artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Haizea, ura eta sua gogoeta artistikorako funts gisa

Mikel Lertxundik 'Formatik haratago' erakusketa zabaldu du Durangoko Arte eta Historia Museoan. Eskulturak ez ezik, argazkiak, margolanak, marrazkiak eta ikus-entzunezkoak ere jarri ditu ikusgai, martxoaren 30era bitarte.

haizea-ura-eta-sua-gogoeta-artistikorako-funts-gisa
Mikel Lertxundi artista, bere hiru eskulturaren aurrean, Durangoko erakusketan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Garbiñe Ubeda [BERRIA.eus]
| 19 de Marzo 2025

Mikel Lertxundik (Berriatua, Bizkaia, 1951) artearen munduan daraman mende erdia emankorra izan da: Euskal Herriko karrika eta plaza ugaritan aurki litezke haren kale eskulturak, bai eta atzerrian ere. Eskultura handiak egin ohi ditu, baina Durangoko Arte eta Historia Museoan Formatik haratago erakusketan batu dituen lanak txikiagoak eta "intimoagoak" dira, artistak bere lanen aurrean azaldu duenez. Eskulturak, margolanak, marrazkiak, argazkiak eta bideoak aurkituko ditu ikusleak bertan; denak ere, formaz harago doan muinaren harmonian. Muin hori zein den ulertzearren, egileak berak emandako zenbait gako datoz jarraian.

Harria, zura, burdina

Lertxundiren ibilbide osoa hiru material horien erlazioan dago oinarrituta. Harria, egurra eta burdina elementu espazialak dira harentzat, eta lotuta lantzen ditu beti, naturaren gainean gogoeta egiteko bidea eman izan dioten neurrian. "Hiru zirkunferentzia zentrokideren bidez deskribatuko nuke nik mundua: erdian, margo ilunenarekin, burdinazkoa, metal mota guztien ordezkari; haren gainean argiagoa, harrizkoa, ozeanoak hartzen dituena; eta, azkenik, landaretzak osatzen duena, hau da, zurak".

Airea, sua, ura

Hiru material horiek —harria, egurra eta burdina— haizearen, suaren eta uraren eszenatokiak ere badira Lertxundiren artean. Harria urari lotzen zaio: "Urak harria behar du egoteko, eta alderantziz bere hala da: harriak ura behar du, bera izateko". Burdinak, berriz, sua du beharrezko: "Sua mantentzeko, burdina behar da. Eta burdinak sua behar du burdina bihurtzeko". Haizea, azkenik, egurrarekin lotzen du Lertxundik: "Haizea landaredian dago, eta hor antzematen da, bestela ikusezina baita". Hiru elementuak eta hiru materialak batuz, artistak espazioa eta lurra jartzen ditu jolasean.

Denbora

Hortaz, elementuek lurrean —edo, zehazki, hiru materialetan— duten eragina hainbat modutan azaltzen da erakusketan. Argazkietan, esate baterako, elementu bakoitzaren ondorioak erretratatu ditu, hiruko sortatan betiere: harri biribilduak, errautsa eta orbela alde batetik, eta higadurak eragindako geruzak, arrakalak eta oxidazioa bestetik, uraren, suaren eta haizearen lekuko gisa. "Elementuen eragin hori nabaritzekotan, bitarteko bat behar dute: denbora". Alderantzira ere uler liteke, esan nahi baita, denbora subjektu gisa, bitarteko gisa baino gehiago: "Harrietako fosilak, zuhaitz enborren eraztunak, herdoila... Horiek guztiak denboraren arrastoa dira".

Mugimendua

Elementu bakoitzaren mugimenduari ere erreparatzen dio Lertxundik. Bakoitzak bere noranzkoa du: "Ura goitik behera doa, sua behetik gora beti, eta haizea horizontalean mugitzen da". Mugimendu eta noranzko hori margolan akrilikoetan ageri da garbi, baina baita bizpahiru eskulturatan ere, ikus-entzunezko elementuak txertatu baitizkie horretarako espresuki.

Oreka

"Materiak bere oreka behar du, baina elementuek ere elkarren arteko oreka behar dute". Orekak posizioarekin du zerikusia Lertxundien eskulturetan: "Lehenengo posizioan, oinarri bezala, harriak hartzen du tokia. Gero burdina dago. Burdina lotura da, eta indarra. Eta egurra orekatzera dator, forma borobilagoa, beroagoa eta sentsualagoa duelako. Elkar laguntzen ipintzen ditut hirurak, ez elkarrekin borrokan". Proportzioekin ere beste horrenbeste gertatzen dela esan du Lertxundik.

Atmosferak

Elementu bakoitzak badu bere atmosfera, eta horiek ere hiru koadroko sorta batean azaldu ditu Lertxundik. Kolore tonuen arabera antzematen da zein den zein. Atmosferen koadro bakoitzak elementu nagusi bana hartzen du, eta dagokion elementuaren pertzepzioari erreparatzen dio: "Nola sentitzen dugun hotza, hezetasuna edo beroa".

Abstrakzioa

"Inoiz ez dut errepikatu nahi izaten existitzen den gauza jakin bat; mezua desbideratu egingo litzateke-eta bestela. Egiten ditudan marrazki, zirriborro eta bozetoak abstraktuak dira, eta materiak bere nortasuna erakuts dezan egiten ditut beti". Artistak, finean, lurrak eta espazioak osatzen duten binomioa izaten du gogoan, horren "misterio eta zentzu guztia" azaltzeko xedez: "Hain zuzen, materia bizi delako espazioagatik".

formatik-haratago

Formatik haratago

Mikel Lertxundi

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Desde el 14 de Febrero 2025
Al 30 de Marzo 2025


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 08 de Julio 2026
Al 09 de Noviembre 2026

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 12 de Octubre 2026

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 18 de Septiembre 2026
Al 06 de Diciembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).