artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Umerik gabeko emakume katuzaleak

Donald Trumpek JD Vance lehendakariorderako hautatu zuenean, horrek elkarrizketa batean egindako adierazpen bat biral bilakatu zen. Haren aburuz, Kamala Harris umerik gabeko emakume katuzale bat zen heinean, ez luke aginterik izan beharko, halako emakumeek euren erabaki okerrek eragin dieten frustrazioa lurralde osoari igorri nahi diotelako.

umerik-gabeko-emakume-katuzaleak
Hannah Höch, 1974an. Arg/ Dietmar Bührer

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 19 de Septiembre 2024

Estereotipoa ez da berria: Disneyk asko elikatu du ipuin tradizionalek eskaintzen zuten pertsonaia mota hori, Edurnezuriren amaordetik —hobe esanda, edozein amaordetatik—, Cruella de Vileraino. Sorgin zahar bakarti gaiztoak guztiak.

Ulergarria da, beraz, JD Vancek umerik gabeko emakume katuzaleen aurrean duen erreparoa. Baina horren atzean ez dago emakume horien ustezko frustrazioak eragin dezakeen hondamendia, emakume horiek arrakasta profesionalerako dituzten traba gutxiagoak baizik. Ez daudenez behartuta euren bizitza umeen zaintzari eskaintzera, lehiakide indartsuak izan daitezke, eta zilegitasuna kendu behar zaie.

Jakina da umeak izateak modu desberdinean eragin izan diela gizon eta emakumeen ibilbide profesionalei: gizonei ez die eragiten edo laguntzen die, eta emakumeei, aldiz, kalte egiten. Artearen esparrua adibide ona da, argi ikusten baita ibilbide profesional esanguratsua izan zuten artista emakume ugarik umerik ez zutela —katuzaleak ote ziren guztiak, ezin ziurtatu—. Sofonisba Anguissola, Angelica Kauffman, Rosa Bonheur, Mary Cassatt, Georgia O'Keeffe edota Hannah Höch dira horren adibide. Emakume askok ezkontzearekin batera utzi zuten artea, eta jarraitu zutenen artean –senar artista edo galeristak zituzten gehienek, edo dibortziatu ziren–, garaian ohikoa zenbaino ume gutxiago izan zituzten: bakarra Elisabeth Vigée-Le Brunek, lau Jacques-Louis Davidek; bana Sonia Delaunayk, Berthe Morisotek eta Tamara de Lemickak, bost Renoirrek eta lau Picassok. Euskal Herrian joera antzekoa da: Menchu Galek ez zuen umerik izan, Mari Paz Jiménezek bakarra pintatzen hasi aurretik, eta Txillidak, aldiz, zortzi. Noski, bazenumerik gabeko gizon artistarik ere, Oteiza kasurako, baina zaila egiten da zortzi ume dituen emakume artista profesional bat imajinatzea, ezinezkoa ez esatearren.

Ez dut datu enpirikorik hau baieztatzeko, baina ziur nago artearen esparruan, proportzioan, ume kopuru nabarmen txikiagoa izan dutela emakumeek gizonek baino, eta handiagoa dela umerik gabeko emakumeen kopurua. Beste esparru askotan joera hau errepikatuko denez, ez da harritzekoa JD Vancek halako emakumeen gaineko konfiantza murriztu nahi izatea. Patriarkatuak beti erabili izan du ugalkortasuna emakumeen kontrolerako, politikan zein artean zein bizitzaren edozein esparrutan: gogoan zaituztegu, erretako sorgin katuzale guztiak.


landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Desde el 08 de Septiembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 16 de Octubre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).