artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

London, Banksyk zoologiko bilakatu duen hiria

Artista britainiarrak zortzi egun daramatza animaliak margotzen hiriburuko hainbat txokotan. Artistak berak sare sozialen bidez baieztatu du berak eginak direla.

london-banksyk-zoologiko-bilakatu-duen-hiria
Arg/ London Zoo

Amaiur Asurmendi [BERRIA.eus]
| 2024ko Agorrilaren 20a

Zortzi egun, zortzi artelan. Ikusmina ugaritu da joan den astetik hona Londongo hiritarren artean. Izan ere, espezie ezberdinetako animalien grafitiak agertu dira egunez egun hiriko kaleetan. Katu beltz bat, uluka ari den otso bat, bi elefante eta tximu bat dira bildumaren ereduetako batzuk; Londongo zoologikoa izena jarri diote. Egunak argitu du gaur, eta, horrekin batera, beste obra bat ere agertu da: gorila bat oihal bat altxatzen, barruan ezkutatutako txoriak eta itsas txakur bat aske uzteko. Horrela, jarraipena eman dio artez eta iguripenez betetako bigarren asteari.

Obraren egilea Banksy da, Bristolen (Erresuma Batua) jaiotako grafitigile ospetsua. Kaleko artistak berak baieztatu du bildumaren egiletza, Instagram bidez; hamahiru milioi jarraitzaile ditu han. Esanguratsua da kopuru hori, haren anonimotasunak oraindik ere sor dezakeen oihartzunaren erakusle. "Banksy aktibo egon da hiru egunez jarraian; zerbait masiboa ikusteko prestatu behar dugu geure burua", zen artistak asteazkenean argitaratutako argazki bateko iruzkinetako bat. Esan eta egin, bete da askok egindako iragarpena: bristoldarrak irudi deigarriak utzi ditu hiri osoan. Badirudi, gainera, erritmoari eusteko asmotan dela.

Lehenengo artelanean —joan den asteko astelehenean agertutakoan— ahuntz bat agertzen da, Kew Green auzoan. Animalia erlaitz batean igota dago, eta haren mugimenduak zenbait harri lurrera erortzea eragiten du. Hori dena, horma horretan bertan dagoen egiazko segurtasun kamera bat lekuko dela. Hurrengo obrak, berriz, bi elefante irudikatzen ditu bi leihoren gainean, bata besteari begira. Badaude gehiago ere: katu beltz batek, antena paraboliko baten gainean ulu egiten duen otsoak, zubi batetik zintzilikatutako hiru tximinok, kotxe baten gainean igotzen ari den errinozeroak, fish and chips lokal baten gainean dagoen pelikano pare batek, pirañen arrainontzi bilakatutako polizia kabina batek eta, azkena, animaliak askatu nahi dituen gorilak.

Bildumaren esanahia

Hasieran, klima larrialdiaren inguruko salaketarekin lotu zuten askok Londongo zoologikoa. Izan ere, ikuspegi gero eta politikoagoa hartzen hasi da Banksy. Migrazioak eta gerrak oinarri dituzten hainbat lan egin ditu; horren erakusle dira Zisjordanian egindako grafitiak eta Ukraina eta Errusiaren arteko gerra salatzeko beste bat.

Kaleko artistaren ingurukoek, baina, azkar ezeztatu dituzte publikoak bilduma berriari emandako esanahiaren inguruko teoriak. The Observer egunkariak aipatutako iturrien arabera, artelan horien helburua litzateke herritarren gogoa indartzea, "albiste negatiboz betetako mundu batean, berdintasunik ezaz betetako testuinguru sozial batean". Horiek horrela, kaleko artistak zera nahiko luke, entretenimendua bermatzea Londonen bizi direnentzat, baita "gizakiak duen ahalmena" nabarmentzea ere, "jokoaren bidez, sormena zabaltzeko".

Hala eta guztiz ere, aurreko astetik hona hainbat izan dira artelan horien kontrako bandalismo saiakerak.

Azken bi asteetan egindako margolanen artean, hainbat arrazoi tarteko, gutxi batzuk dira bere lekuan eta ukitu gabe jarraitzen dutenak: bi elefanteetako bat gainetik margotu dute, errinozeroarena gizon batek hondatu du aerosolarekin; Peckham auzoan margotutako otsoa lapurtu egin dute; eta katu beltza, segurtasuna dela eta, erretiratu egin dute. Arte galeria bati emango diote azken hori.

Banksyren ibilbidea

Banksy ezizena besterik ez da. Egiazko izena misterio bat da oraindik ere, bere nortasuna isilean mantentzeko ahalegina egiten baitu artistak. Baina kaleko artistarik ospetsuenetakoa da, grafitian espezializatutakoa duela hainbat hamarkadatik hona. Pixkanaka, mezu politikoak txertatuz joan da bere artelanetan. Horien artean ezagunenetakoa Love is in the Air (2003) lana da, Betleemen (Palestina) egindako grafiti erraldoia, Zisjordaniako harresia eraiki ostean hura eraistea eskatzeko asmoz egina.


begiradaren-paisaiak

Begiradaren paisaiak

Iker Valle

Rotonda (Donibane Lohizune, Lapurdi)

2026ko Urriaren 23tik
2026ko Azaroaren 29ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.