artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hormetan gailenduz

Nextor Otaño 'Nexgraff' munduko muralgilerik onenetarikoa bilakatu da urte gutxian. 20 urte ditu, eta nerabea zenetik aritu da horma irudiak margotzen. Haren lanetako bi munduko ehun onenen artean daude. Urtarrilaren 31ra arte dago aukera bozkatzeko.

hormetan-gailenduz
Nextor Otaño, Baionako Zizpa gaztetxeko horma margotzen. NEXGRAFF

Unai Etxenausia [BERRIA.eus]
| 23 de Enero 2024

Nextor Otaño (Pasaia, Gipuzkoa, 2003), klaseko apunteetan Nex sinatzen zuen hura, mundu osoko muralgilerik onenetako bat bihurtu da urte gutxian. Irrikaz zegoen eskuetan esprai bat hartu eta herriko hormak apaintzeko. Lagun batekin egin zuen lehenengo grafitia,skate parke batean, herriko denda batean erositako espraiak erabiliz. Horrela hasi zuen bere ibilbidea grafiti artista gisa, eta, gauzak aldatu diren arren, oraindik hormetan bere arrastoa uzten dabil.

Hormetan egindako aire zabaleko mural erraldoiei esker zabaldu da haren izena lau haizeetara. Duela gutxi arte ez zuen imajinatu ere egiten jendeak hainbeste miretsiko zuenik bere lana, eta Nexsinadura hain ezaguna egingo zenik. 20 urte ditu orain, baina nerabea zenetik aritu izan da aitarekin aldamioan edo garabian igota horma irudi handiak marrazten. Besteak beste, Euskal Herriko pertsonaiak hartu izan ditu margogai: Joxan Artze, Mikel Laboa eta Berri Txarrak taldea, esaterako.

Arte munduan Nexgraff izenez egin da ezagun. 2022an, 19 urte besterik ez zuela, Street Art Cities webguneko munduko ehunmural onenen artean sailkatu zen Trintxerpeko (Gipuzkoa) Ciriza Etxean margotu zuen horma irudia —hamargarren postuan amaitu zuen azkenean—. 2023ko zerrendan, Otañoren bi horma irudi daude munduko onenen artean sailkatuta.

Street Art Cities webguneak mundu osoko horma irudirik onenak biltzen ditu urtero. Artezaleen komunitateak aukeratzen ditu, eta bozketa abiatu du horien arteko aurtengo rankinga osatzeko. Plataformak sailkapen moduko bat ateratzen du hilabetero, munduko horma irudirik onenekin. Urtea amaitzean, aurkeztu dituzten lanekin bozketa bat egiten dute, ehun onenen behin-behineko sailkapen bat egiteko. Horien artean, Euskal Herrian egindako horma irudiak egon izan dira azken urteotan;eta, aurten, sari nagusia jasotzeko hautagaien artean daude Baionan eta Ibarran (Gipuzkoa) Otañok egindako obrak. Urtarrilaren 31ra arte dago aukera bozkatzeko.

Grafitigile gazteak margotutakoez gain, gainera, Euskal Herriko hormetan egindakobeste bi mural daude Street Art Cities-en sailkapenean. Djoels margolari flandriarrak eta Maias Matan artista espainiarrak —Sabotaje al Montaje izenaz ezagunagoa denak— Ondarroako (Bizkaia) fatxadetan islatu dituzten lanak dira.

Lehenengo grafitiak Gabriel Arrizabalaga arrantzale ohia du inspirazio iturri; orain maketagile lanak egiten dituena. Bestalde, Sabotaje al Montajek Ondarroako portuko zereginetan emakumeek izandako rola irudikatu eta balioetsi nahi izan du. Bigarrenak Impact Award kategoria hautatuan parte hartu du, beste hamalau lanekin batera. Bi muralak Ondarroako Kamiñazpi auzoan daude, iaz Rederas murala margotu zuten leku berean; lehiaketa honetan bertan hirugarren postuan geratu zen.

"Askatasunez" interpretatzekoa

33 metro garai eta zazpi metro zabal den lan ikusgarria da Ibarrakoa, non Nexgraffek neskato bat eta haren amona margotu zituen. N-1 errepidearen azpian dago murala, Tolosa eta Ibarra herrien arteko muga den zubiaren zutabeetako batean. Proiektua GKo Tolosako galeriaren zuzendaritzapean garatu zuten, eta Ibarrako Udalak finantzatu zuen; Tolosako Udalak, berriz, azpiegiturak eta udal brigadaren laguntza eman ditu prozesuan.

