artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Errealitate ilunaren isla koloretsua

Points De Vue (Ikuspuntu) street art festibalak nazioarteko hamar artista ekarri ditu aurten. Baionan ez ezik, Irulegin, Izturitzen eta Uztaritzen ere margotu dute artistek. Festibalaren herrixka San Izpiritu auzora "itzuli" da, eta gaztetxearekin elkarlana abiatu du lehentze.

errealitate-ilunaren-isla-koloretsua
1. POZE. À‚©BOB EDME

24 de Octubre 2022 | Ainize Madariaga [BERRIA.eus]

Irulegi, Izturitze (Nafarroa Beherea) eta Uztaritzeraino (Lapurdi) ere luzatu ditu isipuen besoak Points de vue street art festibalak aurten. Iaz hasi ziren Baionatik ilkitzen, Urruñan (Lapurdi) eta Donapaleun (Nafarroa Beherea) ere margotu baitzituzten horma irudiak.

Seigarren aldi honetan, nazioarteko izen handiko hamar artista jinarazi dituzte: Pref, Nelio, Madame, LPVDA, Poze, ESCIF, Adele Renault, Le Module de Zeer eta John Wentz. Flog ere gomit zen, baina zenbait ezbehar teknikok gibelerat eginarazi diote.

Usaian bezala, "eskuak libre" utzi dizkiete, batere inposatu gabe gai edo gidoirik; muga bakarrak, murruarenak berarenak izan zaizkie, eta epearena. Baionan margotu dute denek, baina, gainera, hiritik kanpoko hiru lanak egiteko, egonaldiak egin dituzte Pozek, LPVDAk eta John Wentzek, Uztaritzen, Irulegin eta Izturitzen, hurrenez hurren: "Tokian tokiko herritarrekin egin juntetatik sortu dute. Zinez ongi pasatu da. Aurten, bereziki ingurumenari lotu gaiak landu dituzte: idortea, trantsizio ekologikoa... Garaiaren lekuko baitira. Hamar urteren buruan, beharbada bihurgune baten gisa oroituko gara gaurkoaz: obrak horren mirailak dira", erran du Alban Morlot Hiri Elkargoko antolatzaileak. Gaur arteko epea zuten bukatzeko.

Berritasunen artean da festibalaren herrixka berriz San Izpiritu auzorat bildu izana ere: "Festibalaren erroetarat itzuli gara, geltokiaren inguruetarat".

Antolatzailea biziki satisfos agertu da aurten Baionako Zizpa gaztetxearekin abiatu duten elkarlanarekin, bai performance berriekin ere: "Soinua eta irudia batera lantzen dituzten artistak ariko dira egun eta bihar. Zuzenean sortuko dute. Buruhauste anitz izan da 20 minutu eskasendako, baina balio du".

2017tik hona, 77 horma irudi sortu dituzte nonahitik jindako street art artistek, gutiz gehienak Baionan, eta haiei gehituko zaizkie aurtengo hamarrak. Morlotek sumatu du herritarrengan baduela eraginik: "Pareta hauen aitzinetik pasatu bertzerik egiten ez bazuten, orain elkarrekintza berriak gertatzen dira obrei esker".

3. JOHN WENTZ

"Ikusi dut emakumeek garrantzi handia dutela euskal kulturan"

San Frantziskotik (AEB) datorren artista bat da Wentz. Baina pandemiaren bi urteak Parisen iragan ditu. Horrek nabarmen eragin diola azpimarratu du San Izpirituko bihotzeko eliza erromanikoaren ondo-ondoan pintatu berri duen horma irudia erakutsiz: "Dena hetsia zen eliza eta katedralak izan ezik. Hor pasatu dut denbora guzia, eta estetika sainduak asko eragin dit. Batzuek mindu dira pareta historikoak pintatzeagatik".

Euskal Herria ezagutzeko denbora eskasa aitortu du, hala ere. Jin aitzin, historiaren eta mitologiaren gainean irakurri du: "Ikusi dut emakumeek garrantzi handia dutela euskal kulturan. Horregatik erabaki dut emakume bat margotzea, hemen ezagututako neska bat. Maite dut tokian tokikoekin lan egitea".

