artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Lemoiz

'ESCALA 1:1' | Artista: Ixone Sadaba. | Non: Azkuna zentroan, Bilbon. | Noiz arte: Apirilaren 27ra arte.

lemoiz
'Escala 1:1' erakusketako irudi bat. MIKEL MARTINEZ DE TRESPUENTES / FOKU

Enara Herranz [BERRIA.eus]
| 27 de Marzo 2025

Baliabide erraza da testuak besteen esanekin hastea, baina beti dagoenez norbait gauzak norberak baino hobeto hausnartu eta adierazi dituenik, Georges Didi-Huberman pentsalari eta arte historialariaren aipu eder batekin —edo haren erdipurdiko itzulpenarekin— emango diot hasiera nireari: "Ezin da irudiaren eta errealaren arteko harremanaz hitz egin sute moduko bati buruz hitz egin gabe. Beraz, ezin da irudiei buruz hitz egin errautsei buruz hitz egin gabe. Hilkor gaixoek euren dardarak (desirak edo beldurrak eragindakoak) eta kiskaltzeak erregistratzeko sortzen duten horren parte dira irudiak". Ixone Sadabaren Escala 1:1 erakusketa errealaz —Lemoizko (Bizkaia) zentral nuklearraz, bere minez eta aukerez— ari zaigu; baina irudiaz ere bai, bere forma askotarikoez eta erabilera makurrez, alegia.

Artelan bakoitzak argazkiarekin harremanetan jartzeko modu ezberdin bat aktibatzen du, baina denetan atzeman daiteke argazkilaritza bera, gailu eta bitarteko gisa, zalantzan jartzeko asmoa. Aretoaren lehenengo eremuaren albo batean eskulturarekin jolasten diren pieza batzuk aurkituko ditugu, eta 1974an zentralaren eraikuntza lanak gainbegiratzeko ezarri zen behatokiaren berreraikitze bat bestean —zer da ba boterea, ezpada goitik begira egotea?—. Bi hauen artean artxibo kaxa batzuk kokatu dira, eta ondoan, hauetan arakatzen hasteko gonbita: kotoizko hiru eskularru pare. Argazki digital gordinak daude bertan, artifizio edo efektismorik gabeak —baina sentsibilitatez eginak—, erreportajearen estetikatik hurbil. Plano orokor eta handien bitartez zentrala inguratzen duen paisaia, haren perimetro gotortua eta aldiri desolatuak erretratatu ditu Sadabak, eta horrekin batera, bizitza bera, Historia eta bere mamuak. Plano hurbilagoen bidez, berriz, zirrikituetan eta antza garrantzirik gabeko xehetasunetan pausatu du begirada —inguruneko landareetan, lurrean metatutako hautsean—. Emaitza estetiko soila bilatu du artistak, iradokitzaileagoa noiz edo noiz, baina aseptikoa eta hotza oro har.

Begirada analitiko eta itxuraz neutral honekin lotuta uler daiteke agian argazkiak, ohikoa den moduan, horman ez itsasteko hautua. Keinu honek behaketa beste modu batera egitera behartzen gaitu, begirada zorroztera, prozesuan aktiboki inplikatzera; artxibo arrotz batean nola, eskuekin ikusi eta errelato propio bat sortzera. Muntaketa mota honek artxiboaren iruditeria dakar gogora, baina argazki guztiak 2021etik 2024ra bitartean atera zituen artistak, eta ez dugu artxibo dokumenturik edo argazki zaharrik aurkituko hauen artean, Iberduero enpresak bere garaian prozesu arkitektonikoa erregistratzeko egin zituenak izan ezik. Dena den, Sadabak ez ditu azken hauek zuzenean erreproduzitu; aitzitik, argazkien argazkiak dira erakusketara ekarri dituenak, haien jatorrizko testuinguruan. Hots, enpresaren album edo irudi artxiboan bertan. Honela, argazki teknikoari egozten zaion neutraltasuna gezurtatu eta haren izaera politikoa agerian uzten du artistak, argazkilaritzaren erabileren eta honek boterearekin duen harremanaren inguruko eztabaida posible bati bide emanez.

Argazkigintzaren eta etikaren inguruko harremanari buruz hausnartu zuen Judith Butlerrek Frames of War: When Is Life Grievable? liburuan, eta, bertan planteatutakoak Sadabaren beste proiektu batzuetan askoz ere agerikoagoak diren arren, oharkabean igaro daitekeen keinu fotografiko honetan ere sumatu daitezke nolabait. Butlerrek azaltzen duenez, mundua marko zehatz batzuen arabera antzeman eta interpretatzen dugu, eta marko horiek "politikaz gainezka" daude. Egoera bat aurkezten —markoztatzen— zaigun moduakegoera horren inguruko ondorio eta interpretazio zehatz batera eramango gaitu, eta honekin, erantzun afektibo konkretu batera. Argazkilaritza, bere adierazpenik objektiboenean ere, botere eragiketa horren parte da. Badago engainu honi aurre egiteko modu bat, ordea, eta horixe egiten du artistak argazki hauek era berezi honetan berreskuratuta: markoa markoztatu.

Argazki hauek sortzen duten distantzia emozionalak erakusketari izena ematen dion instalazioaren handitasunarekin kontrastatzen du. Horman eskala naturalean proiektatutako argazkien segidak panoramika zatikatu bat osatzen du, baina 1:1 eskalak —artistak badaki—huts egiten du gauzapenean. Konposizioak irudia luzatzen du, paisaiaren elementuak errepikatu egiten dira eta beste batzuk gainjartzen, eta tenkatze horretan hausten da ilusioa. Dena den, aipatutako argazkien izaera analitikoaren aldean, instalazio honek Lemoizen eskala —material, diskurtsibo, historiko— neurtezinaren aurrean uzkurtzera garamatza, bertan murgiltzera. Nirihau gertatu zitzaidan: zarata zegoen gelan baina ez nuen ezer aditzen, jendea zegoen aretoan baina bakar-bakarrik nengoen.


kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 01 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).