artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Harria eta lurra, Txillidaren lehen planoan

'Harri, Lurra, Huts' erakusketa aurkeztu dute Txillida Lekun. Lehen aldiz, ez dute burdinazko piezarik hautatu, eta harrizko eta lurrezko 50 eskultura inguru bildu dituzte Zabalaga baserrian.

harria-eta-lurra-txillidaren-lehen-planoan
'Harri, Lurra, Huts' erakusketako lan bat. JON URBE / FOKU

21 de Febrero 2025 | Urko Iridoy Alzekai [BERRIA.eus]

"Lehenengo aldiz, albo batera utzi dugu burdina Txillida Lekun". Eduardo Txillida burdinarekin eta altzairuarekin lotu izan da betidanik, material horiekin eginakbaitira haren eskulturarik famatuenak. Baina beste hainbat material ere probatu eta erabili zituen bere ibilbidean. Besteak beste, papera, bainabaita harria eta lurra ere. Azken bi horiek oinarri hartuta, 50 obra inguruko erakusketabat osatu dute, eta Txillida Lekun ikusgai jarri: Harri, Lurra, Huts. "Harriak eta lurrak merezi zuten protagonismoadute orain", esan du Estela Solana erakusketarenkomisarioak.

Erakusketak Zabalaga baserria du babesleku. Eduardo Txillida fundazioko zuzendari eta eskultorearen seme Luis Txillidak ilusio handiz aurkeztu du erakusketa: "Hemen dauden obra batzuk Txillida Lekuko kanpoaldetik ekarri dituzte baserrira. Eskulturek inguruarekin harremanetan egon behar dute, hala esaten zuen aitak, eta uste dut lekualdaketa honek sortutakoharremanaosointeresgarriadela, lehenagotik ikusi gabea, baserri barruanburdinazko lanak egon ohi dira eta". Eskultorearen semeak gehitu du kokaleku aldaketak harriaren indarra areagotzeko balio duela, eta handiagoak diruditela, gainera. "Lanen beste ikuspegi bat lortu dugu:beste begi batzuekin begiratzen diegu orain". Beheko solairuan harrizko eskulturak jarri dituzte,handiak; goian, nahiz eta harrizkoak ere badiren, lurrarekin egindakoak nagusitzen dira,txikiagoak.

Argiak ere garrantzihandia du Zabalaga baserriaren barruan. "Aita hona lehen aldiz sartu zenean, baserria oso gaizki zegoen. Teilatua erorita zeukan, zulo handi bat ere bazuen, eta, beraz,eguzki izpiak sartzen ziren. Hainbeste gustatu zitzaion argi hura, teilatua kristalezko zati batekin osatu baitzuen baserria berritzean", esan du Txillidak. Gaur egun ere, eguzki izpiak sartzen dira baserriko eremu zabalenean.

Solanak Txillidaren gaitasunak nabarmendu nahi izan ditu: "Eduardok oso ondo ezagutzen zituen material bakoitzaren bilakaera gaitasunak. Bazekien nola lan egin material bakoitzarekin,emaitza zein izango zen jakin gabe. Oso ezberdina da burdinarekin edo lurrarekin lan egitea, adibidez, baina Txillidak menperatzen zituen beharrezko teknikak". Erakusketaren nondik norakoak zehazteko, antolatzaileek aztergai izan duteeskultoreak nola erabili zuen harria. "Harriaren presentzia aldizkakoa da Txillidaren ibilbidean. Beheko solairuko harriak, handienak, 1990eko hamarkadan egindakoak dira, eta goikoak, berriz, harriarekin egindako lehenengo saiakerak dira".

Txamotaderitzo eskultoreakobra batzuk osatzeko erabilitako lur motari. "Lur biguna da txamota, baina, hala ere, obrarik txikienak 30 kilo pisatzen ditu. Hortik hasi, eta 200 kilokoak ere badira. Halakogarrantzirikez zaio inoiz eman lurrari Txillida Lekun", adierazi du komisarioak. Erakusketak hiru parte argi izan arren (Harria, Lurra eta Hutsa), haien arteko lotura nabarmendu dute antolatzaileek. Hain zuzen, lurrez egindako hainbat obra harriz egindakoen antzekoak dira, eta, hala, "zirkulu bat" osatzen dute denen artean.