Katedral bateko beirateko Ama Birjinaren eite urruna izan lezakeen sorkuntzak badu mezurik. Hara zer nahiko lukeen Wentzek ikusleak sentitzea: "Pandemiatik landa, Herbehereetara joan nintzen, eta onddo haluzinogenoak hartu nituen; bisio bat ukan nuen: iluntasunean beti atzematen ahal dela edertasuna, batzuetan kostatzen bada ere. Nahiko nuke jendeak edertasuna eta iluntasuna sentitzea, pandemian anitzek inguruko jendea galdu baitu, eta, orain, kostatzen zaie bizitzaren edertasunaz ohartzea".

Murruaren zaharrak behartu du espraia baliatzera, isipuarekin hasi eta porroskatzen baitzitzaion. Hala, esprai geruzaren gainetik latexezko bat gehitu dio.

Joan den astean euskal dantzari bat margotu zuen Izturitzeko frontoian, jendea "tradizioari arras lotua" sentitu baitu. Loriatu da herritarren batzarriaz: "Desinformazio anitz bada euskaldunen gainean: kanpotarrei hetsiak direla... Baina niretzat kontrakoa izan da, ezagutu dudan jende maitagarrienetakoa jin baitzait. Biziki maitatu dut barnealdea. Bada sentsazio magiko bat, eta sumatu dut bazela aspaldiko sinesmen paganoa ere".

1. POZE

"Ea hasten garen ohartzen urari kasu eman behar diogula"

San Izpiritu auzoko latsagiek badute usaiaz kanpoko berezitasun azpimarragarri bat: eraberritu dituzte, eta, gainera, herritarrek oraino baliatzen dituzte. Hantxe aritu da Poze, latsagia inguratzen duten bi pareta higiezin ilunei mugimendu itxura ematen. Artista frantsesak bereziki arranguratzen duen gai bat agerrarazi du honetan ere: ur eskasia: "Mintzatu nahi nuen Euskal Herriak aurten pairatu dituen ur murrizketez. Ea hasten garen ohartzen urari kasu eman behar diogula".

Latsarriaren oraingo eguneko baliatzeak hunki du artista: "Jendea mihiseak garbitzera jiten da oraino; horregatik, haizeak astintzen duen mihise baten mugimenduarekin ordeztu dut ur mugimendua. Errekak agortuko direnez, bere barku maketa hona nabigaraztera dakarren norbait da pertsonaia".

Poze Uztaritzen ere aritu da margotzen, eta Bidasoaz bi aldeetako mugalariez oroitu da: "Bidasoan egon zen mugalarien tradizioa hartu dut gaitzat: ohartu naiz denetan zeudela. Aktibitate horrek ez du gehiago izaterik izanen, ikusirik ez dugula kasik errekarik ukanen".

Haren lana sinatzen duen ezaugarria da arabiar ukituko kaligrafiaz estaltzen dituela beti margolanak. Aldi honetan ere, ez du huts egin. Izturitzen "Nora goaz?" idatzi badu, San Izpiritun "Au bout du pont" (Zubi bururat) erantzun dio.

4. LPVDA

"Haurren elkartasuna erakutsi nahi nuen, soldaduak balira bezala"

Bi obra utzi dizkio Euskal Herriari suitzar laborari-artistak: iragan astean Irulegiko Birziklategian egin zuena, non omendu baitu sute handiak itzaltzen lagundu duen jende guzia: "Lehen aldia zen Euskal Herrirat heldu nintzena, eta ikusi nuen zer gertatu zen. Ez nuen betikoan erori nahi: euskaldun bonetun bat marraztea... Zura lantzea omenaldia egiteko manera bat da".

Bigarrena, berriz, Baionako Luma haurtzaindegiaren murruan obratu du, betiere ezaugarritzen duen leungailu elektrikoa lagun. Berez, Irulegiko giza esperientziari buruz obratu beharra zuen Baionan, baina: "Astia falta nuenez, haurtzaindegiko haurrak izan ditut inspirazio: haur gorputzak ikusten dira jostetan; elkartasuna erakutsi nahi nuen; giza kate bat egin dut, soldatuak balira bezala. Konposaketa bat da".

