artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Testuren aukerak, isilpeko desirak eta kasete zaharren lilurak bistara Uharte zentroko erakusketa berrian

Ekoiztu kultur bekaren babesean garatutako hiru proiektu jarri dituzte ikusgai Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan. Ada Garruesen, Elvira Ongilen eta Acid Loverz Rock bikote artistikoaren lanak dira.

testuren-aukerak-isilpeko-desirak-eta-kasete-zaharren-lilurak-bistara-uharte-zentroko-erakusketa-berrian
Elvira Ongilen lana, Uharte Arte Garaikidearen Zentroko bigarren solairuan ikusgai. IÑIGO URIZ / FOKU

13 de Febrero 2026 | Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]

Lanerako espazioa eta erremintak, 3.000 euroko laguntza ekonomikoaeta erreferentziazko bi pertsona, nahi izatera laguntza eska diezaietenedo, bestela, sikiera nahi bezain hurbilizan ditzaten berenprozesu artistikoei behatuko dieten bi begirada zoli. Horiek dira Ekoiztu kultur beka erdiesten duten artistek eskura izaten dituztenak.Uharteko Arte Garaikidearen Zentroak sustatzen du programa, eta urtean bitan egiten dituzte deialdia eta hautaketa, hirunaproiekturibabesa emateko aldiro. Gutxi-asko, sei hilabetean behin ailegatzen da ikerketa eta produkzio lanak ikusgai jartzeko tenorea ere, eta, hain justu, berriki sorrarazi duteeszenaratze hori atzera, zentroaren bigarren solairuan. Zehazki, 2025eko lehenbiziko seihilekoan garatutako lanak bildu dituzte mostran. Honako artista hauen lanak dira: Ada Garrues, Elvira Ongileta Acid Loverz Rock bikote artistikoa —Mattin Etxegarai etaAlessandro Martins—.Lorea Alfaro etaAimar Arriola izan dituzte laguntzaile.

Erakusketa martxoaren 27ra arte izanen da zabalik. Dena dela, bekaren gerizpean landutako proiektuen kasuan, azken emaitza bainoago, inportanteena prozesua bera delako aldarria irmo defendatu dute obrak ikusgai jarrita dituzten artista guztiek. Are, iradoki dutenez, prozesuak non hasten eta bukatzen diren zehaztea bera ere nekeza litzateke kasurik gehienetan; alde batean zein bestean eten puntuak irudikatuz litzateke ibilbideen erradiografia fidelen.

Acid Loverz Rock bikoteko partaide Etxegaraik ideia hori bera nabarmendu duDub Cueva batberen azken lanak oinarrian daukana esplikatzeko, eta argi ohartarazi: "Hemen ez dago azken produkturik; prozesua dago". Materialki ere, propio ekarri dute printzipio hori erakusketara, hain justu: mostratik metro gutxi batzuetara, estudioan lanerako erabilitako tresneria eta materiala "bere horretan" jaitsi dute jendeari erakusteko. "Estudioa bera hona jaitsi dugu, hau da duguna", bota du, natural, irribarrez. "Ez ote garen gehiegi erakusten ari...".

Etxegarai zein Martins, biak aritzen dira DJ, eta egin duten proposamen artistikoa jardun horrekin lotu-lotua dago. Batik bat horregatik, begiz hautemateko modukoa ez ezik "entzun beharrekoa" ere bada obra; are gehiago, instalazioan bertan paratutako tresnekin DJ saio bat egitea dute azken buruko bokazioa. Besteak beste, TB-3 makina, erritmo kaxa bat, spring reverb-erako gailua eta Iruñeko Nicolette tabernak emandako dozenaka kasete dituzte jasota —Luis Marianoren eta Enrike Zelaia akordeoilariaren albumak eta Sabrina Salernoren Boys eta Hot girl kantuak daude horien artean—. Instalazioko pieza horietan guztietan, artistek analogikoarekiko sentitzen duten lilura gelditu da agerian, Etxegaraik onartu duenez. "Ukimenari ematen dion aukeragatik ere bada hori: bereziki gustatzen zaigu egiten ari garen hori ukigarria delako sentipena. Eta, botoia sakatu, eta klak, horrek berak ere egin dezala soinua; keinuak ere garrantzia du".

