artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Iruñeko Topaketek jakintzarako eta gozamenerako gonbita egingo dute, urriaren 3tik 13ra

Nazioarteko biurtekoak kulturgile ospetsu ugari batuko ditu: besteak beste, Herta Mueller idazlea, Susan Neiman pentsalaria, Sara Ahmed feminista, Eva Lootz artista plastikoa eta Liza Lim konpositorea.

iruneko-topaketek-jakintzarako-eta-gozamenerako-gonbita-egingo-dute-urriaren-3tik-13ra
Ignacio Apezteguia, kultura zuzendari orokorra, Berta Ares (erdian) eta Ramon Andres-ekin (eskuinean)

Garbiñe Ubeda [BERRIA.eus]
| 26 de Junio 2024

Iruñeko Topaketak nazioarteko kultur erakustaldia aurkeztu dute gaur Ramon Andres programako zuzendariak, Berta Ares zuzendariordeak eta Nafarroako gobernuko eta Iruñeko udaleko ordezkariek.

Ramon Andresek biurteko honen aukera historikoa nabarmendu du: "Iruñeko Topaketak jakintzarako, adiskidantzarako eta gozamenerako deialdia dira; garaiotan hirurakukatu egiten zaizkigula baitirudi". Programa "ideologia eta kontsigna oroz gainetik" osatzen saiatu direla esan du komisarioak, eta horren adibide, topaketetara batu dituzten intelektualen zerrenda aipatu du. Tartean dira Herta Mueller, Pascal Quignard eta Cristina Rivera Garza idazleak,Gilles Lipovetsky, Boris Groys eta Susan Neiman pentsalariak,Stefano Mancuso zientzialaria,Sara Ahmed feminista,Eva Lootz artista, Bela Tarr, Antoine d'Agata argazkilaria, eta Georg Friedrich Haas, Mauricio Sotelo eta Liza Lim konpositore garaikideak, besteak beste.

Programa transbertsala

Berta Ares zuzendariordeak esan du "zeharkakoa" izango dela programa, eta horrek artisten, pentsalarien eta idazleen arteko konfluentzia eta trukea erraztuko duela. Horren adierazgarri, bederatzi ibilbide antolatuko dituzte. Literaturaren ingurukoa izango da bat, eta elkarrizketa formatua izango du. Bertan, besteak beste, Mueller Nobel sariduna Cecilia Dreymueller itzultzailearekin arituko da solasean.

Bigarren ibilbideak filosofian jarriko du arreta. Groys pentsalari eta arte kritikariak hitzaldi bat emango du zaintzaren filosofiaz, eta, horren ondoren, Carolina B. Garcia-Estevez arte historialariarekin arituko da hizketan.

Hirugarren ibilbideak eboluzioari helduko dio,Lehenik eskuak izan ziren izenburupean. Eduardo Saenz de Cabezon matematikariak eta Luciano Espinosa antopologoak, eskuetatik hasi, eta algoritmora bitarteko garapena aztertuko dute.

Laugarren ibilbideak, Geratzen zaizkigun zuhaitzak izenburupean, besteak beste Mancuso botanikarieta neurobiologoari emango dio hitza, eta Maria Peirano kazetariaren galderei jarraikiz osatuko du mintzaldia. Helene Tordjman ekonomia berdean adituari ere eskainiko diote tartea. Ispilu feminista ibilbideak, berriz, queer teoriaren ideologoetako bat izango du protagonista: Ahmed.

Hurrengo ibilbideak dohainaren eta sormenaren gaineko hausnarketa izango du oinarri. Gainontzean, Denok gatoz urrundik, Musika norabide guztietan eta Zineman barrena ibilbideek osatuko dute programa.

Erakusketak

Mintzaldiek eta solasaldiekez ezik, erakusketek ere garrantzi handia hartuko dute Iruñeko Topaketetan. La Caixa fundazioak, adibidez, Tentsio jarraitua erakusketa egingo du Baluarten. Nimfa Bisbe izango da komisarioa, eta hogei obra erakutsiko ditu, nazioarteko artista ezagunek eginak denak ere. Tartean dira Bruce Nauman, Harun Farocki, Juan Muñoz, Walid Raad, Jana Sterback eta Damian Ortega. Hogei obra horiek egungo tentsio sozialak dituzte helduleku.

Aipagarri dira, gainera, Patxi Araujok Baluarteko sarreran jarriko duen instalazioa, Gaiarre antzokiko Baro d'Evel-en zirkuperformatiboa, Carolyn Carlson konpainiaren poesia bisuala, eta Asier Mendizabal, Patricia Esquivias, Lisa Tan eta Johanna Gustafsson Fuerst artista bisualek hitzaren eta keinuaren inguruan onduko dituzten lanak. Nerea de Diego eta Alberto Oderizen instalazioak ere ikusgai izango dira, kalean.

Iñaki Apeztegia Nafarroako Gobernuko Kultura zuzendari nagusiak, bestalde, topaketa lurralde osora zabaltzeko asmoaren berri eman du. Apeztegiak azaldu duenez, Nafarroako hamalau zentro ari dira Topaketen Eskolan parte hartzen, Peru Galbete, Naiara Gorostidi, Idoia Zabaleta, Xabier Erkizia eta Marina Lameirorekin. Lan horren emaitza Kondestablearen jauregian erakutsiko dute gerora.


nicolas-deshayes

Nicolas Deshayes

Champ Lacombe galeria (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 18 de Julio 2026
Al 05 de Septiembre 2026

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 05 de Junio 2025
Al 26 de Diciembre 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 de Julio 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 de Julio 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 de Julio 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 de Julio 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 de Julio 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 de Julio 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).