artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerak bere hazkundea eta posizionamendua sendotu ditu 2023an

Tabakalerak 777.000 bisitari izan ditu 2023an, 2022an baino % 12 gehiago

tabakalerak-bere-hazkundea-eta-posizionamendua-sendotu-ditu-2023an
Jakintzen bidegurutzean erakusketa. Tabakalera.

| 17 de Enero 2024

Tabakalerak 777.000 bisitari izan ditu 2023 urtearen amaieran. Kopuru bikaina da, 2022an baino 80 mila bisita gehiago. Hazkunde nabarmen horrek zentroak lehen mailako kultura-erreferente gisa duen posizioa sendotzen du. Erakusketek goranzko joera etenik gabea izan dute: 173.300 bisitari izan dituzte osotara, Medialab Tabakaleran bisitari gehien jaso duten urtea izan da ireki zenetik, eta programazioan parte hartu dutenen kopurua %70 hazi da. Horrek guztiak nabarmen lagundu du zentroak azken urte honetan izan duen balantze positiboan.

Bestalde, Tabakalerak bere posizioa hobetu du Fundación Contemporánea-k egindako El observatorio de la cultura-ren urteroko rankingean. 2023ko EAEko kultura-erakunde eta -jardueren zerrendan hirugarren postuan dago, Donostia Zinemaldiaren eta Guggenheim Museoaren atzetik. Tabakalerak posizionamenduan izan duen aurrerapen hori bereziki nabarmena da Estatu mailan, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak 7 postu egin baitu gora, eta sailkapen orokorreko 33. postuan kokatu da.

Erakusketa-eskaintzari dagokionez, bereziki nabarmena da That Time mostraren arrakasta. Tabakaleraren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko lehen lankidetzak marka berria ezarri du, 41.100 bisitari erakarri ostean. Ekainaren 22an ireki zenetik, askotariko publikoen erantzun ona jaso zuen erakusketak eta Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren historian gehien bisitatu den erakusketa bihurtu da, besteak beste, Francis Bacon, Francisco de Goya, Susana Solano, Mari Puri Herrero eta Ainara LeGardon artisten lanekin.

Priscila Fernandesen Zaldiek amesten dutena erakusketa, familia giroan gozatzeko proposamena, 24.800 bisitarik ikusi dute. Beste behin ere, asko izan dira 3 urtetik gorako haurrentzat bereziki sortutako instalazio interaktiboa gozatzera bertaratu direnak.

Isabel Hergueraren El sueño de la sultana erakusketak 16.500 pertsona erakarri zituen artista donostiarraren lehen animaziozko film luzearen sorkuntza prozesua ezagutzera.

Bestalde, Stromek, Donostia International Physics Centerrek Tabakalerarekin elkarlanean antolatutako erakusketak, 11.500 bisitariri hurbildu zien astronomia inklusiboa; Evil Eye: optikaren eta balistikaren historia paraleloa 17.000 pertsonek ikusi zuten; Ane Lekuona ikertzaileak komisariatutako Mar de Dios artistaren Batzuk erakusketara 7.200 pertsona bertararatu ziren. Azkenik, Máquinas de ingenio. Jakintzen bidegurutzean, urte amaieran inauguratutako artea, zientzia, teknologia eta gizarteari buruzko mostrak, 7.000 bisitari izan zituen abendura arte.

Kutxa Fundazioaren Artegunea aretoari dagokionez, bertan ikusgai izan diren argazkigintzarekin lotutako proiektuen erakusketek 48.200 bisitari lortu dituzte 2023an: Promesen testura (5.900), Lúa Ribeiraren Zeruratzea (12.200), Jan Grooverren Formen laborategia (19.800), eta Isabel Azkarateren atzera begirakoa ikusi dutenen kopuruak gora egiten jarraitzen du, 10.300 izan dira 2023ko amaierara arte.

Erakusketez gain, Tabakalerak oso zifra positiboarekin amaitu du urtea, jendearen parte-hartzeari dagokionez: programazioak 2022an baino % 30 parte-hartzaile gehiago erakartzea lortu du. Guztira, 408.500 pertsonak hartu dute parte zentroak joan zen urtean egindako kultur eskaintzan.

Bestalde, 2023a Medialab Tabakaleraren urterik onena izan da datuei dagokienez. Batez beste, hilean 20 mila pertsona baino gehiagok etorri dira bertara, eta inoizko bisitari-kopururik handiena lortu du. Guztira 247.200 mila bisitarik erabili dituzte Tabakalerako sorkuntza liburutegiak eta herritarren laborategiak eskaintzen dituzten zerbitzuak.

Zinema-aretoetan, oro har, audientziak behera egin duen arren, Tabakalerako zinemak publikoaren babesa mantendu du. Azken urtean, 18.000 ikuslek baino gehiagok aukeratu dituzte pantaila publiko partekatuan programatutako ia 200 filmak.

Azkenik, 2023an, ekitaldi pribatuak egiteko guneak eta zerbitzuak alokatzeagatiko diru-sarreren marka historikoa gainditu da berriro, pandemia amaitu zenetik etengabeko hazkunde-joera finkatuz.


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 18 de Mayo 2026
Al 28 de Febrero 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).