artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gondra Barandiarán Fundazioa eta Arte Ederren Bilboko Museoak lankidetza-hitzarmena sinatu dute 2025-2028 aldirako

Gondra Barandiarán Fundazioak konpromiso handiagoa hartu du museoarekin, eta, prestakuntza museografikoko programa babesteaz gain, paper gaineko obretarako Kabinetea sortuko du.

gondra-barandiaran-fundazioa-eta-arte-ederren-bilboko-museoak-lankidetza-hitzarmena-sinatu-dute-2025-2028-aldirako

| 2025eko Ekainaren 3a

Lankidetza-hitzarmen berria sinatu dute, alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusi eta Arte Ederren Bilboko Museoko Patronatuko presidente Elixabete Etxanobek, eta, bestetik, Gondra Barandiarán Fundazioko presidente eta museoaren Patronatuko kide Guillermo Barandiaránek.

2025-2028 aldirako hitzarmenak 400.000 euroko ekarpen globala ezarri du, prestakuntza-beken programa eta udako ikastaroaren urteko garapena sendotzeko. Berritasun gisa, hitzarmenak Kabinetea sortzea babestuko du, hau da, marrazketari, grabatuari eta argazkigintzari buruzko programa espezifiko bat hartuko duen erakusketa-gunea. Museoaren paper gaineko obren funts aberatsetan oinarrituta, erakusketa horiek Espainiako eta nazioarteko beste museo eta bilduma batzuetako mailegu garrantzitsuak ere hartuko dituzte.

Guneak 200 m2 izango ditu 1970eko hamarkadako eraikin birgaituan, eta sarreran Gondra Barandiarán Fundazioaren aipamena izango du, mezenasgo-lanaren aitorpenez. 2026an irekiko da, Rafael Balerdiren (Donostia, 1934-Altea, Alacant, 1992) marrazkien erakusketa batekin, museoko Artxibo eta Dokumentazio Saileko Mikel Lertxundi historialariaren eskutik.

Gondra Barandiarán Fundazioa

Fundazioa eta museoa bat datoz prestakuntza eta ezagutza museografikoa sustatzeko helburuarekin, beken programa egonkor baten eta museoen kudeaketarekin lotutako alderdietan espezializatutako urteko udako ikastaro baten bidez.

2014tik gaur arte, 84 gaztek jaso dituzte bekak.

Bestalde, 2018tik, udako bost ikastaro egin dira, Miguel Zugazaren zuzendaritzapean eta Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin, eta 71 hizlari eta 620 ikasle (562 aurrez aurre eta 58 online) izan dira haietan.

Prestakuntza-beken XII. deialdia

Museoak eta Fundazioak sustatutako beka-programa honen XII. edizioak duen berrikuntza nagusietako bat da handitu egin dela zuzkidura ekonomikoa, hilean 750 euro gordin izango baitira bederatzi hilabeterako, eta hamar hilabetera arte luzatu ahal izango baita.

Museoko hainbat arlo eta sailetako profesionalekin batera, hautatutako pertsonek gaitasun berriak eskuratu ahal izango dituzte, beren prestakuntza-aldian lortutako ezagutza teorikoekin bat etorrita. Helburu horrekin, bekek aukera ematen dute lan-testuingurua ezagutzeko kudeaketa museografikoko zazpi arlo hauetan:

  • Artxiboa eta dokumentazioa
  • Liburutegia
  • Arlo kuratoriala
  • Edizio digitala
  • Hezkuntza
  • Erregistroa eta erakusketak
  • Arkitektura

Deialdia zabalik, ekainaren 15era arte. Oinarriak eta izena ematea, hemen: www.bilbaomuseoa.eus

VI. Udako ikastaroa: (De)mostrazioa, Artistei eta artearen ideiei buruzko erakusketak - Ekainaren 25, 26 y 27an.

XVIII. mendeko aretoetatik bienal garaikideetara, erakusketa da museook eta bestelako erakunde artistikook erabiltzen dugun formatu nagusia, bai atzerabegirako ikuspegiak bai berrikuntzak ezagutarazteko, artistei eta artearen ideiei dagokienez.

Gaztelaniaz, sarritan "muestra" terminoa erabiltzen dugu "erakusketa" esateko. Izan ere, haren asmoa azaltzeko balia daitezke erro bera duten bi aditzek: artea erakustea ("mostrar"), eta, aldi berean, hura interpretatzeko modu bat demostratzea ikusleen aurrean, kritikotasunez.

Azken hamarkadetan, erakusketak izugarri hedatu dira, mundu osoan museo eta arte-gune berriak irekitzearen ondorioz. Efektu global horrekin batera, erakusketa-formatu berritzaileak agertu dira, teknologia digitaletatik eratorriak. Hizlari talde guztiz bikain batek –artistak eta museoen kudeaketan, kritikan, historian eta komisariotzan diharduten profesionalak– eramango gaitu fenomeno hori behatzera, eta, aldi berean, jardunbide garaikide onenekin bat egitera, eztabaida bat abiarazteko: erakusketa-formatuak eta arte-erakundeen programak egokiak dira oraindik, edo berritu egin behar ditugu?

Iberdrola dorrean egingo diren hitzaldien, topaketen eta mahai-inguruen agenda Prado Museoko zuzendari Miguel Falomirren hitzaldiarekin hasiko da, eta museo honetako zuzendari Miguel Zugazaren eta Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari emeritu Juan Ignacio Vidarteren arteko solasaldiarekin amaituko da.

Gondra Barandiarán Fundazioa kulturarekin, prestakuntzarekin eta pentsamenduarekin

Gondra Barandiarán Fundazioaren sorrerako helburuen artean dago kultura, prestakuntza edo/eta pentsamendua sortzeko jarduerak garatzea eta sustatzea, edozein jakintza-adarretan prestatzeko laguntzak emanez. Eginkizun horren barruan dago, hain zuzen, 2014tik fundazioak eta museoak duten lankidetza. Lotura hori 2017an estutu zen, urte horretan Gondra Barandiarán Fundazioa museoaren Patronatuan sartu baitzen. Orain, berriz, gehiago estutu da, nabarmen handitu baitira prestakuntzako beken programara, udako ikastarora eta paperezko lanak erakusteko izango den Kabinete berrira bideratutako baliabideak.


fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 18tik
2027ko Urtarrilaren 10era

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

begiradaren-paisaiak

Begiradaren paisaiak

Iker Valle

Rotonda (Donibane Lohizune, Lapurdi)

2026ko Urriaren 23tik
2026ko Azaroaren 29ra

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 30etik
2027ko Otsailaren 28ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.