artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Guggenheim Bilbao Museoak Florence Ostende izendatu du Programa eta Eduki Artistikoen Zuzendari

Nazioarteko hautaketa-prozesua amaitu ondoren, Florence Ostende artearen historialari eta komisarioa Museoko lantaldeari batuko zaio erakundearen ikuspegi artistikoa eta edukien garapen estrategikoa indartzeko xedez. Aurrerantzean Ostende izango da Erakusketak eta Kontserbazioa, Arte-ardura, eta Hezkuntza eta Interpretazio sailen arduradun eta buru, eta Zuzendaritza Batzordeko kide ere izango da.

guggenheim-bilbao-museoak-florence-ostende-izendatu-du-programa-eta-eduki-artistikoen-zuzendari
Florence Ostende. Arg/ Guggenheim Bilbao Museoa

| 19 de Junio 2026

Ostendek eskarmentu handia du arte moderno eta garaikidearen alorrean: erakusketa garrantzitsuen komisario-lanak eta lantalde artistikoen kudeaketa-lanak uztartu ditu, baita nazioarteko lankidetzak sustatu ere, eta arreta berezia jartzen die publikoen parte-hartzeari eta edukien irisgarritasunari. Bere ibilbidean zehar, kultur erakunde entzutetsuetan aritu da, tartean Luxenburgoko Mudam – Musée d'Art Moderne Grand-Duc Jean museoan: 2024tik 2026ra birtartean Arte arloko zuzendaria izan da bertan. Denbora horretan, Ostende museoko programa artistikoaren buru izan da, eta bildumaren estrategiaz ere arduratu da. Horrez gain, komisario-lanetan aritu da, besteak beste, Igshaan Adams: Between Then and Now erakusketan eta uda ostean zabalduko duten Kaihō 解放: Japanese Women Artists after 1945 atzerabegirakoan.

Mudamen hasi aurretik, Guggenheim Bilbao Museoko Programa eta Eduki Artistikoen Zuzendari berria Londresko Barbican Art Galleryn aritu zen arte-arduradun, 2016tik 2024ra. Bertan, kritikaren harrera bikaina izan zuten erakusketak taxutu zituen mundu-mailako modernitatea, arte garaikidea, arkitektura, performancea eta historia kulturala uztartuaz, eta, haiei esker, izen ona lortu zuen nazioartean. Barbicanen komisario-lanak egin zituen hainbat erakusketa monografikotan, besteak beste Francis Alÿs, Carrie Mae Weems, Noguchi eta Michael Clark artistei eskainitakoetan, eta gaikako atzerabegirakoak ere tankeratu zituen, nola diren Into the Night: Cabarets and Clubs in Modern Art eta The Japanese House: Architecture and Life after 1945. 2016an Barbicanera iritsi aurretik, Palais de Tokyon hainbat erakusketa antolatu zituen komisario gisa, esaterako, Ugo Rondinone: I Love John Giorno eta Dioramas.

CIMAM erakundeko kidea da (Arte Modernoko Museo eta Bildumen Nazioarteko Batzordea), eta Yto Barrada artista 2026ko Veneziako Bienalerako Frantziako Pabilioiaren ordezkari izendatu zuen hautaketa-batzordeko kide izan zen. Horren aurretik, Dallas Contemporary museoko arte-arduradun laguntzaile izana zen, baita Ginebrako Arte eta Diseinu Unibertsitateko —HEAD— Artearen Teoria irakasle ere. Arte Garaikideko Komisariotza masterra (Royal College of Art, Londres), Artearen Historia masterra (Université Paris-Sorbonne) eta Ingeles Literatura masterra (Aix-Marseille Université) dauzka.

Guggenheim Bilbao Museoko Programa eta Eduki Artistikoen Zuzendari izateko izendapenaz honakoa esan du Ostendek: "Ohore itzela da Guggenheim Bilbao Museoarekin bat egin ahal izatea museoak eurak eta haien lanaren hartzaile diren komunitateak eraldaketa betean dauden honetan. Irrikaz nago erakundearen legatu aparta goratu ez ezik, partekatuko dugun etorkizunak ekarriko dizkigun aukerei eta ez-baiei tokia egingo dien programazio artistiko ausarta osatzen hasteko Museoko lantalde bikainarekin orpoz orpo. Elkarrekin jorratuko dugun ikuspegian, artistak eta haien ideiak oinarri hartuta helduko diegu hezkuntzari, ikerketari eta herritarren parte-hartzeari, eta nazioarteko ikusmirekin hartu-eman sakonean jarriko dugu euskal kulturaren aberastasun paregabea".


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 12 de Junio 2026
Al 01 de Noviembre 2026

walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 18 de Septiembre 2026
Al 06 de Diciembre 2026

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 05 de Junio 2025
Al 26 de Diciembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).