artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Irati Bazeta: 'Arraroa iruditzen zitzaidan euskarari buruzko erakusketa bat egitea euskararik gabe'

Iazko Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen Bazetak 'Harien isla' proiektuarekin, eta aurtengo azokako lehen egunean zabaldu du erakusketa, Durangoko museoan.

irati-bazeta-arraroa-iruditzen-zitzaidan-euskarari-buruzko-erakusketa-bat-egitea-euskararik-gabe
Irati Bazeta 'Harien isla' erakusketaren aurkezpenean, atzo. MARISOL RAMIREZ / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 8 de Diciembre 2025

Hizkuntza bat irudikatzea nahikoa ez, eta hizkuntza baten zapalkuntza artelan bilakatzeko erronka jarri dio bere buruari Irati Bazeta artistak (Abadiño, Bizkaia, 1999). Euskararen zapalkuntza, zehazki. Gizarte Hezkuntza ikasketak egin zituen EHUn, baina umetatik izan du gustuko margotzea. Euskara jendeari buruzko artelanez osatutako proiektu batekin irabazi zuen iaz Durangoko Azokaren Sormen Beka, eta, urtebeteko lanaren ostean, aurtengo azokako lehen egunean inauguratu du Harien isla erakusketa.

Hasieratik izan zenituen argi ikusezin den hori ikusgarri bilakatzeko erabiliko zenituen estrategiak?

Kolore batzuek badute euren sinbolismoa. Urreak boterea irudikatzen du, adibidez, eta, justu, hor aurreko koadroan [keinu egiten dio begiez], urdin ilunez margotutako izaki goibel moduko bat ikusten da. Kontzientziarik ez duen izaki bat irudikatu nahi nuen horrekin, eta haren gainean halako botere moduko bat dago [urre kolorez egindako marra batzuek irudikatzen dute]. Hartaz kontziente ez bazara, konturatu gabe zapalduko zaitu. Horrela irudikatu dut euskararen zapalkuntza hor, baina, era berean, kontzientzia hartzea ere irudikatu nahi nuen.

Hain justu, salaketaren eta aldarrikapenaren artean dabil erakusketa osoa.

Ezin da izan salaketa bakarrik; eraikitze bat ere behar da.

Erakusketan badira bi alde horiek islatzen dituzten bi koadro. Birika bat irudikatzen du batak, kolore goibel xamarra duena, eta egiturazko zapalkuntza irudikatzen duten zenbait hitz: hala nola zentsura, zonifikazioa eta debekua. Eta justu alboan bihotz bat dago, koloretsuagoa.

Bai, irudi koloretsu horren bidez, euskalgintzak egindako lana eskertu nahi izan dut, lan hori gabe ez ginatekeelako gaur egun hemen gauden moduan egongo. Eta orain pizkunde bat edo bultzada bat behar dugu.

Larrialdi linguistikoa oso presente izan duzu.

Ez da erraza horrelako kontzeptu handi bat ekartzea. Birikaren bidez, arnasguneen galeraren ideia landu nahi izan dut.

Zapalkuntza linguistikoaren irudikapena faltan sumatzen zenuen?

Behin lagun batek esan zidanez, zu zapalkuntza egoera batean bizi zarenean, eta hori denean normaltasuna zure egunerokoan, zure egunerokoaren parte bihurtzen duzu, eta ez zara kontziente izaten. Ideia hori inportantea iruditzen zait, ze zapalkuntza zer edo zer oso sotila bihurtzen denean, zerbait zuzena ez denean, oso zaila da identifikatzen.

Margolan batzuk figuratiboagoak dira, baina badira abstraktuagoak diren beste batzuk ere, eta, irudiez gainera, esaldiak ere tartekatu dituzu. Hasieratik pentsatutako estetika bati jarraitu beharrean, buruan zenuena esateko balio zizuna hartu duzu?

Lehenengo, ideia izan zen, eta gero etorri zen estetika. Hori izan zen ordena.Hori izan da. Berakatzak eta tipulak batzeko erabiltzen diren sareak ere erabili ditut, adibidez.

Eta esaldi asko ere bai.

Arraroa iruditzen zitzaidan euskarari buruzko erakusketa bat egitea euskararik gabe. Igual posible da, baina niretzat arraroa zen.

Publikoarentzako mezu zuzenak ere badituzte lanek. Ispiluak jarri dituzu, eta esaldiak idatzi bertan. Bisitariak bere burua ikusten du, eta ondorengo esaldia irakurtzen du aldi berean: "Kolektiboki zer egingo dugu euskararen alde?".

Bakarrik ezin da. Niretzat, kolektibotasuna garrantzitsua da, eta kolektibotasun hori aktibatzea ere bai.

Azken piezan bere gogoetak idatziz uzteko gonbita egiten diozu bisitariari.

Hona datorrenak hor jar dezakebere hausnarketa edo bere erantzuna. Zer egingo dugu euskararen alde? Lana hona datorren jendeak bukatzea eta gero biltzea da nire asmoa. Hilabete egongo da erakusketa hemen, eta ekarpen denak bertan geratuko dira denbora horretan. Jendearen ekarpenekin borobilduko da lana.

Zure lehen erakusketa da hau, eta Durangoko Azokan egin duzu.

Bertigo handia sentitu nuen beka eman zidatenean. Umetatik etorri naiz, urtero.

Eta zer izan da beka hori jasotzea?

Bekak baliabide materialak ematen ditu, baina baita pentsatzeko denbora ere. Beka jaso ez banu, ez dakit horrelako lanak egiten hasiko ote nintzatekeen.

harien-isla

Harien Isla

Irati Bazeta

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Desde el 05 de Diciembre 2025
Al 07 de Enero 2026


web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 18 de Mayo 2026
Al 28 de Febrero 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).