artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

So egiteko eta egoteko artelanak

Mikel Diez Alabak 'Denboraren uneak' erakusketa osatu du bere ibilbidean zehar egindako hainbat artelanekin. Donostiako Ekain arte galerian egongo da ikusgai urriaren 11ra arte.

so-egiteko-eta-egoteko-artelanak
Mikel Diez Alaba, Ekain galeriako bere 'Denboraren uneak' erakusketan. MAIALEN ANDRES / FOKU

29 de Septiembre 2025 | Maddi Iturriotz Alkorta [BERRIA.eus]

Hiru hamarkada baino gehiagoren ostean, Mikel Diez Alabak (Bilbo, 1947) berriro erakutsiko ditu bere artelanakDonostian, zehazki Parte Zaharreko Ekain galerian.Bere ibilbide luzean zehar egindako hemezortzilan ikus daitezke bertan. Diez Alaba:"Horko horrek [atzealdean duen koadroari keinua luzatuz],adibidez, 40 urte beteko ditu datorren urtean".

Bilbon jaio zen, eta gazte gaztetatik kanpora joan zen arte ikasketak egitera:Valentziako (Herrialde Katalanak) San Carlos eta Madrilgo San Fernando arte eskoletara. 1970eko hamarkadan, beka batekin, Parisera joan zen bere artea garatzera. Garai hartako bere lanekgizakiaren kezkak eta ezinegonak zituzten ardatz, eta horren erakusle daFrancis Baconen eragin nabaria.

1981ean Menorcara (Herrialde Katalanak)joan zen, eta ordutik han bizi da. Azaldu duenez, irlara joan zeneanXVI. mendekodorretxe batean bizi zen, eta azkenengo solairuan marrazketarako tailer bat antolatuzuen. Gelatxo hartan eskailera bat zegoen, goiko terrazarako sarbidea zena. "Terraza hartatik irla erdia ikus zitekeen; ekialdeanitsasoa genuen, eta inork baino lehenago ikusten genuen egunsentia", adierazi du.

Gehienbat horixe da haren koadroetan ikus daitekeena: terraza hartatik ikustenzituenzeruak.Diez Alaba: "Oroitzen dut koadro hori noiz margotu nuen. Kotxean nindoan etxerantz, eta zeruan halako gertakari bat izan zen, non kotxea gelditu egin behar izan nuen zeruari begira ipintzeko. Ziztu bizian dorretxera iritsi, eta tailerrera igo nintzen. Koadro hori da gertaera horren emaitza". Agianbere garairik espiritualena izan zela aitortu du.

Urdina gainontzeko koloreen gainetik

Obren gehienak zeruen islak badira ere, ezberdinak dira, egilearen pertzepzioa ere ezberdina baitzen beti. "Lana egiteko orduan, inguratzen nauen munduan oinarritzen naiz", azaldu du margolariak, eta gauzen itxurakeria albo batera uzten saiatzen dela gaineratu du.

Inspirazioa bat edo bestea izan, artistaren lan gehienetan tonu urdinak nabarmentzen dira. Margolariakazaldu du betidanik erakarri duela urdinak, batez ere urdin anilak: "Urdinek beti dute zerbait, emozio eta sentipen bereziak transmititzeko gai dira". Koadro guztiek dute urdin ukituren bat, baina denak urdin ezberdinak direla jabetuko da ikuslea.

Prozesu fisiko eta mentala

Artelanen sorkuntza nola gauzatzen duen azaldu du, eta argi utzi du "fisikoa eta mentala" izaten dela. Hasteko, beharrezkoak izango dituen material guztiak prestatzen ditu, eta isiltasunaren bila abiatzen da. Lortzen duenean,kontrolatzen ez duen zerbaitek barrutik zerbait atera dakion itxaroten du.Batzuetan, keinuetan oinarritzen da,eta bat-batean, zerbaitek marrazten hastera eramaten du:"Ez dago kontzientziarik, ni exekutatzailehutsa naiz", azaldu du.

Margolariak aipatu du koadro bat margotzea mihisearen eta egilearen arteko elkarrizketa bat dela. "Beharrezkoa bada, gelditu egiten naiz, koadroak atseden har dezan. Gelditu, margolana esku artean hartu, altxatu eta zer gertatzen ari den begiratzen dut, bertan berriro barneratu ahal izateko".

Diez Alabak esan du Donostiako galerian zintzilik dauden koadroak "so egiteko eta so egoteko" koadroak direla. Pintzelkada bakoitzak "bizi propioa" duela ere aipatudu: "Egun batean deskubritu nuen zerbait irudikatzeko ez nituela pintzelkadak pilatu behar, zertzelada bakoitzak bere balioa zuela ikasi nuen. Bakoitza independenteaizango balitz bezala da".

Egilearen esanetan garrantzitsua da, so egiteaz gain, so egotea: denbora batez begira egonez gero, hasierako irudipena galdu, eta beste bat iradoki dezaketelako. Izan ere, egileak argi azaldu du gizarte ohiturek erabat baldintzatzen dutela artearen esperientzia: "Inguratzengaituenmunduaren misterioa zera da, ohitu egin garela lehen begirada definitzailea izan dadin. Eta badira gauza askolehen begiradatik at geratzen direnak, ezin daitezkeenak ikus. Niri neroni ere gertatu zait duela urte asko marraztutako koadro bat begiratzean gauza berriak ikustea eta 'ai ama!' esatea". Eta aldi berean, kontrajarria dirudien arren, esan du koadroak margotu zitueneanhaietatik jasotzen zuenak oraindik irauten duela.

Atenporalitatea funtsezko

Margolariakfreskura, askatasuna eta bat-batekotasuna nabarmentzen ditu bere lanetan: "Action painting-aren antzekoak dira, baina lanaren barnean bidaiatzen uzten dute", azaldu du. Hiru ezaugarri horiek aipatu ostean, berari funtsezkoa iruditzen zaion beste kontzeptu bat azaldu du: atenporalitatea. Diez Alabak esan du bere koadroak denboraren ikuspegitik zehaztugabeakdirela, ez direlako testuinguru historiko etasozialbati lotuak egon —bere zenbait belaunaldikiderenak ez bezalaxe—. "Hemen dauden lanak atzo goizean margotu nituela esango banizu, sinistu egingo zenidake", adierazi du, irribarrez.

Denboraren ziurgabetasun horrek ikusleari bere interpretazioa eraikitzeko modua ematen diola azaldu du. Norberak bere espazio propioa eraikitzen omen du, eta hori ere momentuaren araberakoa dela gaineratu du. "Nirikoadroren batek aurretik iradokitzen ez zidan zerbait transmititu izan dit, nire egoera pertsonala bestelakoa zelako. Eta jendeak galdetzen didanean zer esan nahi ote dudan margolan jakin batekin, 'zuk ulertzen duzuna' erantzuten diot". Margolariak askatasun osoa ematen du norberak bere interpretazioa egin dezan.

Edonork bere interpretazioa egin dezan nahi du, baina beti onura bat izan dezala. Kalte egiteko diren lanak arbuiatu egin izan dituela azpimarratu du: "Azken urteetan koadro batek muturreko biolentzia transmititzen duela ikusi badut, estali egin izan dut. Ez dut erakutsi nahi izan, ez diolako inori laguntzen".

Bilbon jaioa izanagatik ere, bere lanak Donostian erakustearekin oso kontent dagoela esan du, Gipuzkoan "lagun min asko" izan zituelako. Izan ere, belaunaldikideak izan zituenBixente Ameztoi, Juan Luis Goenaga, Jose Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta, besteak beste. Hala ere, guztien artetik Jorge Oteiza nabarmendu du, hark "norabide eta zentzu bat" eman zielakoan gainontzeko guztiei.

Egileak Ekain galeriako Rita Unzurrunzagarekin batera hautatudituenlanak urriaren 11ra arte egongo dira ikusgai Gipuzkoako hiriburuko arte galerian. Bertako arduradunaren esanetan, "bizigiro ederrean" hartuko dituzte bisitariak.

denboraren-uneak

Denboraren uneak

Mikel Diez Alaba

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 14 de Septiembre 2025
Al 11 de Octubre 2025


silver-ships

Silver Ships

Karlos Martínez Bordoy

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Desde el 30 de Enero 2026
Al 06 de Abril 2026

barreiatutako-paisaiak

Barreiatutako paisaiak

Gerardo D'Abraira

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 10 de Marzo 2026
Al 06 de Septiembre 2026

tenpoan

Tenpoan

Arantxa Gereño

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 12 de Febrero 2026
Al 21 de Marzo 2026

guet-apens

Guet-Apens

Thibault Gaudry

Station V (Baiona, Lapurdi)

Desde el 13 de Marzo 2026
Al 28 de Marzo 2026

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 05 de Junio 2025
Al 26 de Diciembre 2026

burdina-eta-azal

Burdina eta azal

12 de Mzo | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Silver Ships | Artista: Karlos Martinez Bordoy. | Non: Montehermoso kulturgunean, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 6ra arte.

klientelismoa

Klientelismoa

12 de Mzo | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Otsailaren 12an Eusko Legebiltzarrean kulturgileen egoera eztabaidatu zuen jardunaz aritu zen Ismael Manterola aurreko astean. Luze jotzen ari da bilkura horren oihartzuna, eta ez da harritzekoa: astero bada Garikoitz Mendizabalek esan zituenak ezbaian jartzen dituen beste adibide bat.

euskal-eskulturak-ez-dezan-gizon-izena-bakarrik-izan

Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan

06 de Mzo | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkartea osatzen duten hemeretzi artisten lanak bildu dituzte 'Eskultoreak hemen orain' erakusketan. Bizkaiako Batzar Nagusietan dago bilduma ikusgai, Bilbon.

ezjakintasuna

Ezjakintasuna

05 de Mzo | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Eztabaida Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduko legebiltzarkideak sortzaileak prekaritatetik ateratzeko edo babesteko lege proposamenak eskatu ditu. Lanartea elkarteak eta Siadecok sektorean egindako ikerketaren arabera, "ezegonkortasuna" eta "diru sarrera apalak" dira nagusi.

muga-bigunen-testurak

Muga bigunen testurak

05 de Mzo | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

DEAR DEER. | Artista: Maider Garaio. | Non: Iruñeko Ziudadelako Bolborategian. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).