artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Matias Mata: "Herriarekin lotura sortuz marrazten dut, nire egoa atzean utziz"

Artista espainiarrak Ondarroan, Bizkaian, margotutako mural batek munduko onenaren saria bereganatu du inpaktu sozialaren kategorian. Arrantza eta emakumeak ditu oinarri lanak.

matias-mata-herriarekin-lotura-sortuz-marrazten-dut-nire-egoa-atzean-utziz
Matias Matak Ondarroan egindako murala. Arg/ MARISOL RAMIREZ / FOKU

Urko Iridoy Alzelai [BERRIA.eus]
| 9 de Febrero 2024

Azken hamarkadetan argi gelditu daarteaz gozatzeko ez dela beharrezkoa galeria edo erakusketa batera joatea. Horren adibide argia da Ondarroako (Bizkaia) Kamiñazpi auzoa, non gaur egun hiru mural handi ikusdaitezkeen kaleetako paretetan. Haietako baten egilea da Matias Mata (Lanzarote, Espainia, 1973),eragin sozialaren kategorian munduko onena aukeratu dutenarena, zehazki.

Nola amaitu zenuen Ondarroan?

Lianek deitu zidan [Lian Monserrate], Ondarroako muralen proiektua daraman artistak. Nik lehenagotik banuen proiektuaren berri, eta, nire lana ezagututa, Lianek pentsatu zuen aukera polita izango zela ni hara joatea.

Nolakoa izan zen prozesua?

Lanera joaten naizen leku guztietan elkarrizketa bat sortzen dut inguruarekin. Bertako kultura, ohiturak eta ezaugarriak ezagutu nahi izaten ditut, ondoren nire lanean irudikatzeko. Ondarroan hamabost bat egun egin nituen bertako inguruak ezagutzeko, bizilagunekin hitz egiteko, eta, ondoren, aste batean osatu genuen murala.

Zer ikasi zenuen Ondarroari buruz?

Jendearekin hitz egiten nuenean, arrantzaz eta itsasoaz mintzatzen bukatzen genuen beti. Ondarroak itsasoarekin duen harremana oso estua da, eta hasieratik ikusi nuen hori izango zela nire lanaren oinarria.

Itsasoabeste hainbatetan ere irudikatu izan duzu.

Kanariarra naiz, eta, beraz, harreman handia daukat itsasoarekin [barrez].

Soilik emakumeak agertzen dira muralean.

Hala da. Gizonak arrantzara joaten zirenean, emakumeek hartzen zuten herriko arduraren lekukoa. Haiek sostengatzen zuten Ondarroa, herria gizarte matriarkatu batbilakatuta. Bizilagunekin hitz egitean, haien amonak eta amak aipatzen zizkidaten beti; denek ematen zieten garrantzia emakumeei. Haiei eginiko omenaldi bat da nire murala.

Emakumea itzaletan egon da arrantza munduan?

Arrantzan eta gizarteko beste arlo guztietan, eta ezetz dionak gezurra esaten du. Gizarte patriarkal batean bizi gara, eta, orain feminismoak borroka handia egiten duen arren, iraganean gertatutakoa ezin dugu albo batera utzi.

Muralean agertzen diren hiru emakumeek hitz egiteko ahalmena izango balute, zer esango lukete?

Uste dut harrotasuna sentitu eta erakutsikoluketela. Duela urte askoko istorioak dira, baina gaur egun ere oso bizirik daude herrian. Kultur identitatea sortu dute, eta ondarroarrentzat irudi oso garrantzitsuak dira.

Kolore gorriak du protagonismoa lanean. Ez da ohikoa, ezta?

Ez. Uste dut nire lanetan inoiz ez duela eduki horrelako protagonismorik kolore gorri horrek. Udaletxeko artxibo historikoa aztertzean, hainbat argazki ikusi nituen, eta haiek izan dira nire muralaren ardatza. Argazki horiek zaharrak ziren, eta jada oso erreta zeuden, kolore gorri horrekin. Era berean, ikurrinaren koloreak erabili nahi nituen, eta horregatik agertzen da berdea lanean. Gorria sakrifizioaren kolorea ere bada, eta hori ere irudikatu nahi izan nuen.

Aire zabaleko museo bilakatzen ari da Ondarroa?

Iaz, nirearen ondoan dagoen beste mural batek munduko hirugarren muralik onenaren saria jaso zuen, eta horrek izena eman zion Ondarroari. Proiektu oso polita da abian dagoena. Kanpoko artistak gonbidatzen dituzte, baina ez da egitasmoinbaditzailea, herriarekineta auzoarekinharreman bat sortzen baitu sortzaileak, errespetuz. Herriko kultura irudikatzen da proiektuaren bidez, ez dira kanpoko gauzak ekartzen.

Zer abantaila ditu kalean lan egiteak?

Nik inoiz ez dut egin estudioko lanik, inoiz ez dut jarri nire artelanik erakusketetan. Nire ibilbide guztia kalean egin dut, eta kalean margotuz;edonork ikusi eta kritikatu dezake nire lana. Besteentzat marrazten dut, herriekineta auzoekin harremana sortuz, eta nire egoa atzean utziz.

Zer esanahi du sariak zuretzat?

Nik beti esan izan dut artea ezin dela saritu. Baina, hala ere, pozgarria da horrelako aitorpen bat jasotzea; nire bizitza osoko lana saritu dutela sentitzen dut. Era berean, uste dut saria muralean parte hartu zuten guztientzat dela, bai margolari taldearentzat, bai proiektuaren antolatzaileentzat eta baita herriko bizilagunentzat ere.


web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 21 de Noviembre 2026

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 02 de Octubre 2026
Al 28 de Diciembre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 17 de Septiembre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).