Solanaren ustez, Hutsa da hiru zatietatik zailena. Solana: "Materia adierazgarria da bere kabuz, baina Hutsaaskoz pertsonalagoa da, misteriotsuagoa. Txillidaren ibilbidekomaterial eta obra guztietan antzeman daiteke hutsa, baina, oraingohonetan, alabastroa nabarmendu nahi izan dugu". 1963. urtean, Greziara joan zen Txillida, eta, han, alabastroa ezagutu. Hasiera-hasieratik liluratu zuen material horrek, argiak ematen dion koloreagatik.

Alabastroaren bitartez, Txillidak lortu zuen arkitekturarekin berriro adiskidetzea. "Alabastroari esker, Txillidak errazago irudikatu ahal izan zituen hutsuneak. Horren adibide dira Kandinskiri omenaldia eta Mendi huts obrak". Azkenhorren jarraipena Tindayako proiektua izan zen, hutsunearen irudikatzeetan handiena izango zena, baina eskultoreak gauzatu ezin izan zuena.

Harremanak estutuz

Eskultura batzuk Txillida Lekuko zelai zabaletan zeuden, baina beste batzuk kanpotik ekarri dituzte. "Hemen genituen obrez gain, maileguak jaso ditugu beste leku batzuetatik. Reina Sofia museotikjaso ditugu lan batzuk, eta Iberdrolako eta Santander bankuko bildumetatik beste hainbat. Horrez gain, bilduma pribatuetako obra batzukere laga dizkigute", azaldu du Txillida Lekuko zuzendari Mireia Massaguek. Inoiz erakutsi gabekohamar bat eskultura daude ikusgai erakusketan.

Museoekin ez ezikbeste hainbat erakunderekin ere harremanak estutzen jarraitzeko asmoa adierazi du Txillida Lekuko zuzendariak, eta Donostiako Musikene aipatu du, besteak beste. Horrez gain, Massaguek esan du Txillida Lekuko hezkuntza departamenduakhainbat ekitaldi antolatuko dituela. "Bisita gidatuez gain, beste hainbat gauza antolatuko ditugu natura eta artea elkartzen diren leku paregabe honetan".

Hain zuzen, Nausica Sanchez Txillida Lekuko hezkuntza arduradunak hitzaldi bat emango du martxoaren 13an, eta, martxoaren 22an, bestalde, meditazio klase bat emango dute Zabalaga baserrian. Azkenik, apirilaren 26an, zeramika tailer bat egingo dute. Elkarrizketan oinarritutako bisitak egingo dituzte egunero, 16:00etan.

Iazko balorazioa

Erakusketaren aurkezpenaz gain, 2024ko balorazio txiki bat ere egin nahi izan du Massaguek. "2024a, urteurrenaren urtea, oso trinkoa izan da, bizipenez beterikoa. Iaz 85.000 pertsona baino gehiago etorri ziren Txillida Lekura. 2019anberriro ireki zenetikbildutako daturik onenakdira. Horrez gain, urteurrenaren harira egindako ekinaldi guztiak kontuan hartuz, 500.000 parte hartzaile baino gehiago izan dira mundu zabalean". Oso ontzat jo du horiTxillida Lekuko lehendakariak, eta gehitu du eskultorearen lanetan sakondukodutela aurrerantzean ere.


after-hopper

After Hopper

Jose Antonio Azpilikueta

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 04 de Febrero 2026
Al 31 de Mayo 2026

formaren-sintaxia

Formaren sintaxia

Maite Leyún

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 14 de Mayo 2025
Al 22 de Marzo 2026

ra-asensi

Ra Asensi

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 10 de Febrero 2026
Al 12 de Abril 2026

el-efecto-farocki

El Efecto Farocki

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 19 de Junio 2026
Al 27 de Septiembre 2026

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

02 de Febr. | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

poesiarik-ez-behintzat

Poesiarik ez behintzat

29 de En. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

elkarketa-ala-murrizketa

Elkarketa ala murrizketa

29 de En. | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

estetizidioa

Estetizidioa

22 de En. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

ideologien-beldurrik-bai

Ideologien beldurrik bai?

22 de En. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Lurrak ez du jaberik izango | Artista: Marwa Arsanios. | Tokia: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).