Pretentsiorik ezak eta gozamenak sorkuntza prozesuan izandako pisua ere propio utzi nahi izan du agerianAcid Loverz Rock bikoteak. Etxegarai: "Nahaste-borrastea da, bai". Musikari loturiko dozenaka objektuen artean, ardo botila mordo bat eta ardo gorriaren arrastoak dauzkaten hainbat baso ere paratu dituzte instalazioan. Eta marrazkiak: arkatzez zirrimarratutako Doraemonen silueta antzeman daiteke horietako batean.

Oihalezko pasabideak

Ada Garrues artistak plazaratutako lanak Ya desperté, sé bueno, besos (Esnatu naiz jadanik, zintzoa izan, musuak) izena du. Aretoan zabal-zabal eta zintzilik, kasik airean pausatuta baleude bezala jarritako oihal handi batzuekin osatu du instalazioa, batez ere. Artistak aspaldi ditu begiz joak horizontaltasuna eta paisaiak; hala erakutsi zuen 2024aren hondarreanBaluarteko Harresi aretoan ikusgai jarri zuenGoing Placesobran ere, eta bide horretan harago joaz garatu du orain lan berriena.

"Hartzen ditudan erreferentziek naturarekin dute ikustekoa orain ere; bestalde, obrak espaziora egokitzen eta hura nire mesedetan erabiltzen ahalegintzen naiz, eta bereziki erakartzen nau oihalen materialtasunak, ez dut nahi ehunak soilik oinarri gisara erabil daitezen. Oihal hori nola aldatu den sumatu dadin nahi dut: loditu ote den, zimurtu ote den, edo, adibidez, gogortu...", hasi du azalpena. Nobedadea, baina, oihalekin "pasabideak" sortu izanak ekarri du. Oihalek, zintzilik direnez gero, horma modukoak osatu dituzte haren instalazioan, eta, dioenez, horrek oihalen artean batera edo bestera mugitzera bultzatzen du bisitaria, hura "kontenplazio hutsera" mugatu gabe. "Eta pertsonen eta oihalen arteko enkontruak ere interesatzen zaizkit", erantsi du.

Garruesek baliatu dituen oihal gehienak kotoizkoak eta poliesterrezkoak dira. Gehienbat tinta erabili du horiek pintatzeko, eta margo akrilikoa ere bai zenbait kasutan. Gainera, aurreko proiektuetan ez bezala, mantak ere ekarri ditu instalaziora; "amatxiren etxekoak", zehazki. "Uste dut manufakturatutako objektuak ekartzea badela modu bat nolabait eskulturara hurbiltzeko, eta, aldi berean, neure buruari ikusarazteko ez dudala zertan nik dena hutsetik sortu".

Espekulazioaren oihartzunak

Neurri handi batean, "isiluneetan gordetako bizipenak" deszifratzea da Elvira Ongilen Hablar más de treinta minutos con ella(Harekin 30 minutuz baino gehiagoz hitz egitea) proiektuaren muina:"Lehendik ere horrekin tematua nengoen; adibidez, ezezagun baten argazki zahar eta analogiko batek, mutua izanik ere, proiektatzen duena deszifratu nahiarekin". Horretan sakontzea izan du orain helburu, eta, atzera ere, bateko eta besteko artxiboetako materiala izan du baliabide nagusietako bat. Izatez, artxiboari aitortzen dion ahalmenean egin du azpimarra, ohi duenez: "Artxiboa ulertzen dut gaur eguneraino ailegatu zaigun eta gaur egungoarekin erlazionatu daitekeen zerbait bezala; ez da iraganaren gordailu zurrun bat".

