artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arabako Aldundiak azkenean ez du itxiko Amarika aretoa

Arabako Aldundiak atzera egin du, eta ez du eraikiko ekintzailetza eta berrikuntza zentrorik Amarika erakusketa aretoa dagoen tokian. Amarica elkarteak erabakia txalotu du, eta kultur eragileen presioari esker izan dela azpimarratu.

arabako-aldundiak-azkenean-ez-du-itxiko-amarika-aretoa
Amarika aretoa, artxiboko irudi batean. RAUL BOGAJO / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 13 de Abril 2025

Arabako Foru Aldundiak ez du itxiko Gasteizko Amarika erakusketa aretoa. Aldundiak atzera egin du aretoa ixteko erabakian, eta, hortaz, ez du ekintzailetza eta berrikuntza zentrorik eraikiko bertan. Elkarteko ordezkariak bilera batera deitu ditu gaur goizerako Ana del Val Arabako Foru Aldundiko Kultura diputatuak, eta han jakinarazi die erabakia. Arabako hainbat artista eta kultur eragilek egindako presioaren ondorioz baztertu du erabakia aldundiak, elkarteko kideek diotenez.

Urtarrilaren amaieran iragarri zuen Arabako Foru Aldundiak Amarika aretoa itxiko zuela, bertan ekintzailetza eta berrikuntza zentro bat sortzeko asmoa baitzuen. Kultura diputatuak argudiatu zuen azken urteotan nabarmen gutxitu direla aretoan antolatutako erakusketak, eta ez zaiola behar besteko probetxua atera gune horri. Eta esan zuen aurrerantzean Arabako foru sareko museoek, Artiumek eta Ignacio Aldekoa kultur etxeak hartuko zituztela Amarika aretoak hartu ohi dituen erakusketak.

Iragarpen horrek hautsak harrotu zituen Arabako kulturgileen artean, eta, handik egun batzuetara, Amarica elkartea sortu zuten aretoaren defentsan aritzeko. Besteak beste, sinadura bilketa abiatu zuten change.org plataforman, eta herrialdeko dozenaka artistak eta ehunka norbanakok babestu zuten aretoaren alde abiatutako kanpaina. Hain justu ere, Amarica elkarteak uste du jendearen "indarrari" esker lortu dela aretoa ez ixtea: "Ekintza kolektiboek erakusten dute bat eginda indartsuago garela, eta artea eta kultura ezinbestekoak direla gure herrialdearen identitaterako".

Del Val diputatuaren esanetan, berriz, erabakiak erakusten du bere departamenduak aintzat hartzen duela kultur eragileen ahotsa, eta "entzute aktibo" horri esker erabaki dutela Amarika aretoak kulturarako gunea izatea aurrerantzean ere. Hori bai, esan du aretoa "biziberritzeko" proiektu bat behar dela eta Kultura Planaren barruan aztertuko dutela.

Ekintzailetza eta berrikuntza zentroa non jarriko duen ez du erabaki oraindik aldundiak.

"Beste etapa bat"

Aldundiaren erabakia ontzat jo du elkarteak, eta iragarri datozen hilabeteetarako programatuta zeuden erakusketei eutsiko diela, eta beste batzuk ere egingo dituela. Nolanahi ere, elkarteak uste du ezinbestekoa dela erakusketa aretoaren inguruko proiektu berri bat egitea, eta Kultura Saila bat dator horrekin. "Aldundiak badaki herritarrengan interesa piztuko duen proiektu berri bat sortu behar dela", adierazi dute elkartekoek.

Amarica elkartearentzat, funtsezkoa da "koherentea" eta "kalitatezkoa" izatea erakusketa aretoaren inguruan sortuko den proiektua, eta "oinarri sendoak" izatea artearen eta kulturaren egungo errealitatearekin engaiatuta egoteko. Aretoarentzat "etapa berria" irekitzeko abagunea sortu dela iritzi dio elkarteak, eta azpimarratu du aldundiarekin elkarlanean jardun nahi duela prozesu horretan. Kultura Saila ere bat etorri da planteamendu horrekin, elkartearen arabera.

Amarika aretoarentzat "aro berri bat" irekiko dela uste du elkarteak, eta alde guztien konpromisoa eskatu du kulturarentzat egokia den proiektu molde berria martxan jartzeko. Egitasmoa bera ez ezik bestelako alderdiak ere zaindu beharko direla uste du, eta, besteak beste, kudeaketa eredua, gardentasuna, aurrekontua eta sektorearen beharrak lehenesteko eskatu die instituzioei.

EH Bilduren eskaria

EH Bilduk ontzat jo du aretoa ez ixteko erabakia, baina ohartarazi du aretoak eta kultur sektoreak dituzten erronkak eta zailtasunek bere horretan dirautela. Koalizioak mozio bat erregistratu du gaur Arabako Batzar Nagusietan, zeinaren bitartez aldundiari eskatu dion legealdia amaitu aurretik Amarika aretoan artistentzako sormen gune bat sustatu dezala, betiere kudeaketa eredua sektorearekin adostuta. Horrekin batera, Sortzaileak saria sortzea galdegin dio erakundeari, "sormenari eta sortzaileen lanari garrantzia emateko eta lanean jarraitzeko akuilu izateko".


foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 17 de Septiembre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Julio 2026
Al 28 de Diciembre 2026

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 17 de Julio 2026
Al 18 de Octubre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).