2. NELIO

"Entseatzen naiz obraren eta inguruaren arteko mugak lausotzen"

Aturri hegiko eraikin zuri handi bati erantsi dizkio koloreak Nelio artistak. Abstrakzioak ezaugarritzen du, eta inguru osoa hartu du kontuan. Orain, norberak nahi duena ikus beza: "Kolore hauek euskaldunak ere badira, eraikinak dauzkanak. Figuratiboarekin hasi nintzen (grafitiak, letrak...), baina, gero, arkitekturari lotuz, geometrikoa bilakatu da nire lana". "Entseatzen naiz inguruari egokitzen, obraren eta inguruaren arteko mugak lausotzen; saiatzen naiz ez eskaintzen jendeak bere buruari galderarik ez pausatzeko irudi azkarregiak", jarraitu du. "Horrek nau abstraktura eraman, nahiz eta oraino sinbolo batzuk baliatzen ditudan. Ideia da jendeak bere buruari galderak egitea eta nahi duen bezala interpretatzea". Obraren iragankortasunari "esker", "espontaneotasunari bide emanez" margotzen du.


hiria-kalea-etxea

Hiria. Kalea. Etxea.

Denise Scott Brown

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 11 de Febrero 2026
Al 31 de Mayo 2026

lurraren-arteak

Lurraren arteak

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 05 de Diciembre 2025
Al 03 de Mayo 2026

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 05 de Junio 2025
Al 26 de Diciembre 2026

facal-hemeretzi

Facal hemeretzi

Nextor Otaño

104.5° Galeria (Erandio, Bizkaia)

Desde el 12 de Marzo 2026
Al 23 de Mayo 2026

burdina-eta-azal

Burdina eta azal

12 de Mzo | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Silver Ships | Artista: Karlos Martinez Bordoy. | Non: Montehermoso kulturgunean, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 6ra arte.

klientelismoa

Klientelismoa

12 de Mzo | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Otsailaren 12an Eusko Legebiltzarrean kulturgileen egoera eztabaidatu zuen jardunaz aritu zen Ismael Manterola aurreko astean. Luze jotzen ari da bilkura horren oihartzuna, eta ez da harritzekoa: astero bada Garikoitz Mendizabalek esan zituenak ezbaian jartzen dituen beste adibide bat.

euskal-eskulturak-ez-dezan-gizon-izena-bakarrik-izan

Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan

06 de Mzo | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkartea osatzen duten hemeretzi artisten lanak bildu dituzte 'Eskultoreak hemen orain' erakusketan. Bizkaiako Batzar Nagusietan dago bilduma ikusgai, Bilbon.

ezjakintasuna

Ezjakintasuna

05 de Mzo | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Eztabaida Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduko legebiltzarkideak sortzaileak prekaritatetik ateratzeko edo babesteko lege proposamenak eskatu ditu. Lanartea elkarteak eta Siadecok sektorean egindako ikerketaren arabera, "ezegonkortasuna" eta "diru sarrera apalak" dira nagusi.

muga-bigunen-testurak

Muga bigunen testurak

05 de Mzo | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

DEAR DEER. | Artista: Maider Garaio. | Non: Iruñeko Ziudadelako Bolborategian. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

artium-museoak-juana-cima-begirada-disidente-bat-erakusketa-aurkeztu-du

Artium Museoak 'Juana Cima. Begirada disidente bat' erakusketa aurkeztu du

| 3 de Marzo 2026

Artistaren ekoizpenaren esplorazio bat da erakusketa, hirurogeiko hamarkadan hasitako hainbat lan-sailetan oinarrituta. Juana Cima. Begirada disidente bat haren biografiako bost aldi handitan zehar proposatutako ibilbide baten bidez egituratzen da. Artium Museoak #Hitzak argitalpen saileko beste ale bat argitaratu du erakusketaren harira.

elena-asins-en-egitura-espazioa-denbora-jarri-dute-kubo-kutxa-fundazioan

Elena Asins-en Egitura, Espazioa, Denbora jarri dute Kubo Kutxa Fundazioan.

| 27 de Febrero 2026

Proiektuak ibilaldi bat proposatzen du Elena Asins (Madril, 1940 - Azpirotz, 2015) artistaren obran zehar, haren pentsamendu plastikoa bideratzen eta definitzen duten hiru ideia gidariri jarraituz. Bektore horiek, bai eta artistak teoria eta praktika artistikoaren artean ezartzen duen etengabeko elkarrizketak, egituratzen dute Asinsen proiektu artistikoa.

aniztasunaren-artea

Aniztasunaren artea

26 de Febr. | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Antzinako arte klasikoa ikasterakoan, ohituraz bi bloke handitan banatu izan da: Grezia eta Erroma. Azken urteotan, aitzitik, asko dira bien artean bloke berri bat sartzearen aldekoak, garai helenistikoa greziar arte klasikotik banatuta.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).