artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Georg Baselitzen arte "erradikala" bilduz berrireki dute Bilboko Arte Ederren Museoaren 1970eko eraikina

Artista alemaniarrak 2014tik hona ondutako formatu handiko 49 koadro ipini dituzte ikusgai, martxoaren 1era arte. Horrez gain, museoarekin eta hiriarekin harremana duten obren lagin oparo bat bildu dute atarian.

georg-baselitzen-arte-erradikala-bilduz-berrireki-dute-bilboko-arte-ederren-museoaren-1970eko-eraikina
Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria, gaur, Georg Baselitzen koadro batean aurrean. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2025

Atzerako kontaketaren bukaera gero eta gertuago nabari da. Datorren urteko ekainean inauguratuko dute Norman Foster eta Luis Maria Uriarte arkitektoek Bilboko Arte Ederren Museorako diseinatutako handitze proiektua, Agravitas, baina, bien bitartean, museoak hainbat mugarri gainditu ditu dagoeneko. Obren ondorioz, eraikin zaharrera lekualdatu zuten jarduera artistikoa, baina lehengo tokira itzuli dute jada: 1970. urtean, museoaren lehen handitze proiektuko eraikina zabaldu zuten, eta gaur berrireki dute ostera, eraberrituta. Horrekin batera, Georg Baselitz pintore figuratiboak azken hamarkadan ondutako formatu handiko 49 koadro bildu dituzte Pinturak 2014-2025. Nonahi zerbait erakusketan, lehen solairuan, eta museoarekin eta hiriarekin harremana izan duten ekoizpenen aukeraketa bat ipini dute ikusgai behean, sarreran: Ataria (bat). Martxoaren 1era arte bisitatu ahalko da Baselitzena, eta urtarrilaren 18ra arte atarikoa.

Egokitu zaion garaiaren emaitza da Baselitzen artea, nolabait. 1938an jaio zen, Deutschbaselitzen (Alemania)—toponimotik hartu zuen izen artistikoa—, Bigarren Mundu Gerran erabat suntsitutako Dresden hiritik gertu. Txikitutako eta zatikatutako herri batean hazi zen Baselitz, eta giro horretan umotu zen haren estiloa, gatazka hura bultzatu zuten balioak zalantzan jartzen zituzten artisten belaunaldiarekin identifikatu baitzuen bere burua. "Betidanik saiatu da orainaldia eraikitzen iraganarekin konektatuz", esplikatu du Norman Rosenthal komisarioak erakusketaren aurkezpenean.

Baina ez zuen molde gailenetara jo hori gauzatzeko. Alde horretatik, Baselitzen obra "erradikala" dela uste du Rosenthalek: Alemaniako Errepublika Demokratikoan bizi zenean, muzin egin zion errealismo sozialistari, eta gaitzetsi egin zuen orobat mendebaldeko bidea, "azkenaldiko errealitateak alde batera utzi eta abstrakzio gutxi gorabehera purista bati ekiten baitzion", Rosenthalek xehatu duenez erakusketaren katalogoan.

Hala, Baselitz "berritzailea" izan da hasieratik, 1960ko hamarkadan lanean hasi zenetik. Gaiei dagokienez, obra "mugatua" du, komisarioaren arabera: hondo monokromatikoa darabil beti, eta batik bat bere burua eta Elke emaztearena irudikatzen ditu, edo haien gorputzen zatiak, horiek ere kolore bakarrarekin maiz. Gutxitan agertzen da beste heldulekurik: arranoak inoiz, edo kafe makina bat. XVI. mendeko manierismoaren erara pintatzen ditu gorputzok, norabide guztietan luzatuta, baina lorratz bereizgarria dute, edonola ere: buruz behera daude. Baselitz 1969an hasi zen irudi piktorikoa alderantziz marrazten; zuzenean ematen ditu horrela, irudia irauli beharrik gabe. Munduaren isla bat ere bada, komisarioaren aburuz. "Baselitzek mundua aldrebes pintatzen ikasi du. Palestina, Israel, Ukraina, AEBak, nire jatorri Erresuma Batua... Mundua hankaz gora dago, eta horrekin bizitzen ikasi dugu".

Azken urteetan, beste elementu batzuk gehitu dizkie figura horiei, collagearen moldea erabilita: besteak beste, zetazko galtzerdiak baliatu ditu hanketan eta oinetan azpimarra egiteko, eta oihal zatiak kokatu ditu etzanda dagoen gorputz baten ondoan, izarak balira legez. "Pinturaren hasieraren eta bukaeraren inguruko hausnarketa sakona" irudikatzen du Baselitzen ekoizpenak, Miguel Zugaza museoaren zuzendariaren irudiko. "Gaiek eta formatu handiek zaurgarritasunaren eta maiestatearen artean kokatzen dute haren obra", azken urteetan bere muga fisikoak gaindituta segitu baitu margotzen, taka-taka eta gurpil aulkia erabilita —are, gurpilen arrastoa agertzen da azken lanetako batzuetan—.

