artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Elena Asins, Kubon

ELENA ASINS. EGITURA, ESPAZIOA, DENBORA | Noiz arte: 2026ko maiatzaren 24ra arte. | Non: Kubo espazioan, Donostian.

elena-asins-kubon
Elena Asins. Iruinarriak, 2002. Artium Museoa

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 2026ko Martxoaren 26a

Azken aldi honetan, Kubo espazioko programazioak bira intentzional nabarmena egindu, eta emakumezko artisten erakusleiho bikaina bilakatu da —artista gehienek, gainera, modu batean edo bestean erlazioa dute edo izan dute euskal testuinguruarekin—,historiografia tradizionalak etaarte instituzioekhaiekin historikoki sortutako zorra pixkanaka kitatu nahian. Aurreko batean ere aipatu nuen programazio aldaketa hori, baina, oraindik ere bere horretan irauten duela ikusita, berriz ere txalotu eta azpimarratu nahi dut besteren gainetik egiten ari diren esfortzua, hemendik ere hauspotueta indartu, oraindik ere luze iraungo duenesperantzarekin; nekeza baita behin eta berriz ikusteanola instituzio gehientsuenek bide honetarantz pauso bat egin osteanbeste hiruematen dituzten atzera.

Espazioan egin zuten aurreko erakusketaMaider Lopezen banakoa izan zen eta orain, berriz, Elena Asinsena dago ikusgai: Egitura, espazioa, denboraizenburupean. Juan Pablo Huercanosek, Jorge Oteiza fundazio museoko zuzendariordeak, komisariatutako proiektua da.

Kubo espazioan egin izan diren erakusketa gehientsuenei erakusketako protagonista den artistaren testuinguraketa batekin ekin izan zaie. Haren praktika kokatzeko baliagarri da hori, eta haren lanak interpretatzeko gakoak eskaintzen ditu. Sartu eta eskuinetara geratzen den areto txikiaren funtzioa izan ohi da hori. Ez da aretorik erakargarriena izaten estetikoki normalean; agian, erakusketako zatirik astunena ere izan daiteke askotan, baina kontuan izanik bertan —azkenaldian behintzat, eta horri eutsiko diot—aurkezten diren emakumezko artistak publiko zabalaren gehiengoarentzat ezezagunak direla, ezinbestekotzat jotzen dudan espazio bat da, artisten hurbilketa sakonagoak bermatzeko.

Baina salbuespenak izan dira horrekin: Maider Lopezenean ez zen espazioa hala erabili, eta oraingoan ere ez, Elena Asinsenean. Lopezen erakusketan, gabezia horiegoki ordezkatua izan zenartistak aurrera eramandako proiektuen ondoan jarritako txarteltxoetako informazioarekin eta espazio horretan bertan ikusgai eta entzungai zegoen ikus-entzunezko batekin. Ez da berdingertatzen azken erakusketa honetan, ordea. Erakusketa osoanez dagakorik aurkezten Asinsen lanak interpretatzeko eta kokatzeko, hasierako testuaz gain; etaeskas xamar gelditzen da. Egia da amaieran badagoela, beti egon ohi den bezala, artistaren gaineko ikus-entzunezko bat, haren ekoizpenari buruzko zenbait gako eskaintzen dituena; baina ordubeteko iraupena duen dokumental batda, eta beraz, gutxi izango dira hura oso-osorik ikusiko duten bisitariak.

Egia da estetikoki artistaren ekoizpena ez dela arrotza egiten euskal testuinguruan;izan ere, bere garaian Oteizak bultzatutako eskultura geometrikotik oso hurbil kokatzen dela esan daiteke, baina estetikaz bestalde, lan egiteko motibazio eta interesak bestelakoak izan zituen Asinsek, eta erakusketak horretan enfasia egitearen falta nabari da. Adibidez, Menhirreseta Menhir 2izenburuak dituzten lanekin, bisitariari Oteizaren ekoizpenetara joango zaio gogoa nahitaez, are gehiago proposamenen forma erabat geometrizatuak ikusita; baina batak eta besteak historiaurreko monumentuekiko zuten interesa erabat ezberdina izan zen: Oteizak hutsaren ideia eta euskal identitatea arakatzeko erabili zituen;Asinsi, berriz, haien ukimenezko izaera interesatzen zitzaion, gorputzekiko esperimentazioan sortzen zuten harremana eta haren nolakotasuna.

Musika daharen lanaren beste erroetako bat. Lanetako batzuen izenburuetatik hasita ikusdaiteke hori, bainapartituren lerroak gogorarazten dituzten zenbait ekoizpenetaraino hedatzen da horren eragina; are,batzuetan, artistaknotak balira bezala ere sortu ditupiezen egitura matematiko-geometrikoak. Baina musikaz zerbait jakin ezean —edo amaierako dokumentala ia osorik ikusi ezean—, zaila da asoziazio horiek egitea.

Dena den, erakusketa ez da aukera txarra Asinsen hainbat lan batera ikusteko —nahiz eta gehienak Reina Sofiako bildumakoak diren eta, hala, itxuraematen duen Madrilgo museo horren funtsetan oinarritutako erakusketa bat dela—, baina, haren lanean gehiago sakontzeko aukera eskain zezakeen proposamena izan beharrean, izaera estetiko hutseko erakusketa batetik gertuagogeratu da emaitza.


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Azaroaren 09ra

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.