artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Uharte Zentroak Ekoiztu 2025. I deialdia ebatzi du bi modalitateetarako: Estudio eta baliabideak

Deialdi honen bidez ekoizpen artistikoa bultzatu nahi da, hau da, Huarte Zentroaren esparruan komunitate artistikoko eragileak harremanetan jartzea, zalantzan jartzea, lankidetzan aritzea eta ikertzea eragiten duena.

uharte-zentroak-ekoiztu-2025-i-deialdia-ebatzi-du-bi-modalitateetarako-estudio-eta-baliabideak

| 2025eko Urtarrilaren 21a

Uharte Zentroak Ekoiztu 2025 deialdia ebatzi du bi modalitateetarako: Estudio eta baliabideak. Estudio modalitatean 3.000€-ko hiru laguntza, 2025eko urtarriletik ekainera bitartean Uharte Zentroan lan egiteko espazioa, baliabide teknikoak, ebaluazio-batzordearen laguntza eta ekoitzitako lanaren erakusketa publikoa. Baliabideak modalitatean, 1.000€-ko hiru laguntza proiektu bakoitzeko, 2025eko lehen seihilekoan Uharte Zentroko baliabide teknikoak erabiltzeko aukera eta zentroko taldearen laguntza proiektua garatzeko.

Ebaluazio-batzordeak, Aimar Arriola, Lorea Alfaro eta Uharte Zentroko taldea osatuta, honako proiektu hauek hautatu ditu:

Estudioen modalitatea

Ya desperté, sé bueno, besos ½ – Ada Garrués

"Ya desperté, sé bueno, besos" proiektuaren lehen zatia da. Bertan, tamaina handiko pintura-ekoizpenaren bidez, horizontalitatearen edo paisaiaren ideia ikertuko dut. Horren bidez, geroago performatibitatearekin edo bideo-ekintzarekin lotutako kontzeptuak aztertzeko eszenak sortuko ditut.

Espacios para existir – Elvira Ongil

"Espacios para existir" familia-album bat ez den lan bat da, ezezagunen argazki-artxibo bilatu eta aurkituez osatua. Loturen mapa bat da, sena eta espekulatiboa gidari dituena, izan ez nituen erreferente queer-ak proiektatzeko. Bizirik daudenen eta hildakoen existentziak elkartzeko eta mugitzen uzteko espazioa da; bertan agertzen diren gorputzekin elkarrizketa izateko aukera, isilune propioak birpasatzeko, soinutik hurbiltzeko eta entzun ezin izan genituen hutsuneak esploratzeko espazioa.

Acid Lovers Rock – Acid Lovers Rock (Mattin Etxegarai eta Alessandro Martins Machado)

Entzute eta soinu-azterketa modu berriak bilatzen ditu proiektuak, generoen edo formatu zurrunen mugarik gabe. Bere oinarri nagusia baliabide fisiko eta eskuragarrien erabileran datza, soinua modu sortzaile eta berezi batean elkarreragitea ahalbidetuz. Proiektuak proposatzen du soinuaren pertzepzioari koherentzia berri bat ematea, hurbilago eta ukigarriago bihurtuz.

Baliabideen modalitatea

Mendiak – Aizpea de Atxa

Mendiak lanarekin, mendi garaikidearen erretratu bat egin nahiko nuke Ameskoa haranetik eta hau biltzen dituen bi mendilerroetatik abiatuz: Urbasa (Monte Limitaciones) eta Lokiz. Nire helburua bertako biztanleekin sortutako materiala irakurketa eta hausnarketekin lagunduz, mendiaren, lurralde-mugen eta giza-mugen inguruko film labur bat egitea da.

Iruña ilustrada – Esti Salinas

Iruña Ilustrada fanzine moduko argitalpen ilustratua da. Gure hiria osatzen duten eraikinak, saltokiak eta espazioak erakusten ditu, bakoitzak bere historia kontatuz.

28045 – Ignacio Navas

Arganzuelako (Madril) auzoaren material eta sinboloen identitatea ikertzen duen ikus-ikerlana da. Auzoaren materialak, hiri-komunikazioko elementuak eta eguneroko bizitzaren patina erabiliz, bolumen geometrikoak sortzen dira, auzoko kode identitarioei dimentsio espaziala emateko. Gentrifikazio-prozesuari aurre egiteko erresistentzia-ekintza da, gaur egun auzo hori bizi duen egoeraren aurrean.



kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 24a

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.