artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Italiar estatuak Giacomo Ballaren etxea santutegi izendatu du

Artistaren bizilekua Estatuaren jabetzakoa bilakatu da, maiz faltsutua edo gaizki esleitua izan den obra babestuz.

italiar-estatuak-giacomo-ballaren-etxea-santutegi-izendatu-du
Giacomo Balla. Arg/ Dom. publikoa

Olivier Tosseriren artikulutik itzulia [JdA]
| 8 de Noviembre 2025

Italiako Estatuak erabaki du Giacomo Balla artista futuristaren etxe historikoa museo publiko bihurtzea. Guztira 6,9 milioi euro ordaindu ditu: 6 milioi artelanak eta altzariak erosteko, eta 900.000 euro apartamenduaren jabetzagatik. Casa Balla, Erroma hiriko via Oslavia kalean kokatua, Ballaren, bere emazte Elisaren eta Luce eta Elica alaben bizilekua eta sorkuntza-lekua izan zen, 1929tik 1958ra artistaren heriotzara arte. Etxe-tailer soila baino gehiago, espazio hori benetako esperimentazio laborategi bat izan zen, non futurismoaren printzipio estetikoak eguneroko bizitzako alderdi guztietan aplikatzen ziren. 1915ean Balla eta Fortunato Deperok sinatutako Ricostruzione futurista dell'universo (Unibertsoaren berreraikuntza futurista) manifestuari jarraikiz, arteak guztia blaitu behar zuen.

Horma, sabaia eta ateak kolore bizi-biziz margotuak daude, eta motibo futuristez apainduak. Forma geometriko hautsiak eta konposizio abstraktuak giro bizia sortzen dute etxean, non altzariak eta eguneroko objektuak artistak eta bere familiak diseinatu, apaindu eta eraldatu zituzten. Giacomo Ballak, modaren arloan ere lan egin zuena, jantzi futuristak diseinatu zituen, etxean bertan erabiltzen zituztenak. Horiek ingurune bisualari osagarri zitzaizkion, etxekoak ere etxe-artelanaren elementu mugikorrak bihurtuz. Gela ezberdinetan margolanak, eskulturak, marrazkiak, zirriborroak eta antzerkirako proiektuak ikus daitezke.

Etxea ondare nazional mailara igo da

Luce eta Elica 1990eko hamarkadan hil zirenean, Casa Balla abandonatua geratu zen. Denboran izoztuta eta 2004an Kultura Ministerioak kultur intereseko ondasun izendatu zuen. Lehen berritze-lanak Istituto Centrale del Restauro (ICR) erakundeak egin zituen. Azken urteotan, Erromako Superintendente Bereziak eta herederoek, Italiako Bankuarekin elkarlanean, berritze berriak bultzatu dituzte, bereziki apartamenduan dauden artelanak kontserbatzeko. Etxea berriro 2021eko ekainean ireki zuten, Giacomo Ballaren jaiotzaren 150. urteurrenaren harira, MAXXI Museo Nazionala (Museo nazionale delle arti del XXI secolo) eta Erromako Superintendente Bereziaren arteko lankidetza instituzionalari esker.

"Estatuaren jabetzakoa bihurtzean, Casa Ballaren etorkizuna bermatua dago museo publiko iraunkor gisa", adierazi du Massimo Osannak, Italiako museoetako zuzendari nagusiak. "Etxe paregabe hau, non objektu eta kolore bakoitzak Giacomo Ballaren sormen-energiaren lekuko diren, ondare nazional bihurtzen da. Helburua da guztientzat irisgarria egitea, XX. mendeko artearen funtsezko kapitulu bat —futurismoa eta bere ondarea— ezagutzeko bidea emanez."

Museo berri honen irekiera funtsezko urrats gisa ikusten da, baita artistaren lanaren ikerketa eta babesa sendotzeko ere, zeina sarri faltsutua izan baita arte-merkatuan. Futurismoaren aditu Fabio Benzik Kultura eta Justizia ministerioei arau zorrotzagoak ezartzea eskatu die, obra futuristen salmenta arautzeko eta horien benetakotasuna bermatzeko, artistaren ospea babesteko. Era berean, museoei zorrotzagoak izatea eskatu zaie, futurismoari buruzko erakusketetan zalantzazko jatorria duten lanak erakusten dituztelako. Fenomeno horrek bereziki Giacomo Ballari eragiten dio, bere 1910eko hamarkadako obra futurista nabarmenetako batzuk berriro egin edo berrantolatu baitzituen bere heldutasun berantiarreko garaian, batez ere 1950eko hamarkadan. Casa Ballak, horrenbestez, ikerketa eta argitalpen berriak sustatuko ditu, eta baliteke katalogo arrazionatu eguneratua sortzeko oinarri bihurtzea, faltsutzeen aurka modu eraginkorrean borrokatzeko tresna gisa.


fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 18 de Septiembre 2026
Al 10 de Enero 2027

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 17 de Julio 2026
Al 18 de Octubre 2026

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 16 de Octubre 2026

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Julio 2026
Al 28 de Diciembre 2026

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).