"Biak baratze batean ari dira lanean, neskatoa landare bat eskuan duela eta amona piper batekin. Ibarrako nortasun gisa, ezagutza etabelaunaldien arteko balio kulturalen transmisioa islatu nahi nuen, nekazarien gune bat baita. Lurrari lotuta bizi dira bertako herritarrak", azaldu du pasaitarrak. Pintura plastikoa erabili zuen Otañok, eta bi aste behar izan zituen murala osatzeko. Anekdotaz beteriko proiektua izan zela kontatu du, gainera. "Ia ezabatu egin zen, baina lortu genuen dena konpontzea", gehitu du.

Baionako Zizpa gaztetxeko horma apaintzen du Otañoren bigarren obra sailkatuak. Elementu hauek ditu muralak: ardi bati eusten ari den gazte bat, burua eta aurpegia ia estaliak dituen beste mutil bat, kotilungorri bat —Uztaritzeko inauterietako pertsonaia— eta oilo bat. Obra Baionako Points de Vue jaialdian sortu zuela azaldu du artistak: "Urtero antolatzen dute jaialdi hori. Nazioarteko artista on dezente ekarri ohi dituzte, eta, oraingoan, Zizpa gaztetxeko kideek nik fatxada margotzea nahi zuten. Jaialdiak asko gustatzen zaizkit, nahi duzuna margotzeko askatasuna ematen baitizute. Gainera, gaztetxe bat margotzeak ere ilusio berezia egiten zidan". Horrez gain, norberak nahi bezala, "askatasunez" interpretatzeko obra dela azaldu du.

Aita alboan beti

Otañoren azken urteotako ospea eta hobekuntza ez dira kasualitatea, hainbat eta hainbat horma irudi margotu baititu. Esaterako, Jose Migel IztuetaLazkao Txiki bertsolariaren erretratu erraldoi bat egin zuen duela bi urte, Ordizian (Gipuzkoa). Muralgile gisa egindako lehen urratsetan, Aitor Otaño aitarekin (Pasaia, 1973) egin zituen obra asko.

Izan ere, ustekabeko topaketa batek aldatu zuen Otañoren bizitza, haren aitak Nex sinadura furgoneta batean identifikatu zuenean. "Nire sinadura beste askoren artean ezagutzeko gai izan zen. Argazki bat atera, eta errieta egiteko asmoz itzuli zen etxera". Ingeniaritza ikasketak egin arren, margolaria izan nahi zuen aitak. "Beraz, beste bi lagunekin batera grafiti tailer batean izena eman genuen azkenean. Aitak eta biok bakarrik bukatu genuen tailerra, eta elkarrekin muralak margotzen hastera eraman gintuen horrek". Lehen, elkarrekin egiten zituzten lanak. Orain, aita "alderdi logistikoaz" arduratzen da gehiago, baita bideoak eta argazkiak ateratzeaz ere, promozionatzeaz gain.

Obrak ezagutaraztea

Izendapenak izendapen, 2023an hainbat lekutako hormak apaindu ditu Otañok. Handik eta hemendik deitu izan diote lanak egiteko: Hernanitik, Villabona-Amasatik, Urnietatik, Mutrikutik, Berastegitik,Belauntzatik, Zizurkildik, Baliarraindik (Gipuzkoa), Gernika-Lumotik (Bizkaia), Avilesetik, Lermatik, Tarifatik, Pulpindik,Huelmako Bentetatik (Espainia) eta Castellotik (Herrialde Katalanak). Nazioartean ere aritu da: Cergyn (Frantzian) eta Leipzigen (Alemanian).

Bere lanak Street Art Cities-en zerrendan egoteak bultzada eman dio Nestor Otañoren ibilbideari. Baina ez dago hor lehiakor izan nahi duelako, baizik bere horma irudiak zabaldu etaezagutarazteko. "Ez dut inorekin lehiatu nahi. Nire lana munduan zabaltzeko izena ematen dut horrelako gauzetan. Nire bidea egin nahi dut, eta gauza bera egiten duten artista asko ezagutu.Aurten, atzerriko hormak margotzea da nire helburu nagusia", azaldu du.

Iazkoa herriz herri muralak margotzen aritu den "urte berezi bat" izan dela azpimarratu du Otañok. Hala ere, atera du ikasteko tartea, Arte Ederrak ikasten ari baita Leioan (Bizkaia): "Betidanik margotu izan dut. Jarraitu nahi dut muralak egiten, eta artearen beste arlo batzuk deskubritzen: gauza berriak ikasi nahi ditut".


bideko-ezustekoak

Bideko Ezustekoak

Graciela Iturbide

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 30 de Agosto 2026

el-efecto-farocki

El Efecto Farocki

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 19 de Junio 2026
Al 27 de Septiembre 2026

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 de Julio 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 de Julio 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 de Julio 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 de Julio 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 27 de Junio 2026

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 26 de Junio 2026

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).