artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Uharteko Arte Garaikideko Zentroak 12 egitasmo lagunduko ditu 2023an

Taxio Ardanaz, Nagore Chivite Lizarraga, Alba de la Portilla Castillo, Marian del Rio Orrantia, Elisa Fernández Arteta, Edurne Garcia Equiza, Ada Garrues, Amaia Gracia Azqueta, Jaione Inda eta Leire Urbeltz, Andrea Muniain Perales, David Mutiloa Fernández eta Daniel Sánchez Sotok aurkeztutako proiektuak hautatu dira Arte plastiko eta ikusizkoen laguntzak jasotzeko.

uharteko-arte-garaikideko-zentroak-12-egitasmo-lagunduko-ditu-2023an

| 2023ko Maiatzaren 22a

Uharte Zentroak, arte plastiko eta ikusikoetarako diru laguntzen programa ebatzi du, arte plastikoen eta ikusikoen arloan ikerketa arloko proiektu artistikoak ontzeko, hau da, pinturan, eskulturan, marrazkian, grabatuan, argazkian, perfomancean, teknologia berrietan, bideosorkuntzan, prozedura mistoetan edota arte plastikoetako beste edozein modalitatetan. Aurten, zazpigarren aldiz, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuarekiko lankidetzari esker programa hau posible izan da.

Ikerketa, artelanen ekoizpena, sorkuntza lana eta Nafarroako artisten sendotzea sustatzeko helburua du deialdiak, horretarako, deitzen ditu bekak, sortzaileak proiektu artistikoen ekoizpenean eta argitalpenean laguntzeko. Deialdia diziplina mota guztietara irekita dago (pintura, eskultura, marrazketa, grabatua, argazkigintza, performancea, teknologia berriak, bideo-artea, prozedura mistoak…). Obrak Nafarroan jaiotako edo bertan bizi diren artistek eginak izan behar dute.

Bi modalitateetan aurkezten diren proiektuen aukeraketa batzorde ebaluatzaile baten bidez egingo da. Batzordea honakoek osatuko dute: Celia Martín Larumbe, Museoen Ataleko burua eta Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ordezkaria; Ane Rodríguez Armendáriz, Matadero-ko Egoitza Artistikoen Zentroko programen arduraduna; Fito Rodríguez, artista eta ikertzailea; Greta Alfaro, artista plastikoa eta Uharte Zentroko Patronatuko kidea; eta Oskia Ugarte, Uharteko Arte Garaikide Zentroko zuzendaria, idazkari moduan, hitza bai, baina botorik ez duena.

Artista onuradunek Uharte zentroan lanerako espazioa zein bertako baliabide eta ekipamenduak erabiltzeko aukera izango dute eta proiektuak garatzeko beharrezko aholkularitza jaso ere. Gainera, artista horien lana zabaltzen laguntzeko, hautatutako proiektu bakoitza sustatu eta ibilbide luzeagoa izaten ahaleginduko dira. Proiektu horiek 2024ko martxoaren 20a baino lehen amaituta egon beharko dute. Era berean, aurkezpen kolektibo bat egingo da 2024an, zehazten diren data eta baldintzetan. Ildo beretik, adibidez, iazko deialdian hautatutako proiektuak uda honetan aurkeztuko dira Baluarteko Harresi aretoan. Erakusketa abuztuaren 25ean inauguratuko da eta irailaren 24ra arte egongo da zabalik. Ekoizpen modalitatean aukeratutako artisten proiektuak egongo dira ikusgai eta Juan Zapaterren testu batez lagundutako argitalpen batekin batera aurkeztuko da.

Ekoizpen modalitatean hautatutako proiektuak

Taxio Ardanaz "Irudi bakar bat".

Espainiako Gerra Zibileko antzinako espetxeetan eta gudu-zelaietan oraindik ere aurkitzen ditugun grafitiak, adierazpen plastikoaren boterea aldarrikatzen duen ikerketaren abiapuntua dira, beti kontrakoa den errealitateari aurre egiten dioten premia indibidual eta kolektiboei erantzuteko.

Nagore Chivite Lizarraga "Grama".

Grama gizakiaren eta ingurune naturalaren arteko loturaren zein organikoaren eta artifizialaren arteko mugen inguruko hausnarketa egiten du Itoizko urtegiaren kasuaren bitartez, paisaia horren inguruan sortzen diren harreman afektibo eta estetikoak landuz fantasia errealitatea birpentsatzeko erabiliz.

Alba de la Portilla Castillo "Bambi Falls in Love".

Super 8ko artxibo familiar batekin lan egiteko gogotik sortu da Bambi Falls in Love. Norberaren eta besteen oroitzapenei lotutako iruditeria oso bat, irudimen, maitasun, indarkeria eta mendekotasunean ainguratutakoa, barne-barnekotik urrunekora, familiarretik arrotzera.

Elisa Fernández Arteta "Estrategias para una transmutación".

Taldeko performance bat sortzea proposatzen da, gorputz, soinu, testu, argi eta instalazio lanak bateratzen dituena. Bilaketa kontzientzia-egoera hedatuak lortzea ahalbidetuko diguten estrategia artistikoetara bideratuta dago, soinua eta argia egoera horien eragile gisa erabiliz.

Ada Garrues "Going places".

Ikerketa honek pinturak objektualitatetik/fisikotasunetik azalera tradizionalera duen irekieran sakontzen du eta hainbat diziplina artistikok, hala nola marrazketak eta eskulturak elkarren artean duten harremanean, beren burua mugatzen duten forma gisa ulerturik.

Amaia Garcia Azqueta "Desear una naranja en pleno verano es desear vivir hasta el invierno".

"Desear una naranja en pleno verano es desear vivir hasta el invierno" proiektu honi izena ematen dion izenburua da. Horrek kapitalaren sintoma den sentipen garaikidea definitzen du, desira eta horren gogobetetzea legitimatzen baititu lehenik eta behin. Denbora bera zein denboraren igarotzea kontrolatzea eta denbora eza da gure kezketako bat da.

Jaione Inda eta Leire Urbeltz "Range wars are ended".

Range wars are ended bidai koaderno baten proposamena da, Laia Ikerketa Taldeko kidea den Jaione Indaren eta Leire Urbeltz marrazkilariaren arteko lankidetzaren emaitza. Nortasuna ardatz duen ikuspegi antropologiko baten bidez, XX. eta XXI. mendeko Nafarrek AEBetara egindako migrazioaren ikuspegi feminista eta estereotipatu gabea helarazi nahi du.

David Mutiloa Fernández "Energy".

Plataforma birtualetatik lortutako edari energetikoen kontsumitzaileen argazkiak, gimnasio-makinak, substantzia psikoaktiboak eta kirol-nutrizioko gehigarriak eta fikziozko testu bat aitzaki moduan hartuz gizarte-egoera garaikidean subjektibotasunaren eraikuntza bideratzen duten parametro batzuen inguruan garatutako ikerketa da.

Argitalpen modalitatean hautatutako proiektuak:

Marian del Rio Orrantia (MeryAn Rivers) "Irudimenezko Konexioak".

Irudimenezko konexioak begiratzeko gailu bat da, baina baita entzuteko, irakurtzeko eta idazteko ere. Irudien erabilgarritasuna, aurrerapen jasangarria edo teknologiak gure munduari begiratzeko modua nola zuzentzen duenari buruz hausnartzeko tresna gisa proposatzen da.

Edurne Garcia Equiza (Edurne Dickinson) "Blixa, la última bestia del cielo".

Proiektua Blixa Bargeld musikari alemaniarra eta Einsturzende Neubaten bere taldeari buruzko album ilustratu bat da. Liburuan, testu eta irudiaren bidez imaginagintza subkulturala islatzen da, mitoa eta bere aroarena alegia: Blixa, post-punk eszenatokiaren l'enfant terrible, 80. hamarkadan Mendebaldeko Berlin deseraiki egin zuena.

Andrea Muniain Perales "Apuntes truncados".

Apuntes Truncados fotogrametria eta organismo bizidunen, zehazki giza gorputzaren eta basoaren irudikapen bolumetrikoan duen aplikazioari buruzko ikerketa da. Argitalpen honek hiru garapen faseko ikerketa baten emaitzak biltzen ditu: adituen arteko elkarrizketa, Nafarroako lurraldeari buruzko artikulu zientifiko bat eta paraleloan ekoitzitako pieza plastiko batzuk.

Daniel Sánchez Soto "Simulacro (CT01)".

Simulacro (CT01) argazki-liburuak, birpopulatze pinudi erdi-urbano baten argazkien bidez, paisaia eraldatuaren nortasun konplexuari heltzen dio, gizakiaren eta naturaren arteko harremanari, errealitatearen eta irudikapenaren artekoari eta aro postnatural batean naturaren eta artifizialaren arteko muga definitzeko zailtasunari buruz hausnartuz.

Guztira 56 eskaera jaso zituen Uharteko Arte Garaikide Zentroak. Ekoizpen modalitaterako 46 eta argitalpenetarako 10, lehenengorako zortzi proiektu hautatu dira, eta bigarrenerako, lau. Guztira, 85.500 euro banatuko dira proiektu guztien artean.


mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 09tik
2026ko Urriaren 12ra

l-urtu

[L]urtu

Myriam Gesalaga

Krisol aretoa (Zalla, Bizkaia)

2026ko Irailaren 09tik
2026ko Irailaren 20era

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 18a

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 16a

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 2026ko Irailaren 10a

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 2026ko Irailaren 10a

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.