artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mugak lausotuz

'Beyond Human Perception' | Artistak: Maria Castellanos eta Alberto Valverde. | Non: Hibridalab zentroan, Gasteizen. | Noiz arte: 2025eko urtarrilaren 17ra arte.

mugak-lausotuz
Maria Castellanos eta Alberto Valverderen obrak Hibridalab zentroan, erakusketaren inaugurazio egunean. HIBRIDALAB

28 de Noviembre 2024 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Uste dut urte honen hasieran idatzi zidatela lehen aldiz Hibridalabetik, unibertsitatearen eta zentroaren arteko lehen zubi lanak eraikitzeko asmoz. Ez nuen zentroaren izena entzuna ere, etaInterneten bilaketa azkar bat egin ostean, 2022 amaieran inauguratutako espazio berri bat zela ikusi nuen, Arabako Foru Aldundiaren, Conexiones Improbables-en eta Vital Fundazioaren arteko elkarlanean sortua. Osasun arazoak zirela eta, bajan harrapatu ninduen email hark, eta ez dut gezurrik esango, ahaztua nuen kasik, harik etaespaziotik orain dela gutxi beste email bat jaso nuen arte erakusketa baten inguruko informazioa igorriz. Eta lotsa ere eman zidan haren helbidea bilatzen ari nintzela hainbatetan zapaltzen dudan EHUko Arabako kanpusaren ondo-ondoan zegoela ikusi nuenean. Ez da zehazki arte espazio bat, baina, webgunean bertan azaltzen denaren arabera, kulturaren, gizartearen eta ekoizpen-sare ezberdinen arteko harremanak bultzatu nahi dituen gune hibrido bat da, bereziki berrikuntzari eta transferentziari loturikoa. Eta helburu horien artean, noski, erakusketek ere badute lekua, nahiz eta horiei dedikaturiko programa finkorik ez izan.

Txirrina jo beharra dago sartu ahal izateko; besteren gainetik, lanerako espazio bat baita Hibridalab. Baina harrerako neskari bertaratzearen intentzioak azaldu bezain pronto, erakusketa espaziora bideratu ninduen, eta segidan jarri zuen martxan Maria Castellanos eta Alberto Valverde artisten Beyond Human Perceptionproposamena, beharrezko monitore eta sistema guztiak piztuz.

Aretoa txikia da, eta erakusketa osatzen duten elementuak ere ez dira asko: bi ikus-entzunezko eta landareekin eginiko instalazio bat. Baina erakusketak ere ez du gehiagorik behar, proiektu jakin baten aurkezpena izanik, eta are gehiago, proiektuaren elementu nagusia artistek bideratutako ekintza bat dela kontuan harturik.

Espazioaren asmoa den hibridazioak sortzearen ideiari helduta, kasu honetan aurkezten dena artearen eta zientziaren artean zabuka dabilen proposamena da, gizartean eta oro har hain antagonikotzat hartzen diren bi ikerketa esparru horien arteko mugak lausotuz. Izan ere, proiektuaren helburu nagusia landareen hautemateko gaitasunen inguruko hausnarketa eta azterketa bideratzean datza, baina bilaketa hau ez da egiten intuiziozko inguratze edo espekulazioren batetik, baizik eta azken teknologien erabileraren eta zientzia enpirikoen aplikaziotik. Eta hau argi eta garbi azpimarratzen dute erakusketako euskarri ezberdinen bidez, sarrera testutik hasita.

Badira zenbait urte Castellanos eta Valverde elkarrekin antzeko ekimenetan lanean dabiltzala, zyborgaren ideiatik abiatuta, gizakiaren, makineneta espezie bizidun ezberdinen arteko komunikazioak eta erlazioak arakatzen. Kasu honetan, elementu detonatzailea musika izan da; alegia, gizakiek eta landareek musika mota ezberdinen aurrean dituzten erreakzio edo pertzepzio fisikoak aztertu eta konparatzeko ahalegina egin dute. Eta ekintza horren emaitzak dira ikus-entzunezko nagusian aurkezten direnak: kanal batean ekintza beraren erregistroa —alegia, landareak eta gizakiak kontzertu bat entzuten—, eta bestean, berriz, haien erreakzioak biltzen dituzten grafikoak proiektatzen dira. Eta hona emaitza: estimulu beraren aurrean antzeko erreakzioak ditugu bi espezieek.

Nahiz eta badiren urte batzuk landareen inguruko ikerketetan sakondu eta landareek elkarrenartean komunikatzeko dituzten errekurtsoen inguruko ikerketak egiten ari direla, badirudi oraindik ere kosta egiten zaigula antropozentrismoaren atzaparretatik ihes egitea, eta ia ezinezkoa dirudiela, batzuen begietan behintzat, halakorik egia izatea. Nik neuk erakusketan ikusitakoa nire inguruan kontatuta ere, teknologia horren egiantzekotasuna zalantzan jartzea izan zen jasotako lehen erreakzioa. Eta agian erakusketabera eta haren sarrera testuari halako izaera zientifiko sakona ematearen arrazoia ere hor topa dezakegu: oraindik ere antropozentrismoa alde batera utzi, eta planetan bizi garen izaki eta espezie guztien arteko ekitatea onartu eta bermatzeko dugun zailtasunean. Horren aurrean, proposamen argigarria behintzat bada erakusketa hau.


erretratuak-1996-2025

Erretratuak 1996 - 2025

Erika Ede

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 12 de Marzo 2026
Al 24 de Abril 2026

situ-akzioak

Situ-akzioak

Andrea Canepa

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 26 de Marzo 2026
Al 19 de Julio 2026

katalogo-arrazoinatuak-aro-digitalean

Katalogo arrazoinatuak aro digitalean

| 21 de Marzo 2026

Katalogo arrazoinatua artista batek sortutako obra ezagutu guztien bilduma da. Urte gutxitan, horien digitalizazio masiboak nabarmen hobetu du haien erabilera. Hala ere, digitalizazioak erronka berriak ere ekarri ditu.

burdina-eta-azal

Burdina eta azal

12 de Mzo | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Silver Ships | Artista: Karlos Martinez Bordoy. | Non: Montehermoso kulturgunean, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 6ra arte.

klientelismoa

Klientelismoa

12 de Mzo | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Otsailaren 12an Eusko Legebiltzarrean kulturgileen egoera eztabaidatu zuen jardunaz aritu zen Ismael Manterola aurreko astean. Luze jotzen ari da bilkura horren oihartzuna, eta ez da harritzekoa: astero bada Garikoitz Mendizabalek esan zituenak ezbaian jartzen dituen beste adibide bat.

euskal-eskulturak-ez-dezan-gizon-izena-bakarrik-izan

Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan

06 de Mzo | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkartea osatzen duten hemeretzi artisten lanak bildu dituzte 'Eskultoreak hemen orain' erakusketan. Bizkaiako Batzar Nagusietan dago bilduma ikusgai, Bilbon.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).