artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Oteiza Fundazioak eta EITBk Oskar Alegriaren "Oteiza 14 apostolu" ekoizteko akordioa sinatu dute

Oteiza Fundazioak eta EITBk lankidetza-hitzarmena sinatu dute Oskar Alegriaren Oteiza 14 apostolu ekoizteko. Oteizari buruzko ikus-entzunezko pieza honetan kultur giroko hainbat arlotatik datozen hamalau lagunek parte hartuko dute.

oteiza-fundazioak-eta-eitbk-oskar-alegriaren-oteiza-14-apostolu-ekoizteko-akordioa-sinatu-dute
Xabier Morrás, Vanesa Fernandez, Gregorio Diaz Ereño, Andoni Aldekoa, Jaione Apalategi, Oskar Alegria, Lourdes Fernández

Oteiza fundazioa
| 2025eko Apirilaren 10a

ikus-entzunezko piezan, Orioko sortzailearen obrari eta pentsamendu estetikoari lotutako diziplina artistikoen eta interes kulturalen aniztasuna irudikatzen dute. Bi erakundeak pozik agertu dira etorkizunerako ekimenei atea irekitzen dien lehen lankidetza honekin.

Jaione Apalategi Oteiza Fundazioko presidenteak eta Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak Altzuzako Oteiza Museoan sinatu dute obraren ekoizpena ahalbidetuko duen akordioa. Alboan izan dira Gregorio Díaz Ereño Oteiza Museoko zuzendaria, Xabier Morrás Oteiza Fundazioko patronatuko kidea, Oskar Alegria zinemagilea eta Lourdes Fernández Artingeniumeko zuzendaria.

Proiektu hau Danok Oteiza programaren barruan kokatzen da. Oteiza Fundazioak sustatu du, Jorge Oteizaren pentsamendua eta figura gizartean hurbiltzeko eta zabaltzeko komunitate ireki eta parte-hartzaileak, alegia. EITBk, sinatutako hitzarmena dela medio, bat egin du ekimenarekin eta Oteiza, 14 apostolu eskaini eta zabalduko du, ETBn, eitb.eus-en eta baita PRIMERAN plataforman ere.

Errealizazio-fasean dagoen lan honek 30 minutu inguruko iraupena izango du, nahiz eta kapitulu bakoitza pieza bat bezala pentsatuta dagoen. Friso moduan, parte-hartzaile bakoitzak Alegriak proposatutako Oteizaren iruditeriari lotutako kontzeptu bat interpretatzen edo aipatzen du, multzo erritmiko eta artikulatu bat osatuko duen partitura ireki batean.

Lehen fase honetan, grabazio batzuk egin dira: Esther Ferrer artistarena (isiltasuna eta hutsunea); Ignacio Agüero idazle eta zinema zuzendari txiletarrarena (Oteiza eta Huidobro); Alicia Otaegi artistarena (Oteiza eta maskara); Josu Iztueta abenturazalearena (apostoluak eta Arantzazuko mendiak); Amorante musikariarena (apostoluen doinua) eta Alegria berarena (Oteiza eta ipar-mendebaldea). Alegriak hainbat film zuzendu ditu, nazioarteko lehiaketatan aitortza ugari jaso dituzten lanak: hala nola Emak bakia (2012), Zumiriki (2019) eta Zinzindurrunkarratz (2023). Horrez gainera, Oteiza al margen. Notas manuscritas sobre cine y arte (2017) monografia argitaratu zuen, Jorge Oteiza Museo Fundazioaren eta Punto de Vista Zinemaldiaren eskutik.

Halaber, laster, frisoan parte hartuko dute Bertha Bermudez dantza garaikideko ikertzaileak eta Jaione Apalategi Oteiza Fundazioko lehendakariak. Jorge Oteizak keinuarekin eta euskararekin duen harremanari buruzko "apostolutza" egingo dute, hurrenez hurren.

Aurtengo ekainaren amaierara arte, hau da, pieza hau amaitzen den denboran, gainerako grabazioak egingo dituzte Euskal Herriko, Japoniako, Parisko, Txileko eta New Yorkeko hainbat agertokitan.


mikel-escobales

Mikel Escobales

Artea Abian

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Azaroaren 20etik
2027ko Otsailaren 14ra

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 10etik
2026ko Azaroaren 07ra

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 24a

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.