Funtsean, ezagutzen ez zituen pertsonen argazki, gutun, askotariko idazki eta oroigarriak bildu, haien gainean "espekulatu", eta haietan guztietan hautematen zituen isiluneetan jarri du arreta Ongilek. Emakumeen eta gorputz queer-en objektuak dira bildutako guzti-guztiak, propio, "haietako askoren bizitzak erdiz erdi izanen baitziren isiltasunak zeharkatuta, edo, ezinbestean, haientzako moduko gordelekuak aurkitu behar izanen zituztelako libre izateko, eta, adibidez, desirak espresatzeko". Bere nerabezaroko zenbait objektu ere txertatu ditu lanean, gainera.

Ongilek aretoaren ertz ilun batean paratu du bere proiektua: ikus-entzunezko lanak —argazkiak, bideoak eta soinuzko obrak—, testuak eta pieza eskultorikoak jaso ditu proposamenean azkenerako. Besteak beste, hainbatetan eta askotariko maneratan inprimatutako eta grabatutako artxiboko irudiak daude ikusgai; erretratuak dira haietako asko. Bestalde, bideo proiekzioak dira elementu nagusietako bat bilduman, eta, zer proiektatu ez ezik, non proiektatu erabakitzea ere funtsezkoa izan da artistaren prozesuan, dioenez.Materialarekiko lilura bistakoa da haren kasuan ere.Tolesez betetako zetazko oihal bat, arrosa baten hostoak, ohol zeharrargi bat; halakoetan ere irudikatu ditu isiltasunen oihartzunak Ongilek.

ekoiztu-2025-i

Ekoiztu 2025.I

Elvira Ongil Escribano, Ada Garrués Paularena eta Acid loverz rock

Uharte Zentroa (Uharte, Nafarroa)

Desde el 22 de Enero 2026
Al 27 de Marzo 2026


elkar-topatzea

Elkar topatzea

Nerea Gundín

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Desde el 28 de Marzo 2026
Al 03 de Mayo 2026

museoa-urtu

Museoa Urtu

Nader Koochaki

Ondarearen etxea (Maule-Lextarre, Zuberoa)

Desde el 26 de Enero 2026
Al 06 de Septiembre 2026

artea-oinez-2026

Artea Oinez 2026

Exposición colectiva

Palacio Kondestable jauregia (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 26 de Marzo 2026
Al 24 de Mayo 2026

ondarearen-zaintzaileak

Ondarearen zaintzaileak

15 de Abr. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Reina Sofia museoko teknikarien txostenak Picassoren Gernika ez mugitzeko gomendioa eman omen du; ez dakiguna da zein baldintzatan ez litzatekeen bete behar ez mugitzeko gomendio hori. Hau da, lana kalterik gabe mugitzeko aukera egongo balitz, iritzi bera mantenduko lukete?

iragan-kolonialak-bistaratuz

Iragan kolonialak bistaratuz

13 de Abr. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Standing here Wondering Which Way to Go | Noiz arte: 2026ko ekainaren 14ra arte. | Non: Tabakaleran, Donostian.

arte-laborategiak

Arte laborategiak

04 de Abr. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Gasteizko Zas kultur erakundeak eta Artium museoak Arabako artista gazteentzat egonaldi artistikoak egiteko deialdia egin dute. Parte hartu nahi duten artista hasiberriek hilabeteko soldata jasoko dute, produkzio gastuetarako dirua, eta museoaren azpiegitura erabiltzeko aukera izango dute.

zeri-begiratzen-dioten-artelanei-begiratzen-dietenek

Zeri begiratzen dioten artelanei begiratzen dietenek

04 de Abr. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Publikoak bildumako zortzi artelanen aurrean eginiko gogoetak biltzen dituzten zortzi bideo osatu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak. Tamara Garcia Iglesias zinemagileak egin ditu, eta horiekin eman du amaitutzat 2021ean hasitako Ikuspuntuak proiektua.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).