artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Begirada kritikoa eraikiz

'monstrorum historia' | Artista: Joan Fontcuberta. | Non: Kutxa Fundazioa Artegunea, Donostian. | Noiz arte: Ekainaren 29ra arte.

begirada-kritikoa-eraikiz
Joan Fontcubertaren 'Monstrorum historia' erakusketa, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 15 de Mayo 2025

Arraroa egiten zait oraindik ere 2025. urtean Tabakalerako Kutxa Fundazioa Artegunearen izaerako espazioak egotea, alegia, arte lengoaia zehatz bati loturiko erakusketa espazioak, beste arte diziplinei betoa jarriaz eta haiei gailenduaz edo. Nolabait, paragoneetara naramate, Berpizkunde garaian sortu ziren eta arte lengoaien arteko lehiak oinarritzat zituzten idatzietara, guztien artean gailentzen zen ikus-artea topatzeko eta defendatzeko helburuarekin egiten zirenak. Eta are arraroagoa egiten zait espazio horretan bereziki argazkilaritza garaikidea erakusten dela kontuan hartuta, aro garaikidean aurrez egondako argazkigintzaren eta artearen arteko nolabaiteko krisi-harremana gaindituta baitago erabat, egun argazkigintza beste arte-lengoaia bat gehiago kontsideratzen delarik.

Eta badakit ez dela lehen aldia halako ideiak plazaratzen ditudana, baina Tabakalerako Kutxaren espaziora barneratzen naizen aldiro nire burutik pasatzen den lehen pentsamendua izaten da eta ezin dut ekidin. Ulertzen dut Kutxak argazki funts garrantzitsua duela, eta, hori aitzakiatzat hartuta, espazio hau lengoaia horri ikusgarritasuna emateko erabili nahi izan dutela; baina Kusaaleko Kubo aretoa arteari eskainita eta Tabakalerakoa argazkigintzari, ez al da bi esparruen arteko bereizketa eta azpimarratzea besterik lortzen? Are nahasgarriagoa suertatzen zait, gainera, beraien ibilbidea bereziki arte esparruan garatutako artisten proposamenak Tabakalerako espazioan aurkezten direnean.

Oraingo kasua horietako bat da: Joan Fontcubertaren Monstrorum historia erakusketa, non, artistaren —argazkilari deitzea murriztailea bailitzateke oso— ibilbide artistikora hurbilketa bat proposatzen den lauzpabost proiekturen bidez: Fauna (1985-1989), Herbarium (1982-1985) eta eHerbarium (2023-2024), What Darwin Missed (2023-2024) eta HeghDI' vem ghaH, tu'lu'Dinosaur (2021-2023) hurrenez hurren.

Erakusketara sartu eta Fauna proiektuaren barruan, beira-arasa batean disekatutako izaki batek egiten du ongietorria. Animalia itxura du, baina ezohiko animalia da zalantzarik gabe: bi oinen gainean agertzen da, dortoka burua du eta gorputzak berriz azeri buztan itxura. Baina zein animalia da hori? Halakorik posible al da? Baina hor dago. Ikusten ari gara. Existitzen da. Erantzuna ezkerraldean kokatutako biniloan dago: Peter Ameisenhaufen zoologo alemaniarrak topatutako ezohiko animalietako bat da. Eta inork zalantzarik egin ez dezan, beste zenbait beira-arasatan zientzialariak munduan zehar topatutako beste hainbat eta hainbat animalia berezi ere ikus ditzake bisitariak, alboan fitxa tekniko-zientifikoa eta bizirik zeudeneko argazkiak dituztelarik: besteak beste, dortoka oskola eta lau hegal dituen hegazti bat, isatstzat sugea duen karraskari bat, eta, guztietan ikusgarriena, sai-hegalak dituen oreina. Eta hala ere, inork oraindik zalantzarik bazuen, beste beira-arasa batzuetan Ameisenhaufen artxibo pertsonala ikus daiteke, bere ikerketarako erabili zituen laborategiko tresna, apunte, argazki eta tramankuluekin.

"Baina ze bitxo arraroak!". "Baina zer diozu?". "Baina zer da hau?". Etengabe entzuten dira halako esaldiak bisitarien ahoetan, eta Fontcuberta pozez egongo litzatekeelakoan nago, bere proiektu eta erakusketarekin zuen asmoa lortu izanagatik. Proiektu hauen bidez, bere nahia errealitatera hurbiltzeko eta ustez haren egiantzekotasuna bermatzeko erabiltzen diren tresnak eta metodoak zalantzan ipintzea baita; bai XIX. mendetik aurrera indarra hartu zuen metodo enpiriko-arrazionala eta baita harekin batera hainbatetan eskutik joandako argazkigintza ere, ikusgarria dena atzitzeko esleitu zaion ahalmenagatik. Dena den, erakusketaren interesa zabalagoa da, eta aurkeztutako bere proiektu berriagoen bidez lortu du artistak hori. Izan ere, Internetaren eta sare sozialen zabalkundearen eta AAren sorreraren ondoren argazkigintzak izandako izaera-aldaketaren inguruko hausnarketak ere nahasten baititu, argazkigintzak gizartean sortutako erronka berrien inguruko gogoetak bultzatuz; hain zabaldutako fake news-ei lotutakoak, adibidez: ikusten dugun oro egia eta benetakoa al da, bada?

Argazkigintzaren erabilera gizartean inoiz baino zabalduagoa dagoen honetan, hari buruz eraiki beharreko begirada kritikoak are eta premia handiagoa hartu du. Eta erakusketa honek, umorez beteta, horri arreta jartzeko aukera eskaintzen du.


kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Desde el 08 de Septiembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 17 de Julio 2026
Al 18 de Octubre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).