Artista eta eraikina, eskutik

Distantziak distantzia, artisten biografiek eta museoaren eraikinek bat egiten dute tarteka. Ibilbide paralelo bat irudikatu du Zugazak Baselitzen eta Bilboko Arte Ederren Museoaren artean. Baselitz sortu zen urtean, 1938an, museoaren lehen eraikinaren proiektua sinatu zuten; 1945ean inauguratu zen, Dresden suntsitu eta gutxira. Urte batzuk geroago, 1963an, Alvaro Libano eta Ricardo Beaskoa arkitektoek eraikin berria diseinatu zuten, eta urte hartan bertan egin zuen Baselitzek lehen erakusketa, Berlinen.

1970ean zabaldu zen museoaren eraikin berria, mugimendu modernoaren trazak zituena. Mugarri bat izan zen, arte garaikidea hartzeko propio eraikitako lehena izan baitzen Hegoaldean. Urte haietan, artistek museoaren mugak hautsi eta esparru publikoa bereganatu zuten, orduko hartan portxea zabalik baitzegoen. 1982an zarratu zuen Libanok, eta, urte hartan bertan, museoak Baselitzen aurreneko obrak eskuratu zituen, bi linograbatu, alemaniar espresionismoaren beste artista batzuen lanekin batera.

Arte garaikidearen bost hamarkada laburbilduta museoko atarian

Askotariko formatuz hornitu dute Bilboko Arte Ederren Museoko 1970eko eraikin eraberrituko sarrera: museoarekin eta Bilborekin harremana izan duten pinturak, eskulturak, argazkiak, bideoak, soinu lanak, liburuak, kartelak eta disko azalak bildu dituzte, besteak beste, Ataria (bat) erakusketan —urtarrilaren 18ra arte bisitatu ahal izango da—. Bildumak memoriari egiten dio erreferentzia, Miguel Zugaza museoko zuzendariaren arabera: izan ere, 50 urtez egindako ekoizpena erakusten du, Gabriel Arestiren Harri eta herri liburuaren lehen aletik hasi (1964), eta Ainara LeGardonen Pausa pulsar soinu instalazioarekin (2023)bukatu.

Tartean, euskal eta nazioarteko arte garaikidearen izen ezagun eta esanguratsu asko ageri da erakusketan: besteak beste, Eduardo Txillida, Richard Serra, Sergio Prego, Itziar Okariz, Antoni Muntadas, Agustin Ibarrola, Jon Mikel Euba, Jose Luis Zumeta, Elena Aitzkoa eta June Crepo. Artista berritzaile horiekin guztiekin elkarrizketa sortzeko, 1700. urte inguruko lan bat ipini dute, garai hartako Bilboren aire irudi bat, museoak berriki eskuratu duena. Miriam Alzuri komisarioa arduratu da bildumaz.


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 18 de Mayo 2026
Al 28 de Febrero 2027

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

prezioa-eta-balioa

Prezioa eta balioa

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 22 de Mayo 2026

Igandean Museoen Nazioarteko Eguna izan zen eta, ohikoa den bezala, gure inguruko museoek ekintza ugari eskaini zituzten. Horrez gain, lurraldeko museo guztien sarrera doakoa izan zen. Eta urtero bezala, Bilbo aldean bizi eta artea gogoko duten nire lagun eta ezagun gehienak Guggenheim museora joan ziren.

metalezko-basoan-barrena

Metalezko basoan barrena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 22 de Mayo 2026

RUTH ASAWA: ATZERA BEGIRAKOA. | Artista: Ruth Asawa. | Non: Bilboko Guggenheim museoan. | Noiz arte: Irailaren 13ra arte.

gernika-k-mugitzen-duen-guztia

'Gernika'-k mugitzen duen guztia

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 21 de Mayo 2026

Pablo Picassoren lana Bilboko Guggenheim museora eramateko eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, eta, ezezkoa erantzun dioten arren, kolpean piztu da berriz ere koadroaren kokapenari buruzko debatea. Lur mugikorrak ditu oinarrian.

esther-ferrerrek-jasoko-du-eusko-ikaskuntza-laboral-kutxa-saria

Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 20 de Mayo 2026

Artistak arte garaikidearen berrikuntzan eginiko "ekarpen erabakigarria" nabarmendu du epaimahaiak, bai eta haren obrak nazioartean erdietsitako proiekzioan azpimarra egin ere. Uztailean emanen diote garaikurra.

veneziako-biurtekoa-giro-gatazkatsuan-ireki-da

Veneziako Biurtekoa giro gatazkatsuan ireki da

| 19 de Mayo 2026

Veneziako 61. Biurtekoaren maiatzaren 6ko aurre-irekieraren egunetik hasita, protesta eta ekintza ugari egin dira Arsenalen eta Giardinian, Errusiaren eta Israelen parte-hartzea salatzeko.

arantzazuko-argiztatzailea

Arantzazuko argiztatzailea

Enekoitz Telleria Sarriegi [BERRIA.eus]
| 18 de Mayo 2026

Xavier Alvarez de Eulatek Arantzazuko santutegian jarritako beirateek 70 urte izango dituzte aurten. Urteurrena kari, erakusketa bat jarri dute frantziskotarren komentuan: ‘Lux Vitae'. Argi egin diote fraide artistaren ibilbideari.

erronkariko-borlen-arrastoak

Erronkariko borlen arrastoak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 15 de Mayo 2026

'Muskoko' | Artista: Leyre Arraiza. | Non: Iruñeko Ziudadelan. | Noiz arte: Maiatzaren 24ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).