artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Asins, Oteiza eta Palazueloren abstrakzio geometrikoaren ertzetan arakatu du Artiumek

Elena Asinsek, Jorge Oteizak eta Pablo Palazuelok abstrakzio geometrikoan egindako bidea ikusgai jarri du Artium museoak ‘Asins, Oteiza, Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea' erakusketan. Sinbolismoak eta mistikotasunak zeharkatzen dituzte piezak.

asins-oteiza-eta-palazueloren-abstrakzio-geometrikoaren-ertzetan-arakatu-du-artiumek
Gasteizko Artium museoko erakusketan ikus daitezkeen artelanetako batzuk. ENDIKA PORTILLO / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 11 de Abril 2025

Abstrakzioaren bidean poetika berriak sortu ziren XX. mendeko lehen hamarkadetan, eta, haiei esker, geometriatik, konkretutik eta analitikotik abiatutako irudi berriak jaio ziren. Artea hizkuntza forma berrietatik edaten hasi zen, eta sortzaileek irudi sinboliko, metafisiko, transzendente eta mistikoetara jo zuten, konbentzio figuratiboak eta informalak zalantzan jarriz. Jorge Oteiza (Orio, Gipuzkoa, 1908 - Donostia, 2003), Pablo Palazuelo (Madril, 1916 - Galapagar, Espainia, 2007) eta Elena Asins (Madril, 1940 -Azpiroz, Nafarroa, 2015) aitzindarien artean egonziren abstrakzioaren bide horretan, eta interes komunak izan zituzten euren sortze prozesuetan. Hiru artista horiek abstrakzio geometrikoan egindako prozesuan arakatuta ondu du erakusketa berria Gasteizko Artium museoak: Asins, Oteiza, Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea du izenburu.

Museoak bere funtsekin osatu du bilduma, bai eta Pablo Palazuelo Fundazioak, Altxerri galeriak, MV bildumak eta Ostolaza-Paraisok lagatako pieza batzuekin ere; A0 aretoko aparteko espazio batean paratu dituzte artelanak. Beatriz Herraez Artiumeko zuzendariak azaldu du Bilduma hau. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000) erakusketan dagoen beste erakusketa bat dela zabaldu berri dutena, eta gogoetarako eta "azterketarako" abagune izan nahi duela. Izan ere, Fernando Golvano arte irakasle eta kritikariaren begiradapean ondu dute erakusketa, eta haren ekarpena ezinbestekoa izan da hiru artisten lanak elkarrekin ikusteko eta ulertzeko. "Lehen aldia da hiru artistak elkarrizketan jartzen ditugula, eta inoiz ikusi gabeko konexioak bistaratu ditugu", nabarmendu du Golvanok.

Oteizaren sei artelan, Palazueloren hamar eta Asinsen hamahiru. Denera, 29 artelan jarri ditu ikusgai museoak. Margolanak eta eskulturak dira. Bisitariak goiburuan laburbilduta topatuko du bildumaren mamia, Golvanoren esanetan: "Garrantzi handikoari forma emateko pasioak batu zituen hiru artistak". Ezaugarri antzekoek zeharkatzen dituzte piezak, hala nolageometriak, espazioak, serieak, laugarren dimentsioak eta transzendentziak. Erakusketak aukera ematen du hiru artistak "abstrakzio geometrikoan, sinbolismoan, zehaztasunean, matematikan eta mistikotasunean egindako ibilian murgiltzeko", komisarioaren arabera.

Musika eta matematika

Arkitektura, espiritualtasuna eta musikarekiko interesa izan zuten Oteizak, Palazuelok eta Asinsek, baina modu are nabarmenagoan azken biek. Golvanok kontatu duenez, Palazuelok "bere pinturen eta musikaren arteko benetako itzulpenak" egiteko asmoa zuen, eta halaxe bistaratu zuen Musika III litografian, adibidez: hondo beltz baten gainean modu nahasian margotu zituen lerro zuriak, pentagrama baten antza hartuta. Asinsen kasuan, Erritmo zeihar positiboaeta Erritmo zeihar negatiboalanetan islatu zuen musikarekiko pasioa; tinta beltzez eta zuriz marraztutako kartoi meheen gainean, partiturak irudikatu zituen hark ere. Bachen musikak inspiratuta ondu zituen.

Asins arte kontzeptualean aitzindari izan zen Espainian, baita ordenagailu bidezko artearen aplikazioan eta algoritmoetan oinarritutako sorkuntzan ere. "Zenbakien zientziarako irekitasuna" zuen haren lanak, eta Menhirrakserieko piezek horixe bera uzten dute agerian. Beirazko eta burdinazko bi eskulturak eta margolan batek osatzen dute seriea. "Hirukiaren aldeen eta osotasunaren arteko harremana islatu nahi izan zuen, sekuentzia eta erritmoa oinarri hartuta".

Oteizak harrian eta burdinan egindako pieza ezagun batzuk paratu dituzte erakusketan: Hiru kuboide hutseko eraikuntza, Lemoizko gertutasuna seinalatzen duen hilarria eta Mallarmeren omenaldiaren aurretiko bertsioa, tartean. Komisarioak esplikatu duenez, Oteizaren ikerketa lerroetako bat "eskultura masa figuratiboaren eranzte formala" izan zen, eta horrek eraman zuen abangoardia modernoen herentziak berrinterpretatzera.

1970eko hamarkadan, Oteizak hormaren espazioaren portaera ikertu zuen, eta, horretarako, aztergai izan zituen Kazimir Malevitz artistaren margolanetako espazio hutsa, abstrakzioa eta geometria, eta eskultura batzuetan ezarri zituen prozesutik ateratako ondorioak. "Malevitz unitate bat" definitu zuen, eta, hori oinarri, helburu esperimentala zuten piezak ondu zituen: Malevitx erroa duen makla binarioa eskultura da horren erakusgarri.

Aretoko bitrina batean bildu dituzte hiru artisten artelanak ulertzeko dokumentuak eta argazkiak.


kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 26 de Noviembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 17 de Enero 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).