artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerak eta EHU-k egonaldi-programa berria aurkeztu dute

Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartearen arteko elkargunean lan egiten duten bost proiektu artistiko aukeratu dituzte UPV/EHUk eta Tabakalerak elkarlanean egindako lehen egonaldi-deialdian. Hautatuek sei asteko egonaldia egingo dute Tabakalerako Artisten Gunean.

tabakalerak-eta-ehu-k-egonaldi-programa-berria-aurkeztu-dute
2023ko hautatutako sortzaileak

| 2023ko Maiatzaren 22a

Egonaldi programak lotura estua du UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko Arte Garaikide eta Performatiboa Masterrarekin, eta ikerketa, sormena eta artearen, zientziaren eta teknologiaren profesionalizazioa sustatzea du helburu. Historian zehar, arteak askotan bat egin du zientziarekin eta teknologiarekin. Gaur egun, teknologiak gure egunerokotasunean izan duen bilakaerak eta ezarpenak aipatutako diziplinen bat-egitea eragin du, eta horrek arte-adierazpen berriak sortzea ekarri du; horiek izango dira, hain zuzen ere, Tabakaleran biziko diren praktiken ardatz nagusia.

Bost sortzaile izan dira aukeratuak martxoaren 17tik 31ra zabalik egon zen deialdian jasotako proposamenen artean. Gaurtik hasita, sei asteko egonaldia egingo dute Tabakalerako Artisten Gunean euren proiektu artistikoak garatzeko. Hauek dira egonaldia egingo duten sortzaileak eta proiektuak: Antton Goikoetxea: "s/t", Pama Canoles: Oleajes Eléctricos, Danel Garay: "La ciudad invisible", Victoria Ascaso: "Alma 1.0" eta Oriol Pares: "Quantum Harmonic Oscillator".

Tabakaleran egingo duten egonaldian aukeratutako sortzaileek euren proiektuak garatzeko tokia, testuingurua eta denbora izango dute. Gainera, UPV/EHUko eta Tabakaleko kideen laguntza jasoko dute, egitasmoen jarraipena egingo dute eta horiek garatzeko ezagutza teknikoa eskainiko dieten zenbait adituen laguntza ere izango dute. Egoiliarrak CIRCE (Creative Impact Research Centre) programarako Tabakalerarekin elkarlanean sorkuntza-prozesuetan lanean ari diren zenbait ikerketa-zentroetako profesionalekin eta artistekin harremanetan egoteko parada izango dute halaber. CIRCE kultura- eta sormen-industriei laguntza eskaintzeko eta industria horiek Europan duten eragina indartzeko Europa mailako gogoeta-taldea da. Nabarmentzekoa da UPV/EHU Tabakalera egonaldiaren azken egunak eta Europa osoko kultur eragileak bilduko dituen CIRCEren osoko bilkura egun beretan ospatuko direla Tabakaleran.

UPV/EHU eta Tabakalerak sustatutako egonaldi-programa Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea lan-ildoaren barruan dago. Helburuetako bat sorkuntza artistikoko proiektuak zientziaren eta teknologiaren esparruko adituekin batera garatzea da.

Arlo horretan Tabakalera elkarlanean ari da dagoeneko erakunde esanguratsuekin. Esaterako, Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), BCC Innovation eta UPV/EHU. Sorkuntza eta elkarlan prozesu horien emaitzek aukera ematen dute herritarrekin gizartearentzat garrantzitsuak diren gaiak partekatzeko dibulgazio zientifikoa ez diren bideetatik. Horrela, ezagutza berriak sortu daitezke, errealitatearen irakurketa desberdinak ahalbidetu eta etorkizunerako agertoki berriak proposatu.



maitia-begira-nazazu

Maitia, begira nazazu

Ritha Thende Komba Mingomba

Marzana aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Apirilaren 30etik
2026ko Ekainaren 12ra

storyboard

Storyboard

Juan Aizpitarte

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Maiatzaren 29tik
2026ko Ekainaren 27ra

louvre

Louvre

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 11a

Louvre museoko langileak greban omen daude. Xalbat Alzugarai [Berria egunkariko] kazetariak argitaratutako erreportaje luzean ondo baino hobeto deskribatu zuen munduko museo handienetako baten egoera penagarria.

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 10a

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 2026ko Ekainaren 9a

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 8a

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 4a

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 4a

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.