artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Baina behintzat piezak politak dira

'eventually, eden' | Non: Cibrian galerian, Donostian. | Noiz arte: azaroaren 30era arte.

baina-behintzat-piezak-politak-dira
'eventually, Eden' erakusketa, Cibrian galerian, Donostian. CIBRIAN GALERIA

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 22 de Octubre 2024

Askotan, euskal testuingurutik kanpoko artistak izaten dira Donostiako Cibrian galeriak bere aretoetan aurkezten dituenak; eta nahiz eta hirian, egiari zor, bertako artisten proposamenak aurkezten, sustatzen eta babesten dituzten espazio, egitura edo programak gero eta gutxiago diren (zoritxarrez, Altxerri galeriak ere bere ateak aurten itxi ditu), tarteka, ikusle gisa muga hauetatik bestalde datozen aire berriak ere gustura hartzen dira: gozamenerako, ikerketarako, hausnarrerako; bien arteko balantzan oreka bilatzea izaten da gakoa. Oraingoan Madril eta Amsterdamen artean dabilen Monica Mays artista gaztearen eventually, Eden erakusketa bisitadaiteke galeria horretan.

Bertaratu aurretik, web orrian ea erakusketaren bat martxan ote zegoen begiratzean, eta uneko proposamenaren argazkiak ikustean, hala esan zidan bikotekideak: "Ez dakit zeri buruzko erakusketa den, baina behintzat piezak politak dira". Estetikoki erakargarriak diren piezak sortzen dituzten artistekin egiten dute lan Cibrian galerian, eta horrek, bisitariek aretoan izan ohi duten esperientzia ere zuzenean baldintzatzen du, erosoak eta atseginak izanaz. Ezaugarri komun hori dute galeria horretako erakusketek: ikuserrazak direla, bisitatzeko errazak. Instalazioak ere zainduak izaten dira, objektu gehiegirik gabeak gehienetan, galeriako espazio zurien estetika hegemoniko garaikidearen premisak jarraituaz, piezek arnasa har dezaten—hala esaten da behintzat—. Eta Maysen erakusketan ere hala izan da. Tamaina politeko pare bat eskultura soilik daude espazioaren erpin banatan, eta beste sei piezak berriz, hormetara arrimatuta.

Cibrian galerian ez da hormako testurik jarri ohi, eta horren ordez, eskuorria hartzeko aukera izaten dute bisitariek. Bertan, pieza bakoitzaren gaineko xehetasunak eta erakusketa kokatzen duten testua izaten dira. Halakoetan nahiago izaten dut lehenik eta behin erakusketa ikusi, eta ondoren, testua lasai etxean irakurri—norberaren maniak—, iruditzen baitzait, erakusketara hurbiltzeko aukera ezberdinak eskaintzen dizkidala sasi-metodo honek.

Lehen hurbilketa, nire gorputz propiotik, zentzumenetatik, esperientziatik eta intuiziotik burutzen dut honela, eta bigarrena, berriz, bertsio ofizialetik —izan galeriarena, izan artistarena, izan haietakoren batek aukeratutako beste idazleren batena—. Gehienetan, galerian bizi izandakoaren eta ondoren irakurritakoaren artean, beti topatzen ditut elkar puntuak, elkar ukitzen duten sentsazioak edo pentsamenduak. Eta nirekin gelditzen den azken emaitza bi hurbilketen arteko hibridoa izaten da. Azken erakusketa honetan, ordea, elkar puntuen topaketa zaildu egin da; agian, espazioan bizi izandako sentsazioen eta testuan irakurritako edukien artean topatutako arrakala handiegia izan delako.

Testua oso korapilatsua da, ideia ikaragarri pilarekin, gehiegirekin agian, guztien arteko elkar loturak nekez argitzen dituena eta traketsa gelditzen dena azken irakurlearentzat. Artelanak berriz zuzenak dira, hurbil errazak, gorputzarekin sartzekoak, eta irakurketa edo interpretazio subjektiboak aisaahalbidetzen dutenak. Eta honekin gelditu naiz oraingoan. Elementu identifikagarriak izan daitezkeen osagarrien uztartzeekin burututakoak dira; hibridazioak, mutazioak izan daitezke. Pieza nagusienen kasuan, jatorri industrialeko autoen ihes-hodiak testura organikozko estalkiekin bilduta agertzen dira, geruzen arteko izaki-gorputz-adar berriak sortuz.

Adarrak, hezurrak, gezurrak. Burdinarteko tramak edo trabak; goxatuak edo urratuak? Altxatuta daudenak, eta makurrak. Desafiatzaileak eta abailduak. Izaki beraren inertzia ezberdinen aukerak al dira? Ala (bestelako) izaki izateko aukera berriak? Gizarte honetan bizirauteko estrategia posibleak garatzeko modua, agian? Sortutako galderei erantzunik ematen ez dien proposamena da; honek sortzen duen ezinegon sentsazio atseginarekin. Zuzeneko pista bakarra erakusketaren izenburuaren zirrikitutik topa liteke —gogora dezagun: eventually, Eden—. Izan ere, agian horixe besterik ez dira: etorkizunean esperoan dugun paradisu utopikoaren arrasto zatiak.

eventually-eden

Eventually, Eden

Monica Mays

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 27 de Septiembre 2024
Al 30 de Noviembre 2024


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 18 de Mayo 2026
Al 28 de Febrero 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).