artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Nestor Basterretxeari omenaldia eginen diote Tabakalerako zinean, Donostian

Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak artistaren mendeurrena ospatu nahi dute, bere film gehienak eskainiz. Bere bizitzari eta lanari buruzko dokumental batek eta artistak berak zuzendu zituen lau film laburren proiekzioek osatuko dute omenaldia.

nestor-basterretxeari-omenaldia-eginen-diote-tabakalerako-zinean-donostian

| 2 de Octubre 2024

Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924 – Hondarribia, 2014) XX. mendeko euskal artista polifazetiko eta entzutetsuenetako bat izan zen eta bere jaiotzaren mendeurrenaren harira Tabakalerak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak (SSIFF) proiekzio-ziklo berezi bat antolatu dute urrirako. Omenaldi hau Eusko Jaurlaritzak 20 kultura-erakunde baino gehiagorekin batera koordinatu duen ospakizun kolektiboaren barruan kokatzen da eta bere xedea da Basterretxeak euskal kultura eta arte garaikiderako izan zuen garrantzia eta bere legatua nabarmentzea.

Zinegilea ez ezik, Basterretxea bikaintasun paregabez pintura, eskultura, diseinua eta ilustrazioa landu zituen diziplina anitzeko artista bezala eta euskal kulturaren defendatzaile sutsua gisa oroitu nahi dute proiekzio hauek. Bere mendeurrenaren ospakizunak aurtengo urriaren amaierara arte luzatuko dira eta diziplina anitzeko jarduera ugari hartuko dituzte barne, arte eta gizarte garaikideetan Basterretxeak izan zuen eragina eta bere legatuaren garrantzia nabarmentzeko.

Proiekzioak Tabakalerako zineman

Egitaraua urriaren 4an hasiko da, Gentzane Martínez de Osabak eta Alexander García de Vicuñak zuzendu duten "Señales de vida: Néstor Basterretxea" dokumentalaren emanaldiarekin.77 minutuko luzemetraia honek artistaren bizitza eta lana behatzen du, Basterretxeak 89 urte zituela eta bere bizitzaren une garrantzitsu batean: Arte Ederren Bilboko Museoan egingo zen bere azken atzerabegirakoaren atarian. Bere ibilbidea eta artearekin zuen harremana aztertzerakoan artistaren baitan agertu ziren kontraesanak islatzen ditu dokumentalak eta bere lanak euskal kulturan izan duen inpaktuaren ikuspegi intimo bat eskaintzen du.

Urriaren 5ean, Basterretxeak berak egin zituen zenbait film labur emateko saio bat antolatuko du Tabakalerak: bere lan zinematografikoaren funtsezko lagin bat. Proiekzioaren aurretik, artistaren artxiboa ikertu duten Elias Querejeta Zine Eskolako (EQZE) Andoni Imaz eta Matías Fajn ikasleek aurkezpena egingo dute.

Film laburren zerrenda

"Alquézar. Retablo de Pasión" (1966) – 12 minutu, Fernando Larruquertekin batera egina. Huescako Alquézar herri txikiaren arte- eta arkitektura-aberastasuna esploratzen du dokumentalak: herria "pasiozko erretaula" bilakatzen da zinemagileen eskuetan.

"Pelotari" (1964) – 12 minutu, Fernando Larruquertekin batera egina.

Euskal pilotari eginiko omenaldi bat da: pilotaren dimentsio fisikoa esploratzeaz gain, euskal kulturan duen pisu sinbolikoa ere aztertzen du. 1965. urtean dokumental onenaren eta kirol dokumental onenaren sariak eskuratu zituen eta 1964ko Bilboko Nazioarteko Jaialdian Zilarrezko Domina jaso zuen. Nazioarteko jaialdi ezberdinetarako ere aukeratua izan zen.

"Operación H" (1963) – 12 minutu.

Fikzio esperimentaleko lan honetan, bere ahalmen sortzailea eta misterio eta intrigako testuinguru batean narrazio bisualarekin jokatzeko bere gaitasuna agerian utzi zituen Basterretxeak.

"Sin título" – 5 minutu.

Film enigmatiko eta labur honek irudi abstraktu eta iradokitzaileen bitartez emozioak transmititzeko Basterretxeak zuen gaitasuna agerian uzten du.

Bi saioak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Tabakalerako zinean. Sarrerak eskuragai daude dagoeneko, webgunean eta zentroaren Informazio Puntuan.


hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 24 de Enero 2027

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 15 de Mayo 2026
Al 04 de Abril 2027

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).