artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Naturaren inguruko hausnarketa bat plazaratu dute BBVAren erakusketa berrian

‘Mundu baten aukera' du izena erakusketak, eta Bilboko San Nikolas jauregian egongo da, bihartik aurrera. 44 artistaren lanek osatzen dute: haien artean daude, besteak beste, Carmen Calvo, Mari Puri Herrero eta Miquel Barcelo.

naturaren-inguruko-hausnarketa-bat-plazaratu-dute-bbvaren-erakusketa-berrian
Sixe Paredes, 'Lurra' lanarekin. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Mikel Garcia Martikorena [BERRIA.eus]
| 13 Juillet 2026

"Mundua desorekan dagoen honetan, artea itxaropen izpi bat da: ez da erantzun bat, hausnartzeko gonbit bat baizik". Hala justifikatu du Alfonso de la Torre komisarioak naturaren inguruko arte erakusketa bat osatu izana. Izan ere, BBVAren bilduman dauden piezak hartu, eta Mundu baten aukera. Naturaren ikuspegiak BBVA bilduman erakusketa sortu du. Artelanok, batzuk Euskal Herrian oraindik aurkeztu ez direnak, bihartik aurrera egongo dira ikusgai Bilboko San Nikolas jauregian, urriaren 12ra arte. Besteak beste, Carmen Calvoren, Mari Puri Herreroren eta Miquel Barceloren lanak izango dira bertan.

Guztira 44 artistaren lanak bildu dituzte erakusketan, "naturan egiteko paseo bat eskaintzeko" ideiatik abiatuta. Gaur egin dute erakusketaren aurkezpena, eta bertan eman dituzte ikusgai egongo denaren xehetasunak. Bi bloketan dago banaturik erakusketa: Ikusi. Natura, abstraktua?batetik, eta Begietsi, su bat bezala. Elementuak bestetik.Aurrenak nolabaiteko bidaia bat egiten du XVII. mendetik gaur egunera arte, naturarekiko harremana kulturan nola aldatu den islatzeko. Hau da, paisaia bere horretan margotzetik hura era abstraktuago batean ulertzerainoko bidaia bat da.

Bloke horretanaurkitu daitezke Dario de Regoyosen Ostadarra, Irun eta Miquel Barceloren Hondo berdean dauden itsuentzako paisaia; estiloz batere antzik ez duten bi lan.Baita Jan van der Meeren Udazkeneko paisaia ere, besteak beste.

Bigarren blokeakesperientzia "murgiltzaileagoa" proposatzen du, lau elementuen bitartez. Airearekin lotutakoek "mugimendua, bibrazioa eta ikusezina dena" erakusten dute. Artelan horien artean topa daiteke Moises Villeliaren Txoritxo bat eskultura. Urarekin lotutako lanek, berriz, "memoria eta eraldaketa" aztertzen dituzte. Sail horretan dago Fernando Zobelen Las Angustias iturburua, adibidez.

Beste bi elementuak lurra eta sua dira. Hurrenez hurren, "Jatorria, materia eta sustraiak", eta "energia, argia, suntsiketa eta birsortzea" dituzte hizpide. Erakusketaren ertz horietara gerturatuz gero, Sixe Paredesen Lurra eta Mari Puri Herreroren Eguna aurkituko dituzte bisitariek.

Artelan horiek bilduta, naturarekin harreman "kontzienteago, sentikorrago eta arduratsuago bat" eratzeko tartea eskaini nahi dute; hala adierazi dute erakusketaren antolatzaileek, behintzat. Eta izenburuan bertan erakutsi dute nahi hori.Izan ere, Jean-Luc Nancy filosofoaren testu batetik atera dute "mundu baten aukera". Filosofo frantses horrek mundu "orekatuago" baten alde egiteko eskatzen du testuan.

Erakusketarako sarrera doanda, eta audiogida deskargatzeko aukera egongo da: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Gainera, bisita gidatuak egiteko aukera dago: asteazkenero 17:30ean, eta larunbatero 12:00etan. Erakusketa hala ezagutu nahi duenak aurretik eman beharko du izena.

De la Torrek jakinarazi duenez, koadro eta eskulturetatik harago doa erakusketa. Azaldu duenaren arabera, musikak eta literaturak ere garrantzia dute ibilbidean. Juan Gomez Alemany musikologoak abesti zerrenda bat prestatu du "erakusketaren bigarren ahotsa" izan daitezen. Besteak beste Antonio Vivaldi, Richard Wagner, Georg Friedrich Haendel eta Toshio Hosokawa konpositoreek sortutako doinuen bitartez, antolatzaileek "natura beste era batera irudikatzeko aukera" eskaini nahi diete bisitariei.

Literaturari dagokionez, koadroen artean zenbait testu zati tartekatu dituzte, naturaren inguruko hausnarketa hori beste ertz batetik abiatzeko. Edvard Munchen, Claude Estebanen eta Pascal Quignarden pasarteak daude, adibidez.

"Elkarrizketarako lekua"

BBVAko eskualdeko zuzendari Marta Alonsok erakusketa honengisakoekinaldien garrantzia azpimarratu du. Esan duenez, "garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala" bultzatzen duten ekintzak antolatzea du xede erakundeak. "Topaketarako, ezagutza partekatzeko eta elkarrizketak sortzeko guneak ireki nahi ditugu gure hirian", gaineratu du Alonsok.

BBVAren bilduma goraipatu du De la Torrek, "museoen museoa" dela adierazita. Izan ere, milaka artelan ditu bankuakmundu osoan. Maria Luisa Barrio bankuko bilduma eta artxibo historikoko arduradunak azpimarratu duenez, XX. mendearen bukaeran bankuak ziren mezenas nagusiak: "Gaur egun entzutetsuak diren artista askoren lehen lana banku batek eskatu zuen". 150 bankuren baino gehiagoren artelanakbatuz osatu dute BBVAren bilduma.

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Juillet 2026
Au 12 Octobre 2026


itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Du 11 Septembre 2026
Au 16 Octobre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).