artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Guadalupe Etxebarria arte sustatzailea hil da

Donostiako Bideo Jaialdia sortu zuen 1980ko hamarkadaren hasieran, eta Bordeleko Arte Eskolako zuzendaria ere izan zen. Donostia 2016ko kultur zuzendari ere aritu zen zenbait hilabetez.

guadalupe-etxebarria-arte-sustatzailea-hil-da
Guadalupe Etxebarria, 2012ko agerraldi batean. Arg/ Raul Bogajo - Foku

Mikel Lizarralde [BERRIA.eus]
| 2023ko Ekainaren 14a

Guadalupe Etxebarria (Bilbo, 1948) ikertzaile eta arte sustatzailea herenegun hil zen, Donostian, 75 urterekin.

Etxebarria arte garaikideari eta musikari egon zen lotuta oso gaztetatik. Hala, 1980ko hamarkadaren hasieran, Donostiako Bideo Jaialdia sortu zuen, eta hamarraldi berean Euskal Rock Erradikaleko hainbat bideoren bilduma osatu zuen Gasteizko Musika eta Bideo Jaialdirako. Hain zuzen ere, bideo arteari lotuta egin zuen lan urte haietan, eta, besteak beste, Bill Viola eta Bob Wilsonen lanak ekarri zituen Euskal Herrira.

Bostongo (AEB) Contemporary Art Television Funden lan egin zuen, eta hainbat sortzaileren bideoak ekoitzi zituen —besteak beste, Laurie Anderson eta Tony Oursierrenak—. Gerora, Bordeleko (Frantzia) Arte Eskolako zuzendaria izan zen, eta Madrilgo Reina Sofia arte zentroan ere lan egin zuen.

2012an Bilboko Arte Ederren Museoan antolatutako Gaur Hemen Orain erakusketako komisarioa izan zen, eta 2013ko uztailean Donostia 2016 kultur hiriburutzako kultur zuzendari izendatu zuten. Ez zuen, baina, asko iraun postuan, Itziar Nogeras zuzendari nagusiak dimisioa eman ondoren Europako Kultur Hiriburutzaren Fundazioaren Patronatuak kargutik kendu baitzuen Etxebarria. Nogerasek berak adierazi zuen ez dela "egokitu" proiektura. "Kultura zuzendaritzaren soslaia ez zaie egokitzen 2016 proiektuaren ezaugarriei, eta hori arazo handia izan da azkeneko zazpi hilabeteetan", esan zuen Nogerasek.


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

malpais

Malpaís

Borja Gomez

Narata gunea (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 20etik
2026ko Azaroaren 07ra

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 09tik
2027ko Otsailaren 21era

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.