artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Animadeba animazioaren etxe izango da hamazazpigarrenez

Bihar (Gaur) hasiko da Animadeba nazioarteko animazio jaialdia Deban, igandera arte. Hamarna film labur lehiatuko dira Sail Ofizialean eta Zuzendari Berrien atalean. Jean-François Laguionie zinemagilearen ‘Slocum et Moi' pelikula estreinatuko da.

animadeba-animazioaren-etxe-izango-da-hamazazpigarrenez
Armelle Mercat-Junot zuzendariaren 'Colocation sauvage' filmeko fotograma bat. ANIMADEBA

Garazi Karrera Lopetegi [BERRIA.eus]
| 2024ko Irailaren 4a

"Beti esan ohi da azken aldia izaten dela oparoena, baina aurten hala izan da, bai teknika eta gidoi aldetik, baita gai sakonen lanketagatik ere". Bestela esanda, Aitor Oñederra Animadeba jaialdiko zuzendariaren esanetan, aurtengo aldiak"inoizko kalitate handiena" izango du. Bihar hasiko da Animadeba, Deban (Gipuzkoa), eta igandera bitarte ingurutik zein nazioartetik heldutako dozenaka animaziozko film eskainiko ditu. Denera, hamar lan lehiatuko dira Sail Ofizialean, film labur onenaren eta gidoi onenaren sariak eskuratzeko; baita publikoaren saria ere, ikusleriak bere pelikula gogokoena aukeratzeko aukera izango baitu. Zuzendari Berrien atalean ere beste hamar film labur izango dira, eta Igor Prasselek, Isabel Herguerak eta Juan Pablo Zaramellak osatuko dute epaimahai nagusia.

Animazioaren inguruan egon daitezkeen aurreiritzien inguruan, Oñederrak diziplina horren barruan lantzen diren gaien ugaritasuna eta "konplexutasuna" defendatu du, eta Animadebako aurtengo egitaraua jarri du horren erakusletzat. "Programazioa eratzeko orduan, ikusleria zabalean pentsatzen dugu, hori baita gure helburua, ahalik eta jende gehienarengana heltzea. Film laburren gaia ez dago gure esku, eta nabari dagizartea eraldatuz doan heineanzinemak ere horrekin bat egiten duela", azaldu du.

Izan ere, jaialdiko zuzendariaren arabera, animazioa genero gisa ikusten da askotan, eta ez dator bat horrekin: "Animazioak berak beste genero batzuk biltzen ditu: izan daiteke fikzioa, thrillerra, beldurrezkoa, maitasunezkoa, komedia... pentsa, badira animazioaren bitartez egindako dokumentalak". Hortaz, animazioa "teknika bat" dela esan du, "gazte nahiz helduentzat egindakoa". Zehazki, horixe da animazio jaialdia sortzeko arrazoietako bat: animazioa helduentzat ere badela erakustea. "23 urte nituenean, nire ametsa helduentzako animazioa egitea zen. Jendeari erakutsi nahi nion helduek ere animazioa ikus zezaketela, gidoian sartu eta pertsonaiekin bat egin", aitortu du zuzendariak.

Sail Ofiziala

Hamar film eta hamar herrialde: horixe biltzen du aurtengo Sail Ofizialak. Europatik honako proiektu hauek lehiatuko dira euskal makila irabazteko —jaialdiak irabazleari ematen dion sinboloa da—: To bird or not to bird (Martin Romero, Espainia, 2024); Colocation sauvage (Armelle Mercat-Junot, Frantzia, 2023); The Mole (Alexey Sukhov, Errusia, 2023); Impossible Maladies (Stefano Tambellini eta Alice Tambellini, Italia, 2024); Herbe Verte (Elise Augarten, Frantzia, 2024); Les pieds dans l`eau (Eloïc Gimenez Yoon, Frantzia, 2024); eta The Wild-tempered Clavier (Anna Sammo, Alemania, 2024).

Ameriketatik, berriz, beste hiru datoz: La perra (Carla Melo Gampert, Kolonbia, 2024); Les Bêtes (Michael Granberry, AEB, 2024); eta The Cactus (Ricardo Kump, Brasil, 2024). Ostiralean eta larunbatean ikusi ahal izango dira film labur horiek guztiak, 19:00etan, jaialdiko Kutxa Zuria gunean.

Zuzendari Berriak

Horren aurretik, ostegunean, Zuzendari Berriak sailean beste hamar proiektu izango dira. La gran cita de Conej (2024) lana aurkeztuko du Pablo Rio Gomezek. Frantziatik bi proiektu helduko dira: Sabat Mater (Hadrien Maton, Quentin Wittevrongel, Arnaud Mege, Coline Thelliez eta William Defrance, 2023) eta Le bruit du silence (Teo Frantz, Violette Talalaeff, Dora Ôzal, Damien Rudeaux & Marjorie Dutriaux, 2023). Bunnyhood (2024) film laburra eskuetan, Mansi Maheshwari zinemagilea Erresuma Batutik etorriko da hura aurkeztera, eta Irlandatik, James Naughtonek Every Other Weekend (2024) pantailaratuko du.

Horiez gain, Europatik erebeste honako hauek datoz: Ik ben hier (Cheyenne Goudswaard, Herbehereetako Erresuma, 2023); Dodo (Yi Luo, Alemania, 2023) eta Racist Journal (Elena Ottavi, Suitza, 2024). The Town of Dead Dreams (Manisa Hope, Iran-Kanada, 2024) eta A Lovers Discourse (Pang Wen, Japonia, 2024) pelikulek osatuko dute saila.

Halaber, Animadeba OFF pantaila irekia sortu dute aurten ere, eta gaur, sail horretako lanak ikusteko aukera izango da, Donostiako San Telmo museoan, 18:00etan. Jatorrizko bertsioan emango dituzte denak, euskarazko azpitituluekin.

Lehiaketatik harago

Panorama saileko filmak, berriz, lehiaketatik kanpo izango dira. Mundu osoko ekoizpenak dira, hamar guztira, eta horien artean da Ilune Diazen Talkak (2023) proiektua. Film laburrez gain, luzeak ikusteko aukera ere izango da atal honetan; gainera, Slocum et moi (2024) Jean-François Laguionie zuzendariak egindako lana estreinatuko da bertan, asteazkenean, 22:00etan. Halaber, Isabel Herguerak El sueño de la sultana (2023) lanari esker EITB saria jasoko du ostiralean, 22:00etan.

Aurtengo jaialdi gonbidatua Esloveniako Animazio Zinemaren Elkartea da, eta bertan egindako helduentzako animaziozko film laburren aukeraketa aurkeztuko dute, Igor Prassel adituak lagunduta, ostiralean, 17:00etan. Atzerabegirakoa sailak, berriz, Juan Pablo Zaramella zuzendariaren lanak bilduko ditu, eta horiek guztiak bihar bertan ikusi ahal izango dira, Kutxa Zurian, 18:00etan.

Hasi berrien animazio proiektuak jendaurrean eta adituen epaimahaiaren aurrean erakusteko bilgunea da Talentu Berriak saioa. Hamalau lan aurkeztu dira orotara, eta Jone Landaluze, Myriam Ballesteros eta Miren Aperribai ariko dira epaile lanetan.

Case study bideojokoek, musika emanaldiek eta azokak ere osatzen dute animazio jaialdiaren egitaraua. Tailerrak eta hitzaldiak ere izango dira bertan; adibidez, Ibai Zabaletak euskal bideojokoen mapa izango du mintzagai, eta Koldo Gutierrez kultur kazetariarekin bide komertzialetik aldentzekoeta joera artistiko ezberdinak ikusteko aukera izango du bertaratzen denak. Umeentzatere izango da zer ikusi eta ikasi, film luzeez gainpixilazio eta arkitektura-animazio tailerra izango baitute. Horri buruzko informazio gehiago aurki daiteke Animadebako webgunean. Filmak ikusteko sarrerak erebertan eskuratu daitezke.

AA etsai ala lagun?

Adimen artifiziala ekarri du hizpidera Oñederrak: "Sarri esan ohi da hezur eta haragizko pertsonaia errealekin enpatia sentitzea errazagoa dela. Baina, ikusten ari garen moduan, laster adimen artifizialaz egindako itxura errealeko pertsonaiak izango ditugu zineman. Eta AAk egiten duena animazioa da; edo hori esatera ausartzen naiz, behintzat".

Dioenez, hizketagai nabamena bihurtu da teknologia berriena sektorean: "Asko hitz egin dugu animatzaileen artean kontu horren inguruan, eta nik uste dut ez dugula beldurrik izan behar". Haren ustez, AA "aspaldi" heldu zen Photoshop eta antzerako aplikazioekin. "Abantaila" horiek baliatu behar direla iritzi dio Oñederrak, prozesuak "errazteko" bidea direla. Dena den, arauak eta neurriak zehaztea ezinbestekotzat jo du, eta, haren hitzetan, baliteke berandu izatea: "Ni ez naiz inor arauak jartzeko, baina administrazioak eta entitate publikoak badu nahiko lan horretan. Esaterako, eskubideen eta identitatearen erabilera mugatu behar da, lehenbailehen".

Zinema komertzialetik at

2008. urtean sortu zen Animadeba jaialdia, "txikia baina eraginkorra", zuzendariaren hitzetan, besteak besteareto komertzialetatik at geratzen diren lan horien erakusleiho izan nahi baitzuten. Gorabehera batzuk tarteko, 2019an nazioarteko lehiaketa bihurtu zuten, eta, apurka-apurka, hamazazpigarren aldira heldu dira.

Bidean, pandemiaren urtea mugarria izan zela oroitu du Oñederrak: "Ikus-entzunezko industriaren gehiengoa gelditu arren, animazioak martxan jarraitu zuen, eta plataforma digitalek animazioko ekoizpen asko bultzatu zituzten, etxetik lanean jarraitzeko aukera izan zutelako". Horiek horrela, proiektu "ugari" sortu ziren, haurrentzat zein helduentzat, eta kontsumoa "areagotu" zen. Hala ere, zuzendariaren hitzetan, animazioak oraindik "leku gutxi" du zinema komertzial eta hegemonikoaren industrian: "Pixar [Animation Studio] enpresak sortutako animazio proiektu handi horiek ez badira, nekez ikusiko dira gisa horretako filmak zinemetako karteldegian".

Dena den, haurren animazioaren eta helduenaren egoera "alderaezina" dela adierazi du Oñederrak: "Ikusi berri dugu Pablo Berger Bilboko zuzendariaren Robot Dreams animaziozko tragikomedia Oscar sarietara heldu dela, eta sekulako arrakasta izan duela; baina ez naiz ausartzen benetan zer irabazi duen esatera, izan ere, ez du lortu mainstream-ean dauden film horien adinako oihartzuna izatea". Isabelen Hergueraren El sueño de la sultana (2023) pelikularekin jarraitu du, Euskal Herrian ekoiztutako beste adibide bat emateko; Oñederraren ustez, hark ere, sari eta izendapen ugari lortu arren, ez duen lortu zinema komertzialaren mailara iristea. "Ez dute sekulako arrakastalortzen jendearen erantzunean, zinema aretoak ez baitira bete", laburbildu du.

Esanak esan, baikor mintzatu da jaialdiaren zuzendaria, Euskal Herrian artistikoki maila "ona" dagoelako, eta gero eta produkzio "gehiago" datozelako. Oñederra: "Haurren animazioak beti izan du laguntza finko bat, baina orain enpresa pribatuek, telebista kateek, plataforma digitalek eta are Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Ministerioak helduentzako edukiak sortzeko laguntzak bermatzen dituzte".


hiri-ikuspegiak

Hiri ikuspegiak

San Martin, Sesma, Cassany

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Apirilaren 16tik
2026ko Ekainaren 28ra

amaia-molinet

Amaia Molinet

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Ekainaren 23tik
2026ko Irailaren 06ra

urdinaren-formak

Urdinaren formak

Joël Dagès

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Martxoaren 21etik
2026ko Maiatzaren 31era

erretratu-ii

Erretratu II

Erakusketa kolektiboa

SC Gallery (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Apirilaren 24tik
2026ko Ekainaren 30era

prezioa-eta-balioa

Prezioa eta balioa

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 22a

Igandean Museoen Nazioarteko Eguna izan zen eta, ohikoa den bezala, gure inguruko museoek ekintza ugari eskaini zituzten. Horrez gain, lurraldeko museo guztien sarrera doakoa izan zen. Eta urtero bezala, Bilbo aldean bizi eta artea gogoko duten nire lagun eta ezagun gehienak Guggenheim museora joan ziren.

metalezko-basoan-barrena

Metalezko basoan barrena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 22a

RUTH ASAWA: ATZERA BEGIRAKOA. | Artista: Ruth Asawa. | Non: Bilboko Guggenheim museoan. | Noiz arte: Irailaren 13ra arte.

gernika-k-mugitzen-duen-guztia

'Gernika'-k mugitzen duen guztia

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 21a

Pablo Picassoren lana Bilboko Guggenheim museora eramateko eskaria egin dio Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, eta, ezezkoa erantzun dioten arren, kolpean piztu da berriz ere koadroaren kokapenari buruzko debatea. Lur mugikorrak ditu oinarrian.

esther-ferrerrek-jasoko-du-eusko-ikaskuntza-laboral-kutxa-saria

Esther Ferrerrek jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 20a

Artistak arte garaikidearen berrikuntzan eginiko "ekarpen erabakigarria" nabarmendu du epaimahaiak, bai eta haren obrak nazioartean erdietsitako proiekzioan azpimarra egin ere. Uztailean emanen diote garaikurra.

veneziako-biurtekoa-giro-gatazkatsuan-ireki-da

Veneziako Biurtekoa giro gatazkatsuan ireki da

| 2026ko Maiatzaren 19a

Veneziako 61. Biurtekoaren maiatzaren 6ko aurre-irekieraren egunetik hasita, protesta eta ekintza ugari egin dira Arsenalen eta Giardinian, Errusiaren eta Israelen parte-hartzea salatzeko.

arantzazuko-argiztatzailea

Arantzazuko argiztatzailea

Enekoitz Telleria Sarriegi [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 18a

Xavier Alvarez de Eulatek Arantzazuko santutegian jarritako beirateek 70 urte izango dituzte aurten. Urteurrena kari, erakusketa bat jarri dute frantziskotarren komentuan: ‘Lux Vitae'. Argi egin diote fraide artistaren ibilbideari.

erronkariko-borlen-arrastoak

Erronkariko borlen arrastoak

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Maiatzaren 15a

'Muskoko' | Artista: Leyre Arraiza. | Non: Iruñeko Ziudadelan. | Noiz arte: Maiatzaren 24ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.