU | Non: Donostiako Tabakalera zentroan. | Noiz arte: 2026ko otsailaren 1era arte.

esanguratsu

Esanguratsu

04 de Dic. | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Guggenheim museoan, Maria Helena Vieira da Silvaren margo eder baten aurrean nengoela, etorri zitzaidan galdera burura: zergatik ez du erakusketa honek berrireki Bilboko Arte Ederren Museoa, Georg Baselitzenak egin beharrean?

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).