artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zumeta bat pilotakadaz egina

Jose Luis Zumetaren Usurbilgo muralaren 50. urteurrenaren karietara, hura omentzeko film labur bat ondu du Oskar Alegriak: 'Zumeta 23'.

zumeta-bat-pilotakadaz-egina
Oskar Alegriaren 'Zumeta 23' film laburreko irudi bat.

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 23 de Septiembre 2023

Kolore eztanda baten gisara deskribatu da, sarri, Jose Luis Zumetak (Usurbil, Gipuzkoa, 1939 - Donostia, 2020) sorterriko frontoian eginiko murala. Ordea, koloreak ez bezala, pilotak inoiz gutxitan lehertzen dira horma horretan, obra pilotalekuaren atzealdean baitago. Orain, baina, batzuen eta besteen leherketak baturik irudikatu ditu Oskar Alegria zinemagileak (Iruñea, 1973), Zumeta 23 film laburrean. Aurten mende erdia bete da Zumetak zeramikazko mural ikonikoa hasi zuenetik —1974ko apirilean bukatu zuen—, eta haren omenezko ekitaldi eta jarduera ugari antolatu dira urteurrenaren karietara. Marko horretan bildu dute Alegriaren pieza ere.

Usurbilgo Udalaren enkarguz egin du lana Alegriak. Zinemagileak kontatu duenez, Zumetak bere garaian erakutsitako "balentriaren" parekoa da udalekoek orain izanikoa, inolako argibide eta mugarik gabeko eskea egin baitzioten zuzendariari. "Gutun guztiz zuri bat" eman zioten, "guztiz aske" izateko bide eman diena. Are, Alegriak adierazi du udala duela 50 urte ere "oso ausarta" izan zela. "Pentsa garai hartan zer behar zuen herriaren bihotzean halako lan abstraktu, berri eta aitzindari bat jartzeak!".

Zubietan grabatu dute lana. Narrazio zuzenik gabeko filma da, eta abstrakzioa du oinarri. Mihise modura balio duen frontis zuri bat, bi puntista, kantari bat, eta dozenaka begi jokaldiari so. Izan ere, filmean, pilotariak margolari dira —Maite Ortiz de Mendibil eta Manex Urtasun—, pinturaz betetako pilotak dituzte pintzel, eta, kolpeka, pilotak paretan lehertuz sortzen dute obra. Zumetaren omenezkoa.

Kolore eztandak ez dira soilik frontisean gertatzen. Alegriak azaldu duenez, Galbetek eginiko musika "magikoa" izan da. "Joxean Artzeren bertso baten bidez, ahots hari bat marrazten du, eta koloretako piloten ibilbide bera egin". Gainera, Usurbilgo hainbat ahotsek osatutako koru batek ere parte hartu du; are, haiek dira pilotariei begira ageri direnak.

Usurbilera bueltan

Zumetaren obrek inoiz gutxi izaten zuten izenbururik. Artistak nahiago izaten zuen soiltasunari eutsi, eta sinadura (abizena) eta data (urtea) baizik ez zituen idazten. Horregatik, Alegriak iritzi dio filmak ere hala behar zuela: Zumeta 23. Are, Zumetaren uste berekoa da. "Maiz, titulurik onena titulurik ez izatea da. Modu ona da begirada ez baldintzatzeko". Gainera, zuzendariak esan du "kointzidentzia eder" bat gertatu dela filma egiteko prozesuan: Zumetaren murala 16 metro zabal eta 9 metro garai da. Proportzio berekoa da filmaketarako ibilitako formatua: 16:9.


rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 02 de Octubre 2026
Al 28 de Diciembre 2026

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).