
Berragerpenak
Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2023ko Otsailaren 1a
Bi erakusketa txiki eta eder ikusi ahal izan ditut Bilbon aurreko asteotan: amaitzear zegoen Monica Ortuzarrena La Tallerren, eta ireki berri den Nahia del Castillorena Marzana galerian. Asko poztu naute erakusketa biek, aspaldi ez bainuen artisten lanen berri izan. Edo, hobe esanda, Ortuzarren kasuan ez nuen sekula bere lan bat aurrez ikusi.












