artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Sorkuntzari ate irekiak, Tabakaleran

Tabakalerak sorkuntza sustatzeko egiten duen lana ezagutzeko aukera emango duen asteburuan murgiltzera gonbidatu nahi ditu herritarrak. Ate irekien jardunaldiak abenduaren 13an eta 14an izango dira eta, besteak beste, artisten estudioak, tailerrak, hitzaldiak, proiekzioak eta kontzertuak izango dira.

sorkuntzari-ate-irekiak-tabakaleran
Lantegi irekiak Tabakaleran.

| 2024ko Abenduaren 11a

Abenduaren 13an eta 14an, Tabakalerak ateak irekiko ditu normalean itxita dauden ateez bestalde gertatzen dena bistaratzeko. Asteburuan zehar interesa duen edonork aukera izango du kultura garaikideko zentroaren txokoak arakatzeko, Artisten Gunea eta bertako egonaldi-programari esker lanean ari diren sortzaileen jarduna ezagutzeko eta askotariko ekintzetan parte hartzeko.

Erakusketetatik hasi eta sorkuntza-tailerretaraino, bertako eta nazioarteko artistekin hitzaldiak, zuzeneko ikuskizunak eta askoz aukera gehiago ere izango dira. Ate irekien asteburuak Tabakalera definitzen duen mundu artistiko eta kulturalaren ikuspegi osoa eskainiko du.

Asteburuko programazioa

Ostiraleko jarduera-programa Elías Querejeta Zine Eskolan hasiko da bertako ate irekien jardunaldiarekin. Eskolak bere jarduera zinematografikoa eta ikertzailea ireki, ikusarazi eta zabaltzeko programa prestatu du, eta EQZEren proiektua ezagutaraztea du helburu, baita azken urteotan eskolan ekoiztu diren eta munduko zinemaldi garrantzitsuenetan estreinatu diren zenbait lan aurkeztea ere.

Arratsaldean, Tabakalerako Artisten Guneak bere ateak irekiko ditu bertako artista egoiliarren estudioak bisitatzeko parada eskainiz. Andrea Aguilera, Miren Bayona, Cesare Botti, Alba Fernández, Maria García Marraco, Zuriñe Mariño, Mar Reykjavik, Ainize Sarasola, Emmy Skensved eta Noa Verkeyn sortzaileen jarduna bertatik bertara ezagutzeko modua izango da.

Ate irekien bi egunetan, abenduaren 13an eta 14an, publikoak gune horretan lanean ari diren artistak ezagutzeko aukera izango du, bai eta egonaldi-programen bidez garatzen ari diren proiektuak ere. Programa propioak –ikus-entzunezko laborategian garatzen direnak, esaterako – zein beste erakunde batzuekin elkartrukerako edo lankidetzarako proiektuen emaitzak izango dira bertan aurkeztuko direnak.

Abenduaren 14an, larunbata, 3. solairuko beste gune batean, Eginzaleak! 2024 "egitearen" kulturari buruzko topaketa izango da, non teknologiaren, sormenaren eta ezagutza partekatuaren inguruko lankidetza praktikak biltzen diren urtero. Aurten, Eginzaleak! ekimenaren edizioa Food Hack Lab-ekin lankidetzan egingo da, elikaduraren balio-kate osoan esku hartzen duten teknologiak aztertzen dituen talde irekiarekin. Testuinguru horretan, jardunaldia hiru gai-multzotan egituratuko da egun osoan zehar (11:00-14:00/17:00-20:00), Antonio Scarponi, Domingo Club (Maud Bausier eta Antoine Jaunard), Lara Campos, Juan Righetti edo Paula Franco Hernaniren parte-hartzearekin, besteak beste. Gainera, Eginzaleak! ekimenean tailerrak egingo dira -baita familientzat ere- eta elikadurari, iraunkortasunari eta lankidetzari buruzko solasaldia.

Tabakalerako zinemak ere bat egingo du Ate irekien asteburuarekin eta zinema ikasleen lanak ikusteko saio berezia eskainiko ditu. Nest 2024 topaketaren film labur irabazlea ikusi ahal izango da eta aurtengo edizioko making of-a ere aurkeztuko da. Nest Donostia Zinemaldiko mundu guztiko zinema-eskoletako ikasleei zuzendutako film laburren lehiaketa-saila da Tabakalerarekin elkarlanean antolatua. Elías Querejeta Zine Eskolako ikasleek zuzendutako bi film laburrek osatuko dute programa: Julen Etxebarriaren El tercer paisaje eta Mário Velosoren Chuvas de verão.

Musika ere izango da Tabakaleraren Ate irekien asteburuan. DJ N4JU arduratuko da Artisten Gunea girotzeaz, eta larunbatean, hilak 14, Tabakalerako Prisman Putas Amak-en eta LaMia Mariren kontzertuekin itxiko da ekitaldia. Sarrera librea da.

Ate irekien asteburu hau esperientzia aberasgarria izango da bertaratutako guztientzat, Tabakaleraren bihotzean sorkuntzaren mundu liluragarrian murgilduz.

PROGRAMA

OSTIRALA 13

  • 10:00-18:30 | EQZE ATE IREKIEN EGUNA | 0 solairua
  • 17:00-20:00 |LANTEGI IREKIAK |3. solairua
  • 18:00-20:00 | DJ N4JU

LARUNBATA 14

  • 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00 | LANTEGI IREKIAK |3. solairua
  • 18:00 - 19:30 | DJ N4JU
  • 19:30 - 20:30 | Performancea: La Fiesta, Marc Vives
  • 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00 | EGINZALEAK! 2024 | 3. solairua
  • 11:30 - 13:00 (EU) | Familientzako lantegia | Arrautza oskolak lorontzi bihurtu (familiak + 5 urte)
  • 12:00 - 13:30 (ES) | Lantegia |Tempeh etxean egiten ikasi
  • 18:30 - 19:30 (EN) | Solasaldia |The Maker's Table: Elikadura, jasangarritasuna eta kolaborazioa
  • 19:00 |NEST PROIEKZIOAK |1 solairua
  • 20:30 - 22:30 |Musika |Putas Amak + LaMia Mari |5. solairua

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 